Ongi etorri, Enekorga, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Mapa ederrak, benetan! aldatu

Kaixo! zoriondu nahi zintudan egiten ari zaren mapengatik! Ederrak dira! OSM erabiltzen duzu edo beste sistemaren bat egiteko? -Theklan (eztabaida) 20:00, 8 maiatza 2020 (CEST)Reply

Zuk egindako mapak kategoria batean sartu ditut: Commons:Category:Map_data_of_transport_in_the_Basque_Country. -Theklan (eztabaida) 21:39, 8 maiatza 2020 (CEST)Reply

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa aldatu

Kaixo, Eneko. «Eskualdeko Hiri Garraioa» artikuluaren izenburua aldatu dut; izan ere, ez da edozein eskualdetako hiri garraioa, baizik eta eskualde zehatz batekoa, eta eskualde horren izenak izenburuan agertu behar du. Horregatik, orain artikuluak «Eskualdeko Hiri Garraioa (Iruñerria)» izenburua du. Hala ere, badago beste aukera bat: «Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa» izenburua jartzea. Beste izenburu hori egokiagoa iruditzen bazaizu, «Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa» izenburura alda dezakezu artikulua. Edo, nola aldatu ez badakizu, esan lasai (hemen bertan edo nire eztabaida orrian) eta neuk aldatuko dut. Ondo izan, eta segi lan bikain hori egiten Wikipedian. --Xabier Armendaritz   2020-05-21, 14:51 (UTC)

Geltoki/geraleku aldatu

Kaixo, Enekorga. Teknikoki Bilboko Renfe Aldirietako geltoki batzuk (Zabalburukoa nahikoa argi, La Iberiakoa ez hainbeste) geralekuak dira. Nire ustez horretan zuzen zaude. Baina guztien izen ofiziala geltoki da. Eta hemen izen ofiziala islatu behar dugu. Nahi izanez gero, Zabalburuko geltokia (Adif) orrian egin den bezala, aipatu "geltokia" geralekua dela zehaztu daiteke. Zer deritzozu? --Aihotz (eztabaida) 2020-05-24, 15:57 (UTC)

Kaixo. Nire ustez, argi eta garbi adierazi behar da geltokiaren eta geralekuaren arteko aldea, beste artikulu batzuetan egiten den bezala, hala nola Olaztiko geralekua, Tolosa-Erdiko geralekua edo Argantzongo geralekua.--Enekorga (eztabaida) 18:01, 24 maiatza 2020 (CEST)Reply
Gaztelaniaz "apeadero" eta "estación", eta euskaraz geraleku eta geltoki. Hortik aurrera kontuak ez dira errazak. Wikipedia honetan geraleku orrian dugun azalpena "anbiguoa" suerta daiteke. Hiri-eremuetan, nik dakidala behintzat, nekez erabiltzen da apeadero/geraleku terminoa, nahiz eta arestian aipaturiko artikuluaren zehaztapenaren arabera geltoki asko geralekuak diren. Geltoki eta geraleku terminoen artean zehaztasunez desberdindu ahal izateko, agian informazio-iturri detailatu bat behar dugu. --Aihotz (eztabaida) 2020-05-24, 16:20 (UTC)

Bizkaibus aldatu

Kaixo Enekorga. Jakin ezazu Bizkaibusen geraleku guztiak eta bertatik pasatzen diren autobus lineak eginda daudela Wikidatan. Agian zerbaiterako balio dizu. -Theklan (eztabaida) 19:10, 7 ekaina 2020 (CEST)Reply

Txantiloien goiburu eta koloreen aldaketa aldatu

Kaixo Enekorga! Azken aldian txantiloi nahikotan estandarizatuta dauden koloreak eta formatoak aldatzen ari zarela ikusi dut. Berez, ez dago ezer ere erabakita, baina interesgarria izango litzateke ez aldatzea koloreak ausaz. Munduko udalerri ia guztiek kolore bera badute, Nafarroan kolorea aldatzeak konfusioa baino ez du sortzen. Goiburuaren tamaina ere aldatu duzu, eta ez dakit ondo zergatik oraindik. Azalpenik eman badezakezu, eskertuko nizuke. -Theklan (eztabaida) 11:44, 27 abuztua 2020 (CEST)Reply

Amerikako euskal toponimia aldatu

Arrastion Enekorga! Zorionak zeure ekarpenengatik baina aldaketa txiki batzuk egin ditut: toponimoak (euskal jatorrikoak izanda ala ez) toponimoak dira eta Euskaltzaindiak kontrakoa esaten ez badu, toponimo ofiziala erabiltzen dugu (salbuespenak salbuespen). Ondo izan -Marklar (eztabaida) 19:02, 16 iraila 2020 (CEST)Reply

Garraio publikoaren erabilera datuak aldatu

Kaixo Eneko! Mapa batzuk egiten saiatzen ari naiz, eta jakin nahi nuke ea posible den lortzea garraioetako erabilera datuak (adb, Metroarenak edo Topoarenak). Geltokika izango litzateke erronka. Saiatu naiz, baina ez dut aurkitu. Zuk, agian, ikusi dituzu nonbait? Eskerrik asko! -Theklan (eztabaida) 17:18, 14 azaroa 2020 (CET)Reply

Kaixo! Bai, egia esan, zaila da datu horiek aurkitzea, oso sakabanatuta daudelako. Ezagutzen dut, adibidez, SNCFren geltokietarako datuak dituen orrialde bat: [1]. RENFEren geltoki batzuetarako, geltokiaren orrian dituzu datuak. Hemen ([2]) duzu Aguraingoa, adibidez. Ikusten duzunez, pixka bat ezkutatuta daude. "Área comercial" atalean egon ohi dira. Euskotrenen kasuan, pixka bat zailagoa dela uste dut. Niri ez zait iruditzen datuak inoiz geltokika bakarrik ikusi izana. Hala ere, gardentasunaren atarian ([3]) agian aurkituko duzu zerbait. Nik lineka ikusi dut pdf baten barruan, baina ez geltokika. Espero dut baliagarria izatea. --Enekorga (eztabaida) 17:42, 14 azaroa 2020 (CET)Reply

Mask Singer: adivina quién canta saioaren 1. denboraldia aldatu

Kaixo, Enekorga. Mask Singer: adivina quién canta saioaren lehenengo denboraldiari buruz egin duzun artikulu-zirriborroa ezabatzeko eskatu dut, jada sortuta baitago horren inguruko orrialdea: Zerrenda:Mask Singer: adivina quién canta (1. denboraldia). Bertan egin ditzakezu ekarpenak eta aldaketak. Mila esker! Edizioak (eztabaida) 12:55, 24 abendua 2020 (CET)Reply

Nazioarteko alfabeto fonetikoa: irakurle gehienentzat ezezaguna aldatu

Kaixo, Eneko. Ikusi dut hainbat artikulutan nazioarteko alfabeto fonetikoan zein ahoskera duen gehitu duzula. Informazio hori, ordea, irakurle gehienentzat ez da baliagarria: izan ere, hizkuntzalariek soilik dute ezaguna alfabeto hori. Gainera, Errenteria izena nola ahoskatzen den garbi dago edozein euskaldunentzat. Beraz, irakurle gehienentzat baliagarria ez den informazioarekin kargatzen da horrela artikulu hasiera, eta Wikipediaren erabilgarritasunari kalte egiten zaio.

Horregatik, artikