LGBT Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

LGBT Harrotasunaren nazioarteko eguna, Gay Harrotasunaren eguna izenarekin ere ezagutzen dena, urtero ospatzen da mundu osoan zehar.[1] Haren helburuak dira genero eta sexu aniztasuna ezagutzera ematea, kolektiboaren eskubideak aitortzea eta jasaten duten diskriminazioa salatzea, harrotasun sentimendua ere azalaraziz.[2]

LGBT Harrotasunaren Nazioarteko Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun
Honen parte daLGBT Pride Month (en) Itzuli
EgunEkainaren 28

Ekainaren 28a hautatu zen LGBT Harrotasunaren nazioarteko egun bezala 1969an Stonewallen (New York, Ameriketako Estatu Batuak) gertatutako istiluak gogoratzeko, gertaera horrek eman baitzion hasiera askapen homosexualari. Herrialde batzuetan, Harrotasun egunaren ospakizuna ekainaren 28aren aurreko edo ondorengo larunbatera aldatzen da, hauteskundeekin edo ospakizun handiekin bat etorriz gero.[3]

1970. urtetik ospatzen den arren, hainbat herrialdetako gobernuek ospakizunaren aurka egin dute publikoki.[4][5]

Hizkuntzaren arlotik hitz eginda, “harrotasuna” bakoitzak bere buruarengan duen amodio propioa da, eta errespetua eta ardura izatea merezi duelako ideia. Horrek transmititu nahi du gizaki guztiek duintasuna daukatela eta ez dutela beren joera sexualengatik erasorik jasan behar.[6]

Historia aldatu

Stonewalleko istiluak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Stonewalleko istiluak»

LGBT kolektiboaren eskubideen aldeko borroka 1950eko hamarkadan hasi zen, mugimendu homofiloaren[7] bidez, baina garai hartako LGBT elkarteek, autoritateari aurre egin beharrean, nahiago zuten onespena modu ordenatuan bilatzea.

1960ko hamarkadan, mugimendu sozialek indar handia hartu zuten Amerikako Estatu Batuetan: arrazismoaren aurkako borroka, Vietnamgo gerraren aurkako mugimenduak… Horrek LGBT aktibistek jarrera erradikal eta militanteagoa hartzea eragin zuen.[8]

Mugimenduak indarra hartu zuen arren, gizarteak ez zituen onartzen, eta hainbat tabernatan biltzen ziren.[9] Poliziak taberna horiek nahiko kontrolatuta zituen, eta askotan joaten ziren bertara, kolektiboko jendea biltzea “desordena publikoa” zelakoan.[10]

Normalean, drag queen-ak eta lesbiana “maskulinoenak”, bereziki zuriak ez baziren, atxilotu egiten zituzten, eta gizon zuriak begira geratu edo joan egiten ziren. Tabernen jabeei isuna jartzen zieten, baina ez zieten taberna ixten.[8]

1969ko ekainaren 28ko goizeko lehen orduetan, polizia New Yorkeko Stonewall Innera joan zen. Gau horretan, alkohola ilegalki saltzeagatik joan zen. Sarekada beti bezala hasi zen: polizia sartu, langileak atxilotu eta jendea botatzen hasi ziren.[11]

Baina egun horretan, Stonewallen eta inguruan zegoen jendeak normalean zeukan jarrera pasiboa alde batera utzi eta poliziaren aurka egin zuen.[12] Txanponak botatzen hasi ziren, tabernarien eta poliziaren arteko eroskeria salatzeko, eta gero, harriak eta botilak ere jaurti zituzten. Poliziak jendea borrarekin jotzeari ekin zion, baina amaieran Stonewall barruan itxi behar izan ziren.

