2016ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak
2016ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 5an izan ziren, eta Eskoziako Legebiltzarraren V. legealdiko 129 legebiltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 73k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten. 16 eta 17 urteko gazteek bozkatu ahal izan zuten Eskoziako Legebiltzarrerako lehenengo hauteskundeak izan ziren.[1] Hiru alderdi handien buruzagi eta hautagaiak emakumeak izan ziren lehenengo aldia izan zen ere.
2011← | →2021 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hauteskundeak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2016ko maiatzaren 5a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskoziako Legebiltzarreko 129 eserlekuak 65 eserleku gehiengo osorako | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzea: | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Barrutiak | %55,8 |
▲ %5,3 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskualdeak | %55,8 |
▲ %5,3 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskoziako Alderdi Nazionala Nicola Sturgeon | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Barruti bozak | 1.059.898 | %46,5 | ▲1,1 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskualde bozak | 953.587 | %41,7 | ▼2,3 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eserlekuak | 63 | ▼6 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskoziako Alderdi Kontserbadorea Ruth Davidson | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Barruti bozak | 501.844 | %22,0 | ▲8,1 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskualde bozak | 524.222 | %22,9 | ▲10,6 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eserlekuak | 31 | ▲16 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskoziako Alderdi Laborista Kezia Dugdale | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Barruti bozak | 514.261 | %22,6 | ▼9,2 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskualde bozak | 435.919 | %19,1 | ▼7,2 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eserlekuak | 24 | ▼14 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskoziako Alderdi Berdea Patrick Harvie | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Barruti bozak | 13.172 | %0,6 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskualde bozak | 150.426 | %6,6 | ▲2,2 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eserlekuak | 6 | ▲4 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskoziako Liberal Demokratak Willie Rennie | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Barruti bozak | 178.238 | %7,8 | ▼0,1 | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eskualde bozak | 119.284 | %5,2 | ▬ | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eserlekuak | 5 | ▬ | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke. Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez hautatutako biltzarkideak ikus daitezke. | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen Ministroa hauteskundeen aurretik: |
Hautaturiko Lehen Ministroa: | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Nicola Sturgeon SNP |
Nicola Sturgeon SNP |
Legebiltzarra 2016ko martxoaren 24an desegin zen, hauteskunde kanpainari hasiera emanez. Bost alderdi politikok zeuzkaten ordezkariak aurreko legegintzaldian: Nicola Sturgeon Lehen Ministroaren Eskoziako Alderdi Nazionala (SNP), Kezia Dugdalen Alderdi Laborista (Lab), Ruth Davidsonen Alderdi Kontserbadorea (Con), Willie Rennieren Eskoziako Liberal Demokratak (LibDem), eta Patrick Harvieren eta Maggie Chapmanen Eskoziako Alderdi Berdea. Bost alderdi horietatik, lauk buruzagiz aldatu zuten 2011ko hauteskundeetatik 2016koetara (guztiak Berdeak izan ezik).
Eskoziako Alderdi Nazionalak hauteskundeak irabazi zituen, eta gobernuari eutsi zion hirugarren legealdi batez, baina aurreko hauteskundeetan lortutako gehiengo osoa galdu zuen. Alderdi Kontserbadorearen sostenguak nabari egin zuen gora, eta laboristak gainditu zituen bigarren indar eta oposizioburu gisa. Hauteskunde hauek izan ziren laboristak hirugarren postuan gelditu ziren lehenengo aldia azken 98 urteetan.[2] Eskoziako Berdeek sei eserleku eskuratu zituzten eskualde zerrendetan, eta Liberal Demokratak gainditu zituzten. Azken horiek 5 eserlekutan mantendu ziren, eta legebiltzarraren sorreratik lehenengoz bosgarren postura jaitsi ziren.
Eskoziako Alderdi Nazionalak gehiengo osoa galdu zuten arren, alderdirik handiena zen oraindik alde oso zabal batengatik, bigarren indarraren ordezkarien bikoitza baino gehiago izanik. Ondorioz, Nicola Sturgeonek SNPren gobernu berri bat osatuko zuela adierazi zuen, Alderdi Berdearen sostenguarekin. Maiatzaren 17an lehen ministro hautatu zuten.[3]
Hauteskunde legea
aldatuEskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan ordezkaritza proportzional mistoa (MMP) da erabiltzen den hauteskunde sistema. Legebiltzarreko 129 legebiltzarkideetatik 73 hautesbarrutien bidez hautatzen dira, eta gainerako 56ak D'Hondt metodoa MMP sistemara aplikatuz.
