Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua

Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua edo CERN[1] (frantsesez: Conseil Européen pour la Recherche Nucléaire) munduko partikulen fisika laborategi handiena da.

Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua
Datuak
Izen laburraCERN
Motanazioarteko erakundea eta nuclear research institute (en) Itzuli
HerrialdeaSuitza eta Frantzia
Jarduera
KidetzaORCID, Digital Preservation Coalition, Linux Fundazioa, World Wide Web Consortium, Global Open Science Hardware (en) Itzuli, arXiv (en) Itzuli, UNESCO Global Open Science Partnership, Coalition for Advancing Research Assessment (en) Itzuli, DataCite (en) Itzuli eta Open Access Scholarly Publishers Association (en) Itzuli
Kide kopurua23
Enplegatuak2.635 (2020)
Erabilitako hizkuntzafrantses
Agintea
LehendakariaUrsula Bassler
ZuzendariaFabiola Gianotti
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Osatuta
Zeren jabe
Ekonomia
Aurrekontua1.230.200.000 Fr (2018)
Historia
Sorrera1954ko irailaren 29a
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: cern Twitter: CERN Instagram: cern LinkedIn: cern Youtube: UCrHXK2A9JtiexqwHuWGeSMg Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

1954ko irailaren 29an 12 herrialde europarrek Biltzarra sortu zuten, egun nazioarteko zientzialarien lankidetza eredua eta ikerketa gune garrantzitsuenetariko bat dena. Kontseiluak 20 estatu kide ditu, finantza eta antolakuntzaz arduratzen dutenak. Gainera beste 28 herrialdek zientzialariak bidaltzen dituzte han lan egiteko. 28 herrialde hauetatik zortzik begiztatzaile kategoria dute Biltzarraren batzarretan.

CERNen lehendabiziko arrakasta zientifikoa 1984an gertatu zen, urte hartan Carlo Rubbiak eta Simon van der Meerrek Fisikako Nobel Saria lortu zuten W eta Z bosoiak aurkitzeagatik. 1992an Georges Charpakek sari bera jaso zuen.

Jardunbidea aldatu

CERN Suitza eta Frantzia arteko mugan dago, Genevatik gertu. Zenbait partikula-azeleratzaile ditu:

CERN oinarrizko fisikaz ez ezik beste zientzietaz ere arduratzen da. Adibidez, 1990ean, Tim Berners-Lee eta Robert Cailliauk www sistema asmatu zuten; CERNLIB matematikazko liburutegia asmatu zuten; iman supereroaleak hobetu zituzten, eta abar.

Kideak aldatu

Helbidea aldatu

 

Helbide bi hauek ditu:

  • European Organization for Nuclear Research
CERN CH-1211 Genève 23
Switzerland
  • Organisation Européenne pour la Recherche Nucléaire
F-01631 CERN Cedex
France

Bitxikeriak aldatu

Dan Brown idazlearen "Angels & Demons" eleberriak CERNen du hasiera.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak aldatu