Gero eta jende gehiago hasi zen hurreratzen, eta istiluak handitzen joan ziren. Polizia gehiago gerturatu ziren, Stonewall barruko poliziak handik atera eta istiluak amaitzera. Gau horretan “Gay Pride” (gay harrotasuna) lelopean milaka manifestari atera ziren kalera, eta istiluak egon ziren poliziarekin, goizeko ordu txikiak arte. Aste horretan, protesta eta manifestazio gehiago izan zen kale hartan, baina gero eta txikiagoak.[13]

Lehenengo martxak aldatu

1969ko azaroaren 2an lehenengo harrotasunaren martxa egitea proposatu zen. Urtero, ekaineko azken larunbatean New Yorken batzea erabaki zuten, Stonewalleko istiluen oroimenez manifestazio bat egiteko. Proposatu zuten izena Christopher Street Liberation Day izan zen, istiluak gertatu ziren kalearen omenez.[14] 1970eko ekainaren 28an ospatu zuten.[15] LGBT kolektiboko milaka pertsona batu ziren, “gayen indar eta harrotasun berria” aldarrikatzeko.

Hala ere, ez zen lehenengo martxa izan. Aurreko egunean, ekainaren 27an, Chicago Gay Liberation elkarteak martxa bat antolatu zuen. Jende askok ikusi zuen, hautatutako egun eta lekuagatik. Asteburu horretan, Los Angelesen eta San Frantziskon ere egin zituzten martxak.[16]

Harrotasun martxak indar handia izan zuen, eta beste hainbat herrialdetako hiriburuetara iritsi zen. Konkretuki, Londres, Paris, Mendebaldeko Berlin eta Estokolmora.

 
LGBT harrotasunaren egunaren inguruan gertatutako gertaerarik garrantzitsuenak 1969. urtetik 2011. urtera arte.

Gaur egun aldatu

Martxak izaera aktibista edo politikoa du gehienetan, bereziki onarpen gutxien dagoen herrialdeetan.[17] Onarpen handiagoko lekuetan erabat handiagoa da jai-giroa: desfileak, drag queen-ak, musika, dantzariak… baina horietan ere, gehienetan, HIESaren eta LGBT kolektiboaren aurkako biolentziaren biktimak oroitzen dira. Harrotasun egunaren funtzio nagusia LGBT komunitatea ahalduntzea da, alde batetik beren izatea aitortuz eta, bestetik, beren aniztasuna eta kultura ospatuz.[18] Heteroarauarekin amaitzeko ateratzen dira kalera, urtean behin aho betez beren benetako nortasuna adierazteko. Elkartasuna ere bilatzen dute, komunitatearen ikarak gainditzeko asmoz. Martxa horretan egiten diren aldarrikapenei esker, hainbat aurrerapen lortu dira LGBT kolektiboaren alde, adibidez telebista saioetan eta filmetan gero eta presentzia handiagoa edukitzea.

Sinbolismoa aldatu

Banderak aldatu

Beste batzuk aldatu

Europride hiriburua, urteka aldatu

Europride EPOAk 1992. urtean hasi zuen ekitaldi bat da, LGBT pertsonek aniztasuna eta ikusgaitasuna lortzeko helburuarekin.

Hona hemen Europride-ren hiriburua, urtero 1992etik 2021era arte:[19]

