Ådalengo tiroketak (suedieraz: skotten i Ådalen) 1931ko maiatzaren 14an Ådalengo (Kramfors udalerria, Ångermanland, Suedia) zerrategi-barrutian jazotako gertaerei ematen zaien izena da. Protesta batean, bost pertsona hil ziren poliziaren balen ondorioz.

Ådalengo tiroketak
Irudia
Map
MotaIstilu
Data1931ko maiatzaren 14a
KokalekuÅdalen (en) Itzuli
Parte-hartzaileak
Pertsona hilak5

Aurrekariak aldatu

Luze irauten ari zen gatazka industrial bati erantzuna emateko, Långrör-eko pasta fabrikan egin ziren soldaten murrizketak, beste arloetako eta sailetako langileek grebak antolatu zituzten haien elkartasuna adierazteko.[1] Graninge enpresako jabeak, Gerhard Versteegh, 60 bat greba-hausle kontratatu zituen, Lundeko herrira ailegatu zirenak, Ådalen, maiatzaren 12an. Langileek protesta gisa manifestazio bat antolatu zuten Kramfors-en, eta Sandviken-eko lantegira joan ziren, hiriaren iparraldean zegoena, eta bertan greba-hausleekin topo egin zutenean, haiei eraso egin zieten.[2] Poliziak erasoa geldiarazi ezin izan zuenez, Konderriaren Kontzeju Kudeatzaileak armadaren soldaduak, Sollefteå-koak, eskatu zituen greba-hausleak babesteko. Tropak maiatzaren 13ko azken orduan ailegatu ziren, eta manifestariek harriak jaurtiz jaso zituzten.[1]

Konfrontazioa aldatu

 
Ådalengo gertakarien oroitzapena Lunde-en, Kramfors udalerria, Lenny Clarhäll-ek sortua (1979-81).

Maiatzaren 14an, sindikatuek beste manifestazio bat antolatu zuten, non gerturatu ziren langile guztiek Ådalen-eko zura eta pasta industria guztia geldiarazteko asmoa zeukaten; hau da, greba orokor bat egiteko asmoa zuten.[3] Bilera bat eduki ostean, milaka manifestari Lunde-ko etxebizitzetatik atera ziren, eta tropek greba-hausleak defendatzeko agindua jaso zuten. Herrira iritsi zirenean, zaldietan zihoazen tropa batzuk manifestazioa geldiarazi nahi izan zuten, baina hainbeste jende zegoen manifestazioan, ezen ezin izan baitzuten hori lortu.[1] Soldadu bat gutxienez bere zalditik erori zen, eta sortu zen anabasan, beste batek bere pistola atera eta zerura bota zituen tiroak, tropak erretiratzen ziren bitartean. Nils Mesterton kapitainak, komandante militarrak, geroago esan zuen uste zuela manifestariek armak zituztela, tiro hotsak entzun zituelako eta zaldietan zeuden soldadu batzuk odoletan ikusi zituelako.[4] 100 metro baino gutxiagoko distantzia batean, tropei manifestatzaileen aurka tirokatzeko agindua eman zien, planifikatuta zegoen bezala. Hala ere,, hauek dispertsatuta zeudenez, kapitainak metrailadorearekin tiro egiteko agindua eman zuen. Bost pertsona erailduak izan ziren: Oskar Berggren, Erik Bergström, Evert Nygren, Sture Larsson eta Eira Söderberg, manifestazioa ikusten zegoen 20 urteko gazte bat. Beste bost pertsona zaurituak izan ziren. Gatazken ondoren egindako ikerketa batek adierazi zuen manifestariek ez zeramatela inongo armarik..[3]

Egun horretan bertan, Konderriaren Kontzeju Kudeatzaileak eskirolen lana debekatzea adostu zuen. Erabaki hori manifestariak erailduak izan ostean izan zen. Orokorrean, polizia eta manifestarien arteko konfrontazioa ekidin ahal izango zitzatekeen manifestariek berriak garaiz jaso balituzte. Geroago, Suediar Enplegu Erakundeak Suediako parlamentuari eskatu zion erabakia aztertzeko.[1]

Ondorioak aldatu

 
Stockholm hirian egindako manifestazio bat.
 
Manifestarien eta poliziaren arteko konfrontazioak eman ziren.

Gertakariak eztabaida nazional bati hasiera eman zioten, lerro politikoen artean zatikatu zena. Ezkertiar politikariek erailketak “erailketa” gisa kalifikatu zituen, eskuinak aldiz adierazi zuen militarrek beste aukerarik ez zutela tirokatzeko, haien burua eta eskirolak defendatu behar zituztela.[1][5] Egunkari ezkertiarretako editoreak Prentsa Askatasunaren Legearen mugak hausteagatik kondenatuak izan ziren.[4] Manifestazio nagusienak Stockholm hirian burutu ziren.

