028 ostadar zerbitzua Espainiako larrialdi telefono, posta elektroniko eta bat-bateko mezularitza zerbitzu bat da, gorroto-delitu eta diskriminazio LGBTIfoboak pairatu dituzten biktimentzat. 2023ko uztailaren 5ean jarri zen martxan.[1] Hautatutako zenbakiak ekainaren 28ari egiten dio erreferentzia, LGBT Harrotasunaren nazioarteko egunari, hain zuzen ere.[2]

028
Datuak
Motatelephone number (en) Itzuli eta emergency service (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Erabilitako hizkuntzagaztelania, katalan, galiziera, euskara, ingeles eta frantses
BabesleaEspainiako Berdintasunerako Ministerioa
Historia
Sorrera2023ko uztailaren 5a
webgune ofiziala

Historia aldatu

Zerbitzuaren ezarpena 2022ko udarako ezarriko zela iragarri zuen Irene Montero Berdintasun ministroak prentsaurreko batean, maiatzaren 17an, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere.[3]

2023ko uztailaren 5ean doako zerbitzua espainiar lurralde osoan jarri zen martxan. Entzumen- eta mintzamen-desgaitasunak dituzten pertsonentzat irisgarria da eta arreta gaztelaniaz, katalanez, galegoz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez eskaintzen da.[2][1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Katalanez) Gallardo, Violeta Molina. (2023-07-05). «Ja funciona el 028: telèfon d’atenció al col·lectiu LGTBI» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Igualdad pone en marcha el teléfono Arcoíris 028 para la información y atención integral en derechos LGTBI» elDiario.es 2023-07-05 (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  3. (Gaztelaniaz) «El 028, el teléfono para las víctimas de LGTBIfobia, empezará a operar en verano» ElHuffPost 2022-05-17 (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «028» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.
  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.