Edizioa Urtea Hiria Antolaketa Gaia Datak Jendea
1. 1992   Erresuma Batua -Londres ..... ..... ..... .....
2. 1993   Alemania - Berlin ..... ..... ..... .....
3. 1994   Herbehereak - Amsterdam ..... ..... ..... ~67.000
- 1995 ez zen ospatu
4. 1996   Danimarka - Kopenhage ..... ..... ..... ~35.000
5. 1997   Frantzia - Paris ..... ..... ..... ~300.000
6. 1998   Suedia - Estokolmo ..... ..... ..... .....
- 1999 ez zen ospatu
7. 2000   Italia - Roma Circolo di Cultura Omosessuale Mario Mieli[20] "In Pride We Trust" Uztailak 1 - 8 ~500.000
8. 2001   Austria - Viena ..... ..... ..... .....
9. 2002   Alemania - Kolonia Kölner Lesben- und Schwulentag e.V. (KLuST) "Cologne celebrates diversity" Ekainak 15 - Uztailak 7 ~1.200.000
10. 2003   Erresuma Batua -Manchester ..... ..... ..... .....
11. 2004   Alemania -Hanburgo ..... ..... ..... ~500.000
12. 2005   Norvegia -Oslo Europride Oslo As ..... Ekainak 18 - 27 70-100.000
13. 2006   Erresuma Batua - Londres ..... ..... ..... .....
14. 2007   Espainia - Madrid Organización del Colectivo LGTB de Madrid "Now Europe, Equality is possible" Ekainak 22 - Uztailak 2 ~2.500.000
15. 2008   Suedia - Estokolmo Stockholm Pride Agency[21] "Swedish Sin Breaking Borders" Uztailak 2 - Abuztuak 3 ~80.000
16. 2009   Suedia - Zürich EuroPride 09 Organising Association[21] "Celebrating 40 years with Pride" Maiatzak 2 - Ekainak 7 ~100.000
17. 2010   Polonia - Varsovia Equality Foundation (Fundacja Równości)[22] "Freedom, equality, tolerance!" Uztailak 7 - 17 8.000 - 15.000[23][24]
18. 2011   Italia - Roma Circolo di Cultura Omosessuale Mario Mieli "Build Your Pride!" Ekainak 2 - 12 ~1.000.000
19. 2012   Erresuma Batua - Londres Pride London ..... Ekainak 23 - Uztailak 8 .....
20. 2013   Frantzia - Marsella LGP Marseille "L'Europe en marche pour l'égalité - Europe on the move for equality !" Uztailak 10 - 20 .....
21. 2014   Norvegia - Oslo Oslo pride AS "Rise up" Ekainak 20 - 29 .....
22. 2015   Letonia - Riga[25] LGBT and their friends association MOZAIKA[26] ..... Ekainak 15 - 21 ~5.000
23. 2016   Herbehereak - Amsterdam[27] ..... "I Need A Miracle" Uztailak 30 - Abuztuak 7 ~560.000
24. 2017   Espainia - Madrid[28] Organización del Colectivo LGTB de Madrid "Por los derechos LGTBI en todo el mundo" Ekainak 23 - Uztailak 2 ~3.000.000
25. 2018   Suedia -Estocolmo eta Gotenburgo Stockholm Pride
West Pride (Gotenburgo)
"Two Cities, One Festival - for a United Europe" Uztailak 27 - Abuztuak 19 ~80.000
26. 2019   Austria - Viena HOSI Wien "Visions of Pride" Ekainak 1 - 16 .....
27. 2020   Grezia - Salonika Thessaloniki Pride "Welcome to the future, where everyone can join" Ekainak 20 - 28 .....
28. 2021   Danimarka - Kopenhage Copenhaguen Pride
Copenhaguen 2021
"You Are Included" ..... .....

WorldPride aldatu


Harrotasun eguna Euskal Herrian aldatu

1977ko azaroaren 25ean izan zen LGBT kolektiboak Euskal Herrian antolatu zuen lehenengo manifestazioa. Arriskugarritasun eta Birgizarteratze Legearen[29] kontra egin zuten,[30] homosexualitatea zigortzen baitzuen. 4.000 lagun inguru bildu ziren, eta poliziak manifestazioa sakabanatu egin zuen. Azaroan izan zen arren, LGBT kolektiboko kideek Euskal Herriko lehenengo harrotasun eguna izan zela aitortzen dute.

1978ko ekainaren 24an Euskal Herriko Gay Harrotasuneko lehen manifestazio ofiziala izan zen. EHGAMek (Euskal Herriko Gay Askapen Mugimenduak)[31][32] antolatu zuen Bilbon. Herrialde anglosaxoietan bezala, 28tik hurbilen zegoen asteburuan egin zuten. 1979an 22an eta 23an egin zituzten ospakizunak, ostiralean agerraldia eta larunbatean jaia.[33]

Donostian ere antolatu zuten manifestazioa egun berean. Tuterak ere ospatu zuen urte hartako ekainean. Gasteizek eta Iruñeak 1980ko hamarkadan ospatu zuten lehenengoz.

Gaur egun, hegoaldeko lau hiriburuetan egiten da manifestazio bana, 28an. Biarritzen, berriz, bi aste lehenago egiten da, beti larunbatean. Beste herri edo hiri txikietan ere egiten dira manifestaldi eta aldarrikapenak, urtearen arabera.[34] Gaur egun LGBT mugimenduaren aldeko talde askoren artean antolatzen dira martxak.

