Ireki menu nagusia

Álvaro de Rújula Galardón (Madril, Espainia, 1944) zientzialaria, ikertzailea eta fisikaria da.

Álvaro de Rújula
Bizitza
Jaiotza Madril1944ko urtarrilaren  29a (75 urte)
Herrialdea  Espainia
Jarduerak
Jarduerak fisikaria
Enplegatzailea(k) CERN
Bostongo Unibertsitatea
Kidetza Academia Europaea Itzuli

BizitzaAldatu

Filosofia eta fisikako ikasketak bere sorterrian egin ondoren, Triestera eta Parisa joan zen bere ezagutzak sakontzera. Espainiara itzuli zelarik, ikertzaile gisa jardun zuen Espainiako Energia Nuklearreko Batzordean. Geroago, Harvard Unibertsitatera aldatu zen, eta oinarrizko partikulei (quark) buruzko ikerketak egin zituen, arrakasta handiz; hainbesteraino, bera izan zen 1970eko hamarraldian energia garaien fisikan gertaturiko iraultzaren eragileetako bat. 1978. urtean, Partikulen Fisikaren Europako Laborategian (CERN) sartu zen, eta Fisikako Nobel saridun Carlo Rubbiaren zuzendaritzapean lan egin zuen. Gaur egun, CERNeko hamar teorialari iraunkorretako bat da Rújula, eta aldi berean eskolak ematen ditu Bostongo Unibertsitatean, irakasle titular gisa.

Álvaro de Rújularen proiektuen artean, aipagarriak dira gainerako partikulen masaren erantzule den Higgs bosoi partikulari buruzko ikerketa, eta Espainian partikula azeleragailu bat ezartzearen bideragarritasunari buruzko txostena. Ospe handiko ikertzailea da nazioartean, bai bere metodoen originaltasunagatik, eta baita Europako eta Amerikako aldizkari, egunkari eta liburuetan argitara emandako artikulu eta marrazkiengatik ere.

ErreferentziakAldatu