1900eko Udako Olinpiar Jokoetako domina taula

1900eko Udako Olinpiar Jokoak, Parisen 1900eko maiatzaren 14tik urriaren 28ra jokatu ziren kirol anitzeko udako proba bat izan ziren, 1900eko Erakusketa Unibertsalaren barnean. 24 herrialdetako 997 atleta izan ziren bertan, 95 kirol probatan parte hartuz 19 kiroletan[1].

1900eko domina, laukizuzena izan den bakarra.

Parte hartu zuten 24 herrialdetik 21ek lortu zituzten dominak, eta talde mistoak, hau da, herrialde bat baino gehiagoko atletak biltzen zituen taldeak, beste 19 domina irabazi zituen. Frantziak parte hartu zuten kirolaren %72 eskaini zituen, hau da, 720; hala ere, Ameriketako Estatu Batuek atletismoan garaipen ugari lortu zituzten. Frantziaren ostean urre gehien irabazi zuen taldea izan zen (19), zilarrezko 14 eta brontzezko 15 lortuta, 75 kirolarirekin[1].

Hasierako Olinpiar Jokoetan, hainbat kiroletan herrialde bat baino gehiagoko taldeak zeuden[2]. Erretroaktiboki, NOBek "Talde mistoa" sortu zuen (ZZX herrialde kodearekin) atleta talde hauek izendatzeko. Atleta hauek dominak irabazi zituzten atletismoan, cricketean, futbolean, poloan, arraunketan, errugbian, belan, tenisean, sokatiran eta waterpoloan.

1900eko Udako Olinpiar Jokoak bakarrak izan ziren Olinpiar Joko guztien artean domina laukizuzenak ematen, Frédérique Vernonen diseinu batekin[3]. Lehenengo geratu ziren batzuek zilar urreztatuzko domina izan zituzten, bigarrengoen zilarrezkoak eta, hirugarrenek, brontzezkoak. Hala ere, ez zegoen domina nahikorik guztientzat, eta kirol batzuetan kopak edo bestelako garaikurrak eman ziren dominen ordez. NOBek, modu erretroaktiboan, urrea, zilarra eta brontze eman die proba bakoitzeko lehenengo hiru atletei, gaur egungo ohiturari jarraituz[4].

Domina taula aldatu

 
Suediar-Daniar talde misto batek Frantziari irabazi zion sokatira 1900eko Udako Olinpar Jokoetan.

██ Antolatzailea (Frantzia) ██ Lehen domina

Pos. Herrialdea Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1   Frantzia (FRA)[a] 27 38 37 102
2   Ameriketako Estatu Batuak (USA)[a] 19 14 15 48
3   Britainia Handia (GBR)[a] 15 8 9 32
4   Talde mistoa (ZZX) 8 5 6 19
5   Belgika (BEL) 6 7 4 17
6   Suitza (SUI) 6 2 1 9
7   Alemania (GER) 4 3 2 9
8   Italia (ITA) 3 2 0 5
9   Australia (AUS)[a] 2 0 3 5
10   Danimarka (DEN)[a] 1 3 2 6
11   Hungaria (HUN) 1 2 2 5
12   Kuba (CUB) 1 1 0 2
13   Kanada (CAN) 1 0 1 2
14   Espainia (ESP) 1 0 0 1
  Luxenburgo (LUX) 1 0 0 1
16   Austria (AUT) 0 3 3 6
17   Norvegia (NOR) 0 2 3 5
  Herbehereak (NED)[a] 0 2 3 5
19   India (IND) 0 2 0 2
20   Bohemia (BOH)[a] 0 1 1 2
21   Suedia (SWE)[a] 0 0 1 1
Guztira (21 herrialde) 96 95 93 284
  1. a b c d e f g h Talde mistoan ere kideak izan zituen. Domina hauek "Talde mistoa"n (ZZX) gehitu dira. Talde mistoan ere Mexiko, Haiti, Zeelanda Berria eta Kolonbiako kirolariak izan ziren.

Domina irabazi zuten Euskal Herritarrak aldatu

  • Jose Amezolak urrezko domina irabazi zuen, halako saria lortu zuen lehen euskal herritarra. Maurice Durguetty eta Etxegarai izeneko pilotariek Frantziako koloreak zituzten eta zilarra eman zaie atzera begira, nahiz eta ez dagoen argi partida jokatu zuten edo ez.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) IOC. (2018-04-25). «Paris 1900ko Uda Olympics - Athletes, Medals & Results» Olympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
  2. «History-1896» web.archive.org 2008-06-18 (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
  3. (Ingelesez) IOC. (2020-12-16). «Paris 1900 Olympic Medals - Design, History & Photos» Olympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
  4. Bill Mallon. (1998). The 1900 Olympic Games. McFarland ISBN 978-0-7864-0378-3. (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).

Kanpo estekak aldatu