2015. urtetik aurrera, Bilbon Pride-a antolatzen da 28aren astean edo aurrekoan, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Diputazioaren diru-laguntzarekin. Ekitaldi horiek ikuspegi turistiko eta komertziala dute eta, beraz, alde aldarrikatzailea ezkutuan gelditzen da. 2019ko irailean, EPOA (European Pride Organisers Association) izeneko erakunde pribatuak antolatuta, nazioarteko bilera egingo dute Bilbon, EuroPride-a Bilbon ospatzeko asmoa baitago 2022an.

Kritika aldatu

Azken urteotan, LGBT kolektiboko aktibistek egunaren formatua kritikatu egin dute, haren izaera kritikoa galdu delako. Haien hitzetan, 1980ko hamarkadan bizi izan zen mugimenduaren boom-ak izaera aldarrikatzailea geldiarazi zuen, eta kapitalismoarentzat komenigarria zen eredua zabaldu. Horren ondorioz askatasun faltsu baten irudia sortu dela diote, jada haien eskubideengatik borrokatu behar ez balute bezala. Horrela, kolektiboaren benetako egoera apaindu ez ezik, arau heteropatriarkala betetzen ez dutenen (trans komunitatearen eta bisexualen) ikusgaitasuna arrisku larrian jarri ere egin zen.[35]

Horretaz gain, harrotasun egunean sortu diren estereotipoekiko kritikak ere badaude, egun horretan bakoitzaren izaera aldarrikatzeko eskubidea sendotu nahi dutelako, estereotipotan sartu beharrik gabe.

Kapitalismo arrosa aldatu

Kapitalismo arrosa sistema kapitalistak LGBT mugimendua etekin ekonomikoak lortzeko erabiltzea da.[36] Harrotasun egunaren eragina handiagoa egiten den heinean, gero eta marka eta enpresa pribatu gehiago interesatzen dira, etekina modu errazean ateratzeko asmoz.

Kapitalismo arrosak slaktivismoa (“besaulkiko aktibismoa” edo aktibismo ahula) praktikatzen du askotan.[37] Kontzientzia sortzean baino ez da oinarritzen, eta kausari ez dio ia laguntza ekonomikorik ematen (askotan saltzaileek etekin osoaren ehuneko txikia (%10-25) baino ez dute donatzen). Hala ere beren irudia garbitzeko aprobetxatzen dute, pinkwashing deritzona. Horretaz gaiz, horrek benetako kausaren zergatia eta helburuak lausotzen ditu, kolektiboa hamaika eskubideren alde borrokatzen baita, eta multinazionalek gutxi batzuk baino ez baitituzte aldarrikatzen.[38]

Harrotasun kritikoa aldatu

Kapitalismo arrosaren aurka egiteko, Harrotasun Kritikoa jaio zen 2006an. Harrotasun Kritikoa ospatzen dutenen hitzetan, gaur egungo LGBT Harrotasuna “merkatilizatuta” dago. 2011ko Harrotasunari emandako diruaren %60,5 laguntzaile pribatuek eman zuten.[39] 2006an Madrileko Harrotasun Kritikoan parte hartu zutenek LGBT egunaren izaera aldarrikatzailea galdu zela uste zutela ageri utzi zuten.[40]

