Štrpce (serbieraz: Штрпце) edo Shtërpca (albanieraz: Shtërpcë) Kosovoko Ferizajko barrutiko hiria eta udalerria da. 2015eko estimazioen arabera 13.630 bat biztanle lituzke.

Štrpce
Штрпце / Štrpce
Shtërpca edo Shtërpcë'
herria
Administrazioa
Estatu unitario Kosovo
Posta kodea73000
Geografia
Koordenatuak42°14′22″N 21°01′38″E / 42.23944°N 21.02722°E / 42.23944; 21.02722
Map
Azalera247 km²
Altuera974 m
MugakideakKaçanik Municipality (en) Itzuli, Prizren, Suhareka (en) Itzuli, Ferizaj (en) Itzuli eta Ipar Mazedonia
Demografia
Biztanleria13.630
Dentsitatea55 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia290
Ordu eremuaUTC+01:00
https://kk.rks-gov.net/shterpce/en/

2013ko Bruselako hitzarmenaren ondoren, Serbiar Udalerrien Erkidegoaren kide da.

Demografia aldatu

2011ko Kosovoko Gobernuaren erroldaren arabera, Štrpce udalerriak 6.949 biztanle zituen; horietatik, 3.757 albano-kosovoar (%54), 3.148 serbo-kosovoar (%45,3) eta beste batzuk. Hala ere, datu hauei arretaz begiratu behar zaie, serbo-kosovoar batzuek gobernuari egindako boikota dela eta. Municipal Office for Communities and Returns-en (MOCR) 2015eko estimazioaren arabera, ordea, 13.630 biztanle lituzke. Gutxiengoen Gaietarako Europako Zentroak (ECMI) 9.100 bat serbiar (%70,58) zeudela kalkulatu zuen 2013an.

Talde etnikoak aldatu

Talde etnikoa 1961eko errolda 1991ko errolda 2015eko estimazioa
Serbo-kosovoarrak 7.545 8.138 9.100
Albano-kosovoarrak 3.637 4.300 4.500
Turkiarrak - 74 -
Ijitoak - - 30
Beste batzuk 51 200 -
Guztira 11.239 12.712 13.630

Kanpo estekak aldatu