14 Jean Echenoz egilearen eleberria da. Jatorriz frantsesez idatzita, 2012ko urriaren 4an, Les Éditions de Minuit argitaletxearen eskutik kaleratu zuen. Hau egilearen hamabostgarren eleberria da. Euskarazko itzulpena 2014an agertu zen, Gerardo Markuletaren eskutik.[1] Nobela oso laburra izanik, 110 orrialde, gaia ordea ikaragarria da: I. Mundu Gerraren eragina Vendéeko herri txiki batean, herriko sei pertsonen bitartez, bost gizon eta emakume bat. Izenburuak gerra hasi zen urteari erreferentzia egiten dio. Liburuak kritiko literioen artean arrakasta handia izan du.

14
401.go Infanteria Erregimentua I. Mundu Gerra ondoren.
Datuak
IdazleaJean Echenoz (2012)
Argitaratze-data2012ko urriaren 4a
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburua14
Herrialdea Frantzia
Orrialdeak123
ISBN978-2707322579
OCLC798407752
Euskaraz
Izenburua14
ItzultzaileaGerardo Markuleta
Argitaratze-data2014
Orrialdeak123
ISBN978-84-940733-4-2

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hau oso sinplea da itxuraz. Justu gerraren hasierarekin hasten da narrazioa. Protagonista, Anthime, bizikletaz dabil eta menditik kanpaien deiak entzuten ditu. Herrira bueltatu eta han herrikide guztiak nahastuta topatuko ditu. Ondoren, herriko bost gizonen ibilbideak hasieran laburra izan behar zen gerran batean ezagutuko ditugu. Herrian, bestetik, neska bat geldituko da, Blanche, bere senargaia itxaroten. Hortik abiatuta eleberriak koadro edo une tenporal desberdinak erakutsiko dizkigu, batzuk frontean, bestetzu herrian.

Pertsonaiak aldatu

  • Anthime: Pertsonaia nagusia, gaztea kultu eta irakurzalea. Blancheri askotan begiratzen zion . Eskuineko besoa galduta herrira bueltatuko da.
  • Charles: aurrekoaren anaia nagusia (behin liburua nahiko aurreratuta jakingo dugu hori), nahiz eta harekin oso ondo ez konpondu, eta Blancheren senargaia. Zapata lantegian zuzendari-ordea zen. Gerra hasi eta gutxira hare hegazkinaren aurkako eraso baten ondorioz hilko zen.
  • Blanche: neska gaztea haurdun gelditu da eta alaba aurrera eramatea erabakitzen du.
  • Padioleau: Harakina, gerran erabilitako gasen eraginez itsututa, herrira bizirik bueltatu ahalko da.
  • Bossis: Gerran hilko da.
  • Arcenel: Larrukigile. Batailoian erabat bakartuta, desertore akusaziopean fusilatuta izango da.

Liburuaren datu bibliografikoak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu