1897ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada + finala |
Hasiera | 1897ko irailaren 5a |
Amaiera | 1897ko irailaren 8a |
Palmaresa | |
Txapelduna | ![]() |
Txapeldunordea | ![]() |
← 1896
|
1898 →
|
1897ko Kontxako Bandera (Banderaren 13. edizioa), irailaren 5ean eta 8an jokatu zen. Donostiak bere 9. Kontxako Bandera eskuratu zuen
Kontakizuna
aldatuLehen jardunaldian, sanpedrotarren Elvira eta getariarren Nuestra Señora del Pilar ez zituzten araudiaren araberakotzat jo epaileek. San Pedrokoei Moñoño trainerua utzi zieten donostiarrek (gero donostiarrek berek erabiliko zuten beren tandan), baina Getaria erretiratu egin zen trainerurik ez zuelako lortu.
Bigarren jardunaldirako, ordea, donostiarrek ez zioten San Pedrori trainerua utzi, eta horregatik sanpedrotarrak erretiratu egin ziren, ez baitziren bigarren jardunaldia jokatzera aurkeztu. Epaileek Donostiako txandan irabazle izandako Ramon y Saturnina traineruko tripulazioa izendatu zuten banderaren irabazle.
Parte-hartzaileak
aldatuTalde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Pasai San Pedro Pasai Donibane Hondarribia |
Moñoño Ver y creer Maria Esperanza |
Jose Korta Kanuto Goienetxea Ramon Berrotaran |
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Donostia Donostia Donostia Donostia Donostia |
Ramon y Saturnina Agustina Nª Sra del Pilar Santa Ana Moñoño |
Franzisko Silva Jose Joakin Izagirre Jose Angel Iturralde Jose M. Agirre Jose Arizmendi |
Emaitzak
aldatu
|
|
2. jardunaldia (BANDERA IRABAZTEKOA) | |||
---|---|---|---|
Postua | Elkartea | Denbora | |
1 | Donostia (Ramon y Saturnina) | -- | |
2 | Pasai San Pedro | (ez zen aurkeztu) |
Tripulazio irabazlea
aldatu- Donostia
- Patroia: Franzisko Silva
Bibliografia
aldatuAGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1