1969ko Kontxako Bandera

1969ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 8
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1969ko irailaren 7a
Amaiera 1969ko irailaren 16a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Lasarte
Txapeldunordea Euskal Herria San Juan
1968
1970

1969ko Kontxako Bandera (Banderaren 74. ekitaldia, garai hartan 67. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 7 eta 16an jokatu zen, eta Lasartek bere lehenengo Kontxako Bandera eskuratu zuen, Hondarribiaren erreskada hautsiz.

Lasartek jardunaldi biak irabaziz garaipen erraza lortu zuen bigarren egunean San Juanek pixka bat estutu bazuen ere. Hirugarrena Zumaia izan zen sailkapen orokorrean Lasarterengandik minutu batetara. Bigarren jardunaldia berez irailaren 14ean jokatzekoa zen baina itsaso txarraren eraginez asteartera atzeratzeko erabakia hartu zuten antolatzaileek.

19 urte beranduago Zierbena berriz ere Kontxan aritu zen.

Bitxikeria aldatu

Urte honetan lehenengo aldiz margotu zuen talde batek trainerua bere kolorearekin. Donostia izan zen. Aurrez, herri eta tripulazio guztietako traineru guztiek krosko beltzak zituzten, eta Pedro Garin patroiak 1969an zuriz margotu zuen Donostiako trainerua.

Parte-hartzaileak aldatu

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  Astillero
  Donostia
  Hondarribia
  Lasarte
  San Juan
  San Pedro
  Zumaia
  Zierbena
?
?
?
?
?
?
?
?
Victor Castañedo
Pedro Garin
Jose Angel Lujanbio
Klaudio Etxeberria "Gorria"
Bibiano Etxabe
Jose Urdanbide "Gorrión"
Jose Luis Miralles
Angel Carpintero

Emaitzak aldatu

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Lasarte 22:02:2/5 21:47:0/5 43:49:2/5
-
2 San Juan 22:18:3/5 21:52:0/5 44:10:3/5 + 0:21:1/5
3 Zumaia 22:28:4/5 22:20:3/5 44:49:2/5 + 1:00:0/5
4 Donostia 22:40:0/5 22:16:3/5 44:56:3/5 + 1:07:1/5
5 Hondarribia 22:45:4/5 22:22:2/5 45:08:1/5 + 1:18:4/5
6 San Pedro 22:44:0/5 22:32:0/5 45:16:0/5 + 1:26:3/5
7 Astillero 22:57:0/5 23:14:0/5 46:11:0/5 + 2:21:3/5
8 Zierbena 22:52:3/5 23:40:3/5 46:33:1/5 + 2:43:4/5

Tripulazio irabazlea aldatu

  • Lasarte
    • Patroia: Klaudio Etxeberria "Gorria"
    • Arraunlariak: Jose Mendizabal, Jose Mari Olazabal, Jose Gozategi, Manuel Elizondo, Inazio Manterola, Tiburzio Etxeberria, Antonio Aduriz, Jose Pikabea, Gregorio Ugartemendia, Joxe Ramon Oiarzabal, Jose Antonio Esnal, Migel Lopetegi, Antonio Zumeta


Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu