¿Quién grita venganza?
¿Quién grita venganza?, 1968an, Rafael Romero Marchent zinema zuzendari espainiarrak zuzendutako spaghetti western generoko film bat da. Film hau, Espainia eta Italiaren artean filmatu zen. Protagonistak, Mark Damon eta Antonio de Teffé (Anthony Steffen bezala) dira, eta, musika, Riz Ortolanirena da.
¿Quién grita venganza? | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1968 |
Izenburua | ¿Quién grita venganza? |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Italia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Spaghetti westerna |
Iraupena | 88 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Espainia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Rafael Romero Marchent |
Gidoigilea(k) | Marco Leto |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Eduardo Manzanos (en) ![]() |
Edizioa | Antonio Gimeno (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Riz Ortolani |
Argazki-zuzendaria | Franco Delli Colli (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() |
Kalitate handiko istorioa ez den arren, nahiko ondo garatzen da, akzio une handiekin, emaitza bezala, nahiko film aipagarria emanez. Gainera, Espainian, takilan arrakasta handia izan zuen film bat izan zen, egungo 195.912,44 € bilduz.
Istorioa aldatu
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Pistolari talde misteriotsu batek, beldurpean mantentzen du Blagstoneko jendea. Gaizkileen nahiak onartzen ez dituztenez eta euren lurren uzte dokumentuak sinatzeari uko egiten diotenez, gaizkileen mendeku izugarria hasten da. Johnny (Mark Damon) eta Fred (Antonio de Teffé), pistolarien ekintzek eta ihesaldiek erakarritako bi ordainsari bilatzaile gazte, berehala sartzen dira tartean eta arriskuan, Rodgers (Luis Induni), Blagstoneko gizonik garrantzitsuenetako bat, enpresa kriminalaren antolatzaile misteriotsua bezala ezagutzen dutenean. Talde guztia trikimailu mota oroz desegina, Fred eta Johnny, biziraule bakarra den Rodgersen esku hiltzeko zorian geratzen dira.
Baina, Rodgersen emaztearen ia mirarizko agerpenaren ondorioz, salbatu egiten dira, bi gazteetako baten ama dela jakin duena, Johnnyrena, hain zuzen, oraindik ume txiki bat zela utzi zuena. Edo hori da berak uste duena behintzat...
Aktoreak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez) Fitxa - imdb.com
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |