Kelvin (unitatea)

tenperatura-unitatea, SIk aitortua
°K» orritik birbideratua)

Kelvina, —lehenago askotan Kelvin gradua deitua—, tenperatura termodinamikoaren unitatea da (edo tenperatura absolutuarena). Bere sinboloa K da. (13. CGPMa (1967) 4. erabakia, CR 104). Kelvin unitatea tenperatura William Thomson Kelvinek 1848an sorturiko eskalan adierazteko erabiltzen da (eskala absolutua).

Kelvin (unitatea)
CelsiusKelvinThermometer.jpg
Neurtzen du tenperatura absolutua eta Kolore tenperatura
SI sistemarako konbertsioa 1 K
Nondik kalkulatua Boltzmannen konstantea
Honen izena darama William Thomson
Ikurra K, К eta K

Eskala absolutuak oinarria Celsius eskalan du, unitate ezberdintasunak energia aldaketa bera adierazten baitu, baina eskalaren jatorria zero absolutura mugitua da (zero absolutua -273.15 ºC dira, edo 0 K). Beraz, zero Kelvin litekeen egoerarik hotzena litzateke, energia termikorik gabeko egoera. Aldiz, uraren puntu hirukoitzeko tenperatura termodinamikoaren 1/273,16 frakzioa da, edo beste hitz batzuetan, uraren puntu hirukoitzak 273,16 K-eko tenperatura du.

Celsius eskalatik eskala absolutura pasatzeko, aski da honakoa aplikatzea:

  • Tenp. (°C) = Tenp. (K) - 273,15

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu