Ireki menu nagusia

Serbiar Udalerrien Erkidegoa



Serbiar Udalerrien Erkidegoa (serbieraz: Заједница српских општина / Zajednica srpskih opština; laburturik, ZSO; albanieraz: Asociacioni i komunave serbe) Kosovon eratzekoa den autogobernuko administrazio bat da, gehiengo serbiarreko udalerriak batu behar dituena.[1] Kosovoko egungo gobernu burujabearen baitako erakundea izan behar zuen, 2013an Serbiak eta Kosovok sinatutako Bruselako Akordioaren ondorioz, baina ez da eratu, Ipar Kosovo kontrolatzen duten serbiarrek ez dutelako onartzen. Kosovo osoan, albaniarrak dira gehiengoa, eta serbiarrak gutxiengoa; baina Ipar Kosovon, serbiarrak dira gehiengoa.

Serbiar Udalerrien Erkidegoa
 Kosovo
Administrazioa
Geografia
Community of Serb Municipalities Kosovo.svg
Azalera 1.708 km²
Demografia
Serbiar Udalerrien Erkidegoa izan beharko litzatekeena, eta de facto dagoen egoera, Ipar Kosovo serbiar eskualde burujabea. Serbiar Udalerrien Erkidegoa izan beharko litzatekeena, eta de facto dagoen egoera, Ipar Kosovo serbiar eskualde burujabea.
Serbiar Udalerrien Erkidegoa izan beharko litzatekeena, eta de facto dagoen egoera, Ipar Kosovo serbiar eskualde burujabea.

EskumenakAldatu

Erkidegoaren baitan, Kosovoko lege eta egitura administratiboan integratuko lirateke serbiar gehiengoko eskualde guztiak. Alor judizialean, Kosovoko legedia legoke indarrean Erkidegoan, baina gorte edo auzi batzuetan, Kosovoko serbiarrek gehiengoa izan behar dute osaketan, eta "panel judizial" berezi batek Ipar Mitrovican (serbiar udalerrietako bat) izan behar du egoitza. Era berean, polizia lanak Kosovoko Polizia ofizialari dagozkio, baina Erkidegoko eskualde-komandante poliziala Kosovoko serbiar bat izango da, Erkidegoko udalerriek proposaturiko izen zerrenda batetik aukeratutakoa.[2]

Praktikan, Erkidegoa ez da eratu, eta Ipar Kosovok jarraitzen du Pristinako agintetik at.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Community of Serb municipalities in Kosovo to be formed» Inserbia.info.
  2. (Ingelesez) «The Kosovo-Serbia Agreement: Why Less Is More | Crisis Group» blog.crisisgroup.org . Noiz kontsultatua: 2018-03-23.