Åkermanita

Ca2MgSi2O7. Melilitaren taldeko sorosilikatoa, material bolkanikoetan edo kareharriekin eta arroka igneoekin kontaktuan aurkitu ohi dena

Åkermanita (Ca2Mg[Si2O7]) melilitaren taldeko sorosilikato bat da. Kaltzioa, magnesioa, silizio eta oxigenoa du. Siliziodun kareharrien eta dolomiten eta sanidinita fazieseko arroken kontktu metamorfikoaren ondorioa da. Sanidinita faziesa da mineral hidrikorik gabe ematen den tenperatura altueneko metamorfismoaren adierazgarria. 2.944 g/cm3ko dentsitatea du. Åkemanitaren gogortasuna Mohs eskalan 5 eta 6 bitartekoa da, eta aurki daiteke kolore gris, berde, marroi edo kolorgeetan. Marra zuria du eta distira bitrosoa edo erretxinotsua. Sistema kristalino tetragonalean kristaltzen du eta fraktura ona eta bereizgarria du. Gehlenitan (Ca2Al[AlSiO2]) hasten den soluzio solido baten muturra da.

Infotaula de mineralÅkermanita
Ezaugarri orokorrak
KategoriaSilikato > Sorosilikato > melilitaren taldea > åkermanita-gehlenita seriea
FormulaCa₂MgSi₂O₇
Dana sailkapena55.4.1.1
Nickel-Strunz sailkapena9.BB.10
Sistema kristalinoKristal-sistema tetragonal
Talde espazialspace group P-42₁m (en) Itzuli
EponimoaRichard Åkerman (en) Itzuli
Identifikazioa
Marrazuria

Mineralak Anders Richard Åkerman suediar metalurgikoaren izena darama. Vesuvioan eta Monte Somman zein Erromatik gertu dagoen Monte Cavalluccion aurkitua izan da.

Kanpo estekak aldatu