Ireki menu nagusia

Marcelino Camacho Abad (El Burgo de Osma, Soria, 1918ko urtarrilaren 21a - Madril, 2010eko urriaren 29a) sindikalista eta politikari espainiarra izan zen.

Marcelino Camacho
MarcelinoCamacho.jpg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979-03-20 - 1981-02-10 - Nicolás Sartorius
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977-07-01 - 1979-01-02
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
idazkari nagusi

1976-07-11 - 1987-11-18
← baliorik ez - Antonio Gutiérrez Vegara Itzuli
Bizitza
Izen osoa Marcelino Camacho Abad
Jaiotza La Rasa Itzuli1918ko urtarrilaren  21a
Herrialdea  Espainia
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Madril2010eko urriaren  29a (92 urte)
Hobiratze lekua Madrilgo hilerri zibila
Familia
Ezkontidea(k) Josefina Samper Rojas Itzuli  (1948-12-22 -  2018-02-13)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, sindikalista, idazlea eta metallurgista Itzuli
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista
Ezker Batua

BiografiaAldatu

Hamazazpi urte zituela egin zen UGT sindikatuko eta PCE Espainiako Alderdi Komunistako kide. Espainiako Gerra Zibilean, errepublikaren alde borrokatu zen. Gerra amaieran, preso egon zen Tangerren (1940-41). Ihes egitea lortu zuen, eta frantses armadan lan egin zuen 1957ra arte.

Espainiara itzultzean, Perkins motor-fabrikan hasi zen lanean, eta buru-belarri ekin zion sindikatuko lanari. Langileen Oposizio Sindikaleko (OSO) ordezkari izan zen lehenbizi, eta Comisiones Obreras sindikatua (CCOO) eratu zuen gero, Julián Ariza eta beste zenbaitekin batera.

Sarritan kartzelatu zuten frankismoaren garaian (1967tik 1972ra, 1972tik 1975era, 1976an), eta CCOOko idazkaritza nagusian jardun zuen Franco hil ostean.

Diputatu izan zen ­PCEko zerrendetan, Madrilen 1977an hautatu zuten Espainiako Parlamentuan, eta PCEko Batzorde Eragileko kide ere izan zen. 1987an utzi zuen CCOOko idazkaritza nagusia, eta sindikatuko presidente izendatu zuten. Bere bizitzako oroitzapenen liburua idatzi zuen 1990ean, Confieso que he luchado, Manuel Vázquez Montalbánen hitzaurrea duena.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcelino Camacho