Édouard Manet eta emaztea
Édouard Manet eta emaztea (frantsesez Monsieur et Madame Édouard Manet) 1868-1869 artean Edgar Degas frantziarrak margotutako olio-pintura bat da. Lana oso polemikoa izan zen.
Édouard Manet eta emaztea | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Edgar Degas |
Sorrera-urtea | 1868 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 65 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | double portrait (en) ![]() |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Kitakyushu Municipal Museum of Art (en) ![]() |
Bilduma | Kitakyushu Municipal Museum of Art (en) ![]() |
Historia
aldatuDegas eta Manet oso lagunak ziren. Degasek lan hau lagunaren omenez egin zuen eta margolana Édouard Maneti oparitu zion. Bertan Manetekin batera Suzanne Leenhoff emaztea agertzen da. Maneti, ordea, ez zitzaion gustatu eta mespretxuz tratatu zuen; une batean, Manetek emaztea agertzen zen atala puskatu zuen. Ondorioz, bi margolarien arteko harremana dezente ozpindu zen. Ondoren, Degasek lana leheneratzea agindu zuen.[1] Gaur egun Japoniako Kitakyushuko Udal Museoan erakusten da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Giovanna Rocchi, Giovanna Vitali, Degas, I Classici dell'Arte, 15.liburuki, Florentzia, Rizzoli, 2003, 92 or.