57P/du Toit-Neujmin-Delporte

57P/du Toit-Neumin-Delporte aurkitutako 57. aldizkako kometaren izena da. 1941eko uztailak 18an aurkitu zuen Daniel du Toitek Boyden Behatokitik. Kometari buruzko bere mezua ez zuen lana ematen zion Harvard College Behatokiaganaino iritsi uztailak 27 arte. Asteroide behaketa honek iraun zuen bitartean, Simeis Behatokian lan egiten zuen Grigori Neujminek kometa, erakutsitako argazki plaka batean aurkitu zuen uztailak 25ean. Bere behaketa hau uztailak 29an baieztatu zuen, baina Moskutik Harvarderako erradiogramak 20 egun behar izan zituen iristeko. Kometa berri honen aurkikuntza, ofizialki, azkenean 1941eko abuztuak 20an iragarri zen. Egun batzuk lehenago, Ucclen egoitza duen Belgikako Errege Behatokitik aurkitu zuen Eugène Delportek abuztuak 19an, hala, berau ere aurkitzaileen zerrendara pasatuz.

57P/du Toit-Neujmin-Delporte
Behaketa
Magnitude absolutua15,8
Gorputz-gurasoaEguzkia
AurkitzaileaDaniel du Toit, Grigory Neujmin (en) Itzuli eta Eugène Delporte
Aurkikuntza-data1941eko uztailaren 18a
Aurkikuntza-lekuaRoyal Observatory of Belgium (en) Itzuli
Honen izena daramaDaniel du Toit, Grigory Neujmin (en) Itzuli eta Eugène Delporte
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis5,1743353673218 AU
Periapsis1,7256522504761 AU
Ardatzerdi handia3,449993808899 AU
Eszentrikotasuna0,49981004428909
Orbita-periodoa2.340,5929924457 egun
Batezbesteko anomalia155,42027295679 °
Makurdura orbitala2,8486022272257 °
Goranzko nodoaren luzera188,80877349588 °
Periapsiaren argumentua115,13173362569 °

Aste batzuk beranduago, Turingiako Sonneberg herrian lan egiten zuen Paul Ahnertek Harvardera bidalitako berriek uztailak 22an kometa berri bat aurkitu zuela diote, baina Ahnerten ekarpena ere beranduago errekonozitua izan zen. 2002an 19 zatitan banatuta aurkitu zen.


Aurrekoa
56P/Slaughter-Burnham
Aldizkako kometa
1941eko uztailak 18an aurkitua
Ondorengoa
58P/Jackson-Neujmin
Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak aldatu