Konderriaren gobernadorea gorteetan epaitua izan zen, baina berehala zigorgabetua izan zen. Mesterton Kapitaina eta Beckman Kapitaina hasieran gerra kontzeju batean kondenatuak izan ziren, baina tribunal gorenak absolbitu egin zituen hauek ere. Rask eta Tapper sarjentuak ere epaiketara eraman zituzten, metrailadora erabiltzeagatik, izan ere, hori armadaren legeen kontra zijoan.[6] Rask absolbitua izan zen, baina Tapper kondenatua izan zen, 3 eguneko atxiloketa eta soldatan murrizketa ezarri zioten. Beste aldetik, manifestari askok kondena zorrotz batzuk onartu behar izan zituzten; Axel Nordström, liderra zela kontsideratzen zena, bi urte eta erdiko lan komunitarioetara kondenatu zuten. Erailiak izan ziren familiei edo zaurituak izan zirenei ez zitzaien kalte-ordainketarik egin.[5]

Gobernuak, Carl Gustaf Ekman lehen ministro liberalaren mendean, konderriaren gobernadorea ordezkatu eta gertaeren ikerketa bat abiarazi zuen.[6] Ikerketan ugazabek eta sindikatuek parte hartu zuten, eta ondorioztatu zen militarrak ez zirela kapazak horrelako egoeretan orden publikoa mantentzeko.[7] Zibilen aurka armada erabiltzea zorrotz erregulatuta zegoen, 1969an Riksdag-ek indargabetu zuen arte. Hala ere, akordio politiko bat egon zen indar militarrak zibilen aurka ez erabiltzeko.[8] Ådalen-eko tiroak kezkak sortu izan zituen Estatu Batuetako irailaren 11ko ondorengo eztabaidetan, militarren babesa poliziari eman zitzaionean. Hori zela eta, armadak terrorismoaren kontrako ekintzetan parte hartzeari uzteko ondorengo legediak babes handia izan zuen. Militarrak poliziaren agindupean egon behar zuten, 1931an Ådalen bezala. Bestalde, legediak dio militarrak manifestazioetarako ezin direla erabili.[7][9] Neurri horrek funtzionatuko ez zuen susmoa oraindik ere badago.[10][11][12]

1931ko istiluak gertatu zirenean, momentu horretan ezinezkoa izan zen konderritik kanpoko indar poliziala eskatzea.[12] Beraz, armadaren erabilera gobernadoreak zeukan aukera bakarra izan zen indar polizialek laguntza behar zutelako. Estatuak neurri gisa, indar berezietako polizia nazionala sortu zuen 1933an.[6]

Sozialdemokrata liderrak erailiak izan ziren eta manifestariek hiletetara joateko debekua zuten, alderdi komunista iraultzailearen jarraitzaileak kontsideratu zituztelako.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e (Suedieraz) «75 år sedan skotten i Ådalen - DN.SE» DN.SE 2006-05-13 (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  2. (Suedieraz) «Om strejkbrytarna i Ådalen 1931» arbetetsmarknad.se (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  3. a b (Suedieraz) «Massakern i Ådalen har tonats ner» Aftonbladet (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  4. a b (Suedieraz) Radio, Sveriges. «Skotten i Ådalen -31 - P3 Dokumentär» sverigesradio.se (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  5. a b (Suedieraz) «Dödsskotten i Ådalen den 14 maj 1931 ekar ännu» Rättvisepartiet Socialisterna (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  6. a b c (Suedieraz) Radio, Sveriges. Skotten i Ådalen förändrade Sverige för alltid - Radio Sweden på svenska. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  7. a b (Suedieraz) Riksdagsförvaltningen. Försvarsmaktens stöd till polisen vid terrorismbekämpning Proposition 2005/06:111 - Riksdagen. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  8. F⬡g, Jonna Johansson, Murbruk. «Å¤alen 1931» www.adalen1931.se (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  9. (Suedieraz) «Lag (2006:343) om Försvarsmaktens stöd till polisen vid terrorismbekämpning | Lagen.nu» lagen.nu (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  10. (Suedieraz) «'Lagen kan användas mot allt som inte passar sig'» Stockholms Fria (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  11. (Suedieraz) «Militären föreslås få bruka tvång och våld mot civila» Stockholms Fria (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  12. a b (Suedieraz) karin.thurfjell@svd.se, Karin Thurfjell |. «Skotten som formade Sverige | SvD» SvD.se (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).

Kanpo estekak aldatu