Óscar Únzaga
Óscar Únzaga de la Vega (Cochabamba, 1916ko apirilaren 19a – La Paz, 1959ko apirilaren 19a) Boliviako politikaria izan zen, Boliviako Falange Sozialistaren (FSB) sortzaile eta buruzagia.
Óscar Únzaga | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Óscar Únzaga de la Vega |
Jaiotza | Cochabamba, 1916ko apirilaren 19a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | La Paz, 1959ko apirilaren 19a (43 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Bolivian Socialist Falange (en) ![]() |
Únzaga katoliko-nazionalista izan zen, espainiar falangismoarekin lotua eta Boliviako Estatu Berriaren tesiaren egilea. 1937tik 1952ra bitartean eredu oligarkiko feudal zaharraren aurkako oposizioa zuzendu zuen; eta, geroago, Mugimendu Abertzale Iraultzailearen erregimenaren aurkako erresistentzia 1952tik, 1959an hil zen arte. [1] [2]
Biografia
aldatu1916ko apirilaren 19an jaio zen Boliviako Cochabamba hirian. Eskolako ikasle izan zen garaian, Sucre hirian, Autoheziketa Zentroko eta Ikasle Zentroko presidente fundatzailea izan zen. Boliviako soldaduak Boliviak Paraguairen aurka, Chacoko Gerran, izandako guduan pairatzen zituen zoritxar eta lazeriek erabat hunkitu zuten Unzaga.
Bere muturreko nazionalismoa, bere herriarekiko maitasuna eta militarismoarekiko atxikimendua bere jatorritik dator, bere biografoetako batek dioen bezala: “Camilo Unzaga koronelaren semea, Julio de la Vega jeneralaren iloba eta anaia militarra, Alberto, Chacoko gerran hildakoa”. [3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Muerte de Óscar Únzaga de la Vega / 19 de abril de 1959: Un día en la historia de Bolivia» www.historia.com.bo.
- ↑ «Recordando a Únzaga de la Vega» www.opinion.com.bo.
- ↑ «Facetas dispersas de Óscar Unzaga de la Vega» El Día.