3. sinfonia (Khatxaturian)

Aram Khatxaturianen 3. sinfonia, edo Sinfonia-poema 1947an idatzitako sinfonia izan zen, Errusiako Iraultzaren 30. urteurrena ospatzeko eta Leningradon jo zuten lehen aldiz urte horretako abenduaren 13an, Leningradoko Filarmonikaren eskutik eta Evgeni Mravinskiren zuzendaritzarekin.[1] Genero honi egin zion azken ekarpena izan zen. Hasiera batean poema sinfoniko gisa pentsatu zuen, eta mugimendu bakarreko sinfonia da, organo solo batekin eta hamabost tronpetekin, Sobietar Batasuna goratzeko idatzia. Khatxaturianen arabera "bere lanak Sobietar herriaren poztasuna eta harrotasuna erakusten zuen, herrialde handi eta boteretsu batean".[2] Hala ere, lanak estilo gordin eta estridentea zuen, eta honek 1920ko hamarkadako konstruktibismoaren avangardearekin lotzen zuen.[3] eta egitura eta instrumentalizazioa guztiz ez-ortodoxoa zen. Honek Stalinismoa garatzen zuen Sobietar Musikagileen Elkartearen haserrea ekarri zuen eta formalista gisa gaitzetsi zuten Zhdanov dekretuan 1948an.

3. sinfonia (Khatxaturian)
Jatorria
Argitaratze-data1947
Ezaugarriak
Zatiak1 mugimendu
Deskribapena
Honen parte dalist of compositions by Aram Khachaturian (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAram Khatxaturian

Allmusic: mc0002395907 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

  1. Review of Melodiya's MPO/Kondrashin release by Rob Barnett musicweb-international.com
  2. Program notes by Tom Wachunas. Canton Symphony Orchestra.
  3. F.R. de Tranchefort et al.. Guide de la Musique Symphonique. , 392 or..

Kanpo estekak aldatu