1888ko elur-bisuts handia

1888ko elur-bisuts handia (ingelesez: Great Blizzard of 1888 edo Great Blizzard of '88) 1888ko martxoaren 11tik martxoaren 14ra AEB eta Kanada ekialdea astindu zituen elur-bisutsa izan zen, AEBtako historiako handienetakoa.

1888ko elur-bisuts handia
Irudia
Motabisuts
Data1888
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Brooklyn zubia elur-bisutsa zegoenean.

Ezaugarriak eta ondorioak aldatu

Elur-bisutsak ezustean harrapatu zuen New York hiria, izan ere, bizpahiru egun lehenago udaberri aurreratuak tenperatura epelak ekarri zituen[1].

Egun horietan metro eta erdiko elur geruzak inkomunikatuta utzi zuen Manhattan. Brooklyn zubia berehala itxi zuten eta ferryek ez zuten zerbitzurik eman; New Jerseytik Hudson ibaiko ur izoztuen gainean oinez abiatutako gutxi batzuek soilik lortu zuten uhartera iristea. 130 km/h-ko haizeek egoera okertu zuten, besteak beste hiriko kaleetako elektrizitate eta telefono hari amarauna botata. Asteak behar izan zituen hiriak bere onera etortzeko. New Yorkeko suhiltzaileen arabera, piztutako suteek garaiko 25 milioi dolarreko galera eragin zuten; orotara izandako kalte materialak ezin izan zituzten kalkulatu. Inguru osoan 400 hildako izan ziren, erdia New Yorken[1].

Gertakaria komunikabideetan aldatu

Benetako ondorioak jakin baino lehen ere, martxoaren 13an, The New York Times egunkariak “hiriak ezagutu duen ekaitzik larriena” zela esan zuen. Komunikabideak gogor kritikatu zituen hiriko azpiegiturak, baita irtenbidea eman ere: “Zirkulazio oso azkarra ahalbidetuko duen eta ekaitzek etengo ez duten garraio-sistema planifikatu eta eraiki behar da lehenbailehen, eta hari elektriko guztiak (telegrafoarenak, telefonoarenak, suteen aurkako alarmenak eta argiteriarenak) lurpean jarri behar dira atzerapenik gabe[1].

Ekaitza amaituta, udalak lurpeko tren sistema eraikitzeko plana diseinatzeari ekin zion. Plana 1894an osatu zuten eta 1900. urtean hasi ziren New Yorkeko metroa eraikitzen. Ordurako, egunkariaren aholkua aintzat hartuta, hariteria lur azpian sartuta zegoen[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Irazustabarrena, Nagore. (2016-02-14). «New York aldatu zuen elurtea» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak aldatu