Ekainaren 28an hainbat taldek agerraldiak egin zituzten “Harrotasuna urratzea da” lelopean. Mugimendu horrek bere burua erradikal, feminista eta arrazakeriaren aurkakotzat izendatzen du. Haren helburua jatorrira joatea da, aldarrikapenera, protestara. Inklusiboagoak ere izan nahi dute, erosteko ahalmen erdia edo handia duten gizon zuri gayak protagonistak direla uste dutelako.[41]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «¡Feliz Día del Orgullo LGBT!» LIBERARTE 2015-06-22 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  2. (Gaztelaniaz) Paris, Oficina de Turismo y Congresos de. «Marcha del Orgullo lésbico, gay, bi y trans (Ex-Gay Pride) - Fiesta - Oficina de turismo de Paris» es.parisinfo.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  3. (Gaztelaniaz) Diariocrítico.com. «Día del Orgullo Gay: ¿por qué se celebra el 28 de junio?» Diariocrítico.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  4. «El presidente moldavo, en contra de una marcha del orgullo gay en Chisinau» La Vanguardia 2017-05-18 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  5. «La primera medida de un Erdogan reforzado: adiós a la tradicional marcha del Orgullo en Estambul» La Vanguardia 2018-07-01 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  6. (Gaztelaniaz) Palmas, La Provincia-Diario de Las. «Teror celebra el Día del Orgullo LGBT+» www.laprovincia.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  7. .
  8. a b (Ingelesez) Matzner, Andrew. (PDF) Stonewall Riots. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  9. (Gaztelaniaz) «La Noche Temática. "La rebelión de Stonewall". Avance» RTVE (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  10. (Ingelesez) Editors, History com. «Stonewall Riots» HISTORY (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  11. La rebelión de Stonewall. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  12. (Gaztelaniaz) «La noche temática - Una historia con orgullo» RTVE (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  13. «Stonewall-eko istiluak» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  14. «Inside American Experience . American Experience . WGBH . How the Pride Parade Became Tradition | PBS» web.archive.org 2016-04-22 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  15. (Ingelesez) Fosburgh, Lacey. (1970-06-29). «Thousands of Homosexuals Hold A Protest Rally in Central Park» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  16. (Ingelesez) "The San Francisco Chronicle" 1970eko ekainaren 29a (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  17. (Ingelesez) «Why Gay Pride Still Matters» Travels of Adam (Hipster Blog) 2018-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  18. (Ingelesez) Robertson, Brandan. (2017-06-02). «Why Pride? An Explanation For Straight People» Huffington Post (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  19. (Ingelesez) «About EuroPride» EuroPride - European Pride Organisers Association (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  20. «Circolo di Cultura Omosessuale Mario mieli» www.mariomieli.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  21. a b «Stockholm Pride English» Stockholm Pride (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  22. «Wayback Machine» web.archive.org 2013-06-18 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  23. (Polonieraz) «8 tysięcy osób uczestniczyło w warszawskiej EuroPride» WPROST.pl 2010-07-17 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  24. «Radio Poland :: News from Poland» thenews.pl (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  25. «Pride.Lv - Par SKAPI» www.pride.lv (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  26. «Jaunumi: LGBT un viņu draugu apvienība "Mozaīka"» web.archive.org 2013-10-10 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  27. Blok, Mayke. (). «Europride 2016 naar Amsterdam» de Volkskrant (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  28. (Ingelesez) «Madrid to host 2017 World Gay Pride» Gay Star News 2012-10-08 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  29. .
  30. (Gaztelaniaz) AGELa indargabetzeko komunikatua, 1978an. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  31. (Gaztelaniaz) «EHGAM, MOVIMIENTO DE LIBERACIÓN GAY-LES DE EUSKAL-HERRIA» Foro Derechos Humanos 2014-03-17 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  32. EHGAMen legalizazioa eskatzen zuen proposamena, 1982an. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  33. (Gaztelaniaz) GAY HOTSA 11. , 5 or..
  34. «Sopelako Udala - Ekainak 28, Nazioarteko Sexu Askapenerako Eguna» www.sopelaudala.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  35. Establishment, The. (2016-06-30). «The Capitalist Appropriation Of Gay Pride» The Establishment (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  36. (Gaztelaniaz) «Capitalismo rosa - Definición, qué es y concepto» Economipedia 2017-03-30 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  37. Abad-Santos, Alex. (2018-06-25). «How LGBTQ Pride Month became a branded holiday» Vox (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  38. (Ingelesez) Dahl, Stephan. «The rise of pride marketing and the curse of ‘pink washing’» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  39. «AEGAL. Comercio, ocio, cultura y turismo gayfriendly - Cómo se financia» www.aegal.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  40. (Gaztelaniaz) LGTBI. «El otro Orgullo: feminista, crítico y enfrentado a "la mercantilización" del World Pride» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  41. (Gaztelaniaz) LGTBI. «El Orgullo Crítico toma la calle: "El Orgullo no se vende, se defiende"» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu