2011ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak

2007 Flag of Scotland.svg 2016
2011ko Eskoziako Legebiltzarrerako
hauteskundeak
2011ko maiatzaren 5a
Eskoziako Legebiltzarreko 129 eserlekuak
65 eserleku gehiengo osorako
Parte-hartzea:
Barrutiak
%50,5
%3,4
Eskualdeak
%50,5
%3,5
Alex Salmond, First Minister of Scotland (cropped).jpg
Eskoziako Alderdi Nazionala
Alex Salmond
Barruti bozak 902.915 %45,4 12,5
Eskualde bozak 876.421 %44,0 13,0
Eserlekuak 69 23
IainGrayMSP20110510.JPG
Eskoziako Alderdi Laborista
Iain Gray
Barruti bozak 630.461 %31,7 0,5
Eskualde bozak 523.469 %26,3 2,9
Eserlekuak 37 7
AnnabelGoldieMSP20110510.JPG
Eskoziako Alderdi Kontserbadorea
Annabel Goldie
Barruti bozak 276.652 %13,9 2,7
Eskualde bozak 245.967 %12,4 1,5
Eserlekuak 15 2
TavishScottMSP20110510.JPG
Eskoziako Liberal Demokratak
Tavish Scott
Barruti bozak 157.714 %7,9 8,2
Eskualde bozak 103.472 %5,2 6,1
Eserlekuak 5 12
PatrickHavieMSP2013 (cropped).jpg
Eskoziako Alderdi Berdea
Patrick Harvie
Barruti bozak - -
Eskualde bozak 86.939 %4,4 0,3
Eserlekuak 2 1
Scottish Election Results 2011.svg
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke. Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Lehen Ministroa
hauteskundeen aurretik:
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Alex Salmond
SNP
Alex Salmond
SNP

2011ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 5an izan ziren, eta Eskoziako Legebiltzarraren IV. legealdiko 129 legebiltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 73k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten.

Eskoziako Legebiltzarraren historian lehenengoz alderdi batek legebiltzarraren gehiengo osoa (65 eserleku) lortu zuen. Eskoziako Alderdi Nazionalak irabazi zituen hauteskundeak, eta 69 ordezkari lortu zituen, inoizko emaitzik hoberenak, eta ondorioz Alex Salmond orduko Eskoziako Lehen Ministroak karguan jarraitu zuen, oraingoan gehiengo osoarekin. Eskoziako Alderdi Laboristak, berriz, 1931tik izandako emaitzarik txarrenak lortu zituen, historikoki laboristak izan ziren lurraldetan boto asko galduz. Hala ere, oposizioko alderdirik handiena izaten jarraitu zuten. Liberal Demokratek ere porrot handia jasan zuten: aurreko hauteskundeetako botoen erdia baino gehiago galdu zuten, eta 17 ordezkaritik 5era jaitsi ziren. Emaitzak jakin eta gutxira, Tavish Scottek alderdiaren buruzagitza utzi zuen.[1] Eskoziako Alderdi Kontserbadoreak espero baino emaitza apalagoak eskuratu zituen, 2 eserleku galduz, eta haien buruzagiak ere dimititu zuen.[2]

Hauteskundeen egun ber-berean Galesko Biltzar Nazionaleko eta Ipar Irlandako Biltzarreko hauteskundeak ere izan ziren.

Hauteskunde legeaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Ordezkaritza proportzional misto»

Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan ordezkaritza proportzional mistoa (MMP) da erabiltzen den hauteskunde sistema. Legebiltzarreko 129 legebiltzarkideetatik 73 hautesbarrutien bidez hautatzen dira, eta gainerako 56ak D'Hondt metodoa MMP sistemara aplikatuz.

Eskozia 73 hautesbarrutitan dago banatuta, eta hautesbarruti horiek 8 eskualde osatzen dituzte: Eskozia Erdialdea, Glasgow, Highland eta Uharteak, Lothian, Erdiko Eskozia eta Fife, Eskozia Ipar-ekialdea, Hego Eskozia, eta Eskozia Mendebaldea. Hautesleek bi boto eman behar dituzte: "barruti botoa", haien hautesbarrutiko ordezkaria hautatzeko; eta "zerrenda botoa" edo "eskualde botoa", haien eskualdeko 7 ordezkariak hautatzeko. Bi boto horiek ez dute zertan alderdi berarentzat izan, eta ondorioz alderdien barruti boto kopurua eta zerrenda boto kopurua normalean ez da berdina izaten.

