1. FC Nuremberg

1. FC Nuremberg (alemanez 1. FC Nürnberg, izen osoa 1. Fußball-Club Nürnberg Verein für Leibesübungen e. V.) Nurenbergko futbol taldea da, Alemaniako ligaren lehen hamarkadetan nagusi izan zen taldea. 2014an Bundesligaren lehen mailatik jeitsi da.

1. FC Nürnberg
1. FC Nürnberg logo.svg
Ezizena(k) Der Club (kluba)
Sorrera 1900
Futbol zelaia Frankenstadion
edukiera: 50.000 lagun
inaugurazioa: 1928
Presidentea Alemania Andreas Bornemann
Entrenatzailea Alemania Michael Köllner
Liga Bundesliga
2018-19 18.a (jeitsi da)
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1924ko partida 1. FC Nuremberg eta Hamburger SV taldeen artean.
Zaleak 2007an irabazitako Alemaniako Kopako finalean.

HistoriaAldatu

Sorrera eta hasierako urteakAldatu

1900ean sortu zen eta 1909rako jadanik hegoaldeko txapelduna izana zen. Lehen Mundu Gerraren ondoren urrezko garaia iritsi zitzaion. 1918ko uztaila eta 1922ko otsailaren artean jokaturiko 104 partiduetan ez baitzuen porrotik izan. 1920an jokatu zen lehenengo Alemaniako txapelketa eta finala 2-0 irabazi zuen SpVgg Greuther Fürthen aurka. 20. hamarkadan 5 aldiz irabazi zuen liga alemaniar taldeen artean bere nagusitasuna argi erakutsiz.

1934ean FC Schalke 04ren aurrean galduriko finalak hurrengo hamarkadan nagusi izango zen taldea goratu zuen. Hala ere Nurenberg gai izan zen 1936an txapelketa berri bat eta 1935 eta 1939an bi Kopa irabazteko.

Gerra ondorengo hamarkadakAldatu

Bigarren Mundu Gerraren ondoren jokatu zen lehen txapelketa irabazi zuen 1948an, baina hamarkada bat pasa itxaron behar izan zuen 1961ean beste liga bat eta 1962an kopa bat irabazteko. 1964ean Bundesliga sortzerakoan lehen mailan sartua izan zen ordura arteko klubik loriatsuena baitzen. 1968an irabazi zuen orain arteko azken liga. Hurrengo urtean ordea Max Merkel entrenatzaileak beteranoak bota eta gazte jendea sartu nahi izan zuen eta kluba bigarren mailara jeitsi zen.

Bederatzi urte bigarren mailan egin ondoren 1978an igotzea lortu zuen baina denboraldi bakarra egin zuen goren mailan. 1980an berriz igo ziren. Ordutik hona 1988an izan du emaitzarik onena Bundesligan bosgarren egin baitzuen urte honetan. 90. hamarkadan diru arazoak zirela eta berriz ezagutu zuen bigarren maila.

XXI mendeaAldatu

Azken urteetan Bundesligara igo eta jeitsi ari da. Azken titulu bat irabazi zuen 2007an, Alemaniako Kopa hain zuzen ere.

UniformeaAldatu

     
 
 
 
2011-2012
     
 
 
 
2013-2015
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019

PalmaresaAldatu

Alemanian: 13Aldatu

Europan: 1Aldatu

Kanpo estekakAldatu