Mirfak
Mirfak (Mirphak, Marfac edo Mirzac ere idatzia), α Persei (α Per / 33 Persei / HD 20902) izarraren izen arrunta da, Perseus konstelazioko izarrik distiratsuena, +1,79ko magnitudearekin. Izena, arabierazko Marfiķ al Thurayya esalditik dator, "Pleiadeen ukondoa". Algenib, izar hau izendatzeko erabiltzen den beste izen bat, arabierazko الجنب al-janb edo الجانب al-jānibetik dator, "alboa" esan nahi duena. Hala ere, azken izen hau, Gamma Pegasi izarra izendatzeko ere erabiltzen da.
Behaketa data Garaia J2000 Ekinokzioa J2000 | |
---|---|
Konstelazioa | Perseus |
Igoera zuzena | 03h 24m 19.37009s |
Deklinazioa | +49° 51′ 40.2455″ |
Itxurazko magnitudea (V) | 1.806 |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | F5 Ib |
U−B kolore indizea | +0.38 |
B−V kolore indizea | +0.483 |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | –2.04 km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: +23.75 mas/u Dec.: -26.23 mas/u |
Paralajea (π) | 6.44 ± 0.17 mas |
Distantzia | 510 ± 10 au (155 ± 4 pc) |
Magnitude absolutua (MV) | –5.1 |
Zehaztasunak | |
Masa | 7.3 ± 0.3 M☉ |
Erradioa | 31 ± 7 R☉ |
Gainazaleko grabitatea (log g) | 1.90 ± 0.04 |
Tenperatura | 6,350 ± 100 K |
Metaltasuna [Fe/H] | –0.02 dex |
Biratze abiadura (v sin i) | 20 km/s |
Adina | 41 Mu |
Beste izendapenak | |
Lurretik 590 argi urteko distantziara, Mirfak, izar supererraldoi zuri-horia da, azalean, 6180º kelvineko tenperatura duelarik. Gure eguzkiarena baino 5.000 aldiz handiagoa den argitasun batekin distiratzen du, eta gure eguzkiarena baino 62 aldiz handiagoa den erradio bat du. Hertzsprung-Russell diagraman, zefeidetatik gertu dago, euren zikloa, zuzenean bere argitasunarekin lotua dagoen izar aldagarri pultsanteak. Mirfak, aldi berean, izar pultsante nahiko xume bat izango litzateke. Horregatik, oso erabilgarritzat jotzen da izar aldagarri hauen ikerketan, kandela estandar garrantzitsuak direnak. Bere masa, 7 eta 8 eguzki masa artean dago, eta, duela 30 edo 50 milioi urte (kopurua, masa zehatzaren araberakoa da) B motako izar urdin bero bat zen.
Beste konstelazio batzuetan ez bezala, Perseusen, izarretako asko, fisikoki lotuak daude. Honela, Mirfak, Alfa Persei kumulua deritzonaren izar nagusia da, gertuko izarrak eta ez hain distiratsuak biltzen dituena, duela 50 milioi urte inguru sortu zirenak.