Eskozia 73 hautesbarrutitan dago banatuta, eta hautesbarruti horiek 8 eskualde osatzen dituzte: Eskozia Erdialdea, Glasgow, Highland eta Uharteak, Lothian, Erdiko Eskozia eta Fife, Eskozia Ipar-ekialdea, Hego Eskozia, eta Eskozia Mendebaldea. Hautesleek bi boto eman behar dituzte: "barruti botoa", haien hautesbarrutiko ordezkaria hautatzeko; eta "zerrenda botoa" edo "eskualde botoa", haien eskualdeko 7 ordezkariak hautatzeko. Bi boto horiek ez dute zertan alderdi berarentzat izan, eta ondorioz alderdien barruti boto kopurua eta zerrenda boto kopurua normalean ez da berdina izaten.
Emaitzak
aldatuAlderdia | Ordezkaritza proportzional mistoa | Eserlekuak guztira | ||||||||||||
Hautesbarrutiak | Eskualdeak | |||||||||||||
Bozak | % | +/- | Eser. | +/- | Bozak | % | +/- | Eser. | +/- | Guztira | +/- | |||
Eskoziako Alderdi Nazionala (SNP) | 1.059.898 | 46,5 | +1,1 | 59 | +6 | 953.587 | 41,7 | -2,3 | 4 | -12 | 63 | ▼6 | ||
Eskoziako Alderdi Kontserbadorea (Con) | 501.844 | 22,0 | +8,1 | 7 | +4 | 524.222 | 22,9 | +10,6 | 24 | +12 | 31 | ▲16 | ||
Eskoziako Alderdi Laborista (Lab) | 514.261 | 22,6 | -9,2 | 3 | -12 | 435.919 | 19,1 | -7,2 | 21 | -1 | 24 | ▼13 | ||
Eskoziako Alderdi Berdea | 13.172 | 0,6 | n/a | 0 | = | 150.426 | 6,6 | +2,2 | 6 | +4 | 6 | ▲4 | ||
Eskoziako Liberal Demokratak (LibDem) | 178.238 | 7,8 | -0,1 | 4 | +2 | 119.284 | 5,2 | = | 1 | -2 | 5 | ▬ | ||
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia (UKIP) | 46.426 | 2,0 | +1,1 | 0 | = | |||||||||
Elkartasuna | 14.333 | 0,6 | +0,5 | 0 | = | |||||||||
Alderdi Kristaua | 1.162 | 0,1 | = | 0 | = | 11.686 | 0,5 | -0,3 | 0 | = | ||||
Altxa-Eskoziako Aliantza Ezkertiarra (RISE) | 10.911 | 0,5 | n/a | 0 | = | |||||||||
Emakumeen Berdintasunaren Alderdia | 5.968 | 0,3 | n/a | 0 | = | |||||||||
Britainia Hobea-Alderdi Unionista | 2.453 | 0,1 | n/a | 0 | = | |||||||||
Clydesdale eta Hego Eskoziako Independentea | 909 | 0,0 | n/a | 0 | = | 1.485 | 0,1 | n/a | 0 | = | ||||
Animalien Ongizatearen Alderdia (AWP) | 1.819 | 0,1 | n/a | 0 | = | |||||||||
Eskoziako Alderdi Libertarioa | 119 | 0,0 | n/a | 0 | = | 1.686 | 0,1 | n/a | 0 | = | ||||
Fronte Nazionala | 617 | 0,0 | = | 0 | = | |||||||||
Britainiako Alderdi Komunista (CPB) | 510 | 0,0 | = | 0 | = | |||||||||
Sindikalisten eta Sozialisten Koalizioa (TUSC) | 3.540 | 0,1 | n/a | 0 | = | |||||||||
Independenteak | 6.011 | 0,3 | -0,3 | 0 | = | 4.420 | 0,2 | = | 0 | -1 | 0 | ▼1 | ||
Boz baliogabeak | 9.215 | 0,4 | +0,1 | 3.812 | 0,2 | -0,1 | ||||||||
Guztira | 2.288.369 | 100 | 73 | 2.289.564 | 100 | 56 | 129 |
Laburpena
aldatuEskualde bozak | ||||
---|---|---|---|---|
Alderdiak | Ehunekoak | |||
SNP | 41.7% | |||
Kontserbadoreak | 22.9% | |||
Laboristak | 19.1% | |||
Berdeak | 6.6% | |||
LibDem | 5.2% | |||
UKIP | 2.0% | |||
Besteak | 2.5% | |||
Legebiltzarreko eserlekuak | ||||
---|---|---|---|---|
Alderdiak | Eserlekuen ehunekoak | |||
SNP | 48.8% | |||
Kontserbadoreak | 24.0% | |||
Laboristak | 18.6% | |||
Berdeak | 4.7% | |||
LibDem | 3.9% | |||
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Cut in Scottish voting age passed unanimously» BBC News 2015/06/18.
- ↑ (Ingelesez) «Election 2016: Before-and-after and party strength maps» 2016/05/09.
- ↑ (Ingelesez) «Nicola Sturgeon wins Scottish first minister vote» BBC News 2016/05/17.
- ↑ (Ingelesez) «2016 Election results» The Scottish Parliament (Noiz kontsultatua: 2020/11/6).