EmaitzakAldatu

  2011ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak[3]

Alderdia Ordezkaritza proportzional mistoa Eserlekuak
guztira
Hautesbarrutiak Eskualdeak
Bozak % +/- Eser. +/- Bozak % +/- Eser. +/- Guztira +/-
Eskoziako Alderdi Nazionala (SNP) 902.915 45,4 +12,5 53 +32 876.421 44,0 +13,0 16 -9 69 23
Eskoziako Alderdi Laborista (Lab) 630.461 31,7 -0,5 15 -20 523.469 26,3 -2,9 22 +13 37 7
Eskoziako Alderdi Kontserbadorea (Con) 276.652 13,9 -2,7 3 -1 245.967 12,4 -1,5 12 -1 15 2
Eskoziako Liberal Demokratak (LibDem) 157.714 7,9 -8,2 2 -9 103.472 5,2 -6,1 3 -3 5 12
Eskoziako Alderdi Berdea 86.939 4,4 +0,3 2 +1 2 1
Margo MacDonald (Ind) 18.732 0,9 = 1 = 1
Eskoziako Herritar Nagusien Batasuna (SSCUP) 1.618 0,1 = 0 = 33.253 1,7 -0,2 0 =
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia (UKIP) 2.508 0,1 +0,1 0 = 18.138 0,9 +0,5 0 =
Alderdi Kristaua 1.193 0,1 -0,2 0 = 16.466 0,8 0,5 0 =
Alderdi Laborista Sozialista (SLP) 16.847 0,9 +0,2 0 =
Britainiar Alderdi Nazionala (BNP) 15.580 0,8 -0,4 0 =
Eskoziako Alderdi Sozialista (SSP) 8.272 0,4 -0,2 0 =
Errespetu Alderdia 6.972 0,4 n/a 0 =
Eskoziako Alderdi Unionista (SUP) 3.002 0,2 -0,1 0 =
Bankarien Bonusak Debekatu 2.968 0,1 n/a 0 =
Elkartasuna 2.837 0,1 -1,4 0 =
Alderdi Liberala 436 0,0 n/a 0 = 2.393 0,1 n/a 0 =
Fronte Nazionala 1.515 0,1 n/a 0 = 640 0,03 n/a 0 =
Anguseko Independenteak 1.321 0,1 n/a 0 = 471 0,03 n/a 0 =
Alderdi Pirata 1.431 0,1 n/a 0 =
Herri Kristauen Aliantza (CPA) 1.191 0,1 -0,7 0 =
Aberria Eskozia Alderdia 616 0,0 n/a 0 =
Lurra Alderdia 276 0,0 n/a 0 =
Britainiako Alderdi Komunista (CPB) 256 0,0 = 0 =
Independenteak 12.411 0,6 -0,6 0 = 4.759 0,2 +0,1 0 =
Boz baliogabeak 6.363 0,3 -3,8 5.987 0,3 -2,0
Guztira 1.995.639 100 73 1.996.823 100 56 129

LaburpenaAldatu

Eskualde bozak
Alderdiak Ehunekoak
SNP
44.04%
Laboristak
26.31%
Kontserbadoreak
12.36%
LibDem
5.20%
Berdeak
4.38%
Besteak
7.71%
Legebiltzarreko eserlekuak
Alderdiak Eserlekuen ehunekoak
SNP
53.49%
Laboristak
28.68%
Kontserbadoreak
11.63%
LibDem
3.88%
Berdeak
1.55%
Besteak
0.78%


ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Scots Lib Dem leader Tavish Scott quits post» BBC News 2011/05/07.
  2. (Ingelesez) «Scots Tory leader Annabel Goldie announces resignation» BBC News 2011/05/09.
  3. (Ingelesez) «2011 Election Results analysis» The Scottish Parliament Noiz kontsultatua: 2020/11/5.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu