1934ko Portugalgo greba orokorra

1934ko Portugalgo greba orokorra, baita ere 1934ko matxinada, Portugal osoan eman zen, Portugalgo Bigarren Errepublika faxistaren aurka.

1934ko Portugalgo greba orokorra
Irudia
MotaGreba orokor
Honen parte daPortugalgo Bigarren Errepublika
Data1934ko urtarrilaren 18a
HerrialdeaPortugal
Antolatzaileakomunista eta anarkista
Militante presoak Peniche gotorlekuan.

Gertaerak

aldatu

1934ko urtarrilaren 18an, Portugalen sindikatu komunistak eta eragile anarkistek greba orokorra deitua zuten. Milaka langilek deialdiarekin bat egin zuten eta istilu gogorrak izan ziren António de Oliveira Salazar diktadoreak sindikalismoa faxisten esku uzteko hartutako erabakiaren aurka. Azkenik, gobernuak matxinada gogor zapaldu zuen.[1]

Manifestazioak Portugalgo hiri askotan antolatu ziren, besteak beste, Lisboan, Porton, Coimbran, Bragan, Leirian, Almadan, Anadian, Setúbalen, Silvesen, Sinesen... Era berean, sabotaje eta protesta ekintza ugari izan ziren. Protestak bereziki garrantzitsua izan zen Marinha Grande hirian. Erantzun gisa, Salazarreko gobernuak "setio-egoera" aldarrikatu zuen, hainbat herritan merkataritza-establezimenduak itxita eta Lisboako erdigunean zirkulatzea debekatuta.

Greba orokorra egin eta berehala, Portugalgo gobernuak 1934ko urtarrilaren 18an izandako gertaera bortitzenen errua Portugalgo Alderdi Komunistak babestutako sindikatuei egotzi zien, eta, ondoren, Zaintza eta Defentsarako Estatuko Poliziak (PIDE) langile mugimendu komunistak desegin zituen.[2] Ehundaka langile atxilotuak eta espetxeratuak izan ziren; horietako asko hil ziren.

Oroigarriak

aldatu

Bi hauek Marinha Grande hirian daude:

  • 2008an langileen txabola batean museo-etxe bat inauguratu zen, 1934ko urtarrilaren 18an Marinha Granden izandako gertaerak gogorazteko.[3]
  • 1989an, Joaquim Correia eskultoreak grebalariei eskainitako monumentua inauguratu zen.[4]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu