1985eko Mexikoko lurrikara
1985eko Mexikoko lurrikara, irailaren 19an, Mexikoko goizeko 07:17:47 orduan, Ozeano Barean eta Michoacán estatuko eta Balsas ibaiaren bokaletik hurbil epizentroa izan zuen lurrikara bat izan zen. Lurzorutik 15 kilometroko sakoneran sortua, 8,1 Mw graduko magnitudea izan zuen. Mexikoko historia idatzian inoizko lurrikara bortitzena izan zen, 1957ko Mexikoko lurrikara gaindituz.
1985eko Mexikoko lurrikara | |
---|---|
Mota | lurrikara |
Data | 1985eko irailaren 19a |
Herrialdea | Mexiko |
Lurrikararen momentu sismikoa | 8 |
Magnitudea Richter eskalan | 8,1 |
Sakonera bertikal | 27,9 km |
Lurrikarak Mexikoko mendebaldea, erdialdea eta hegoaldean eragina izan zuen, bereziki Mexiko Hirian, kalte itzelak gauzatuz. Denera, 5,000–45,000 hildako eta 30,000 zauritu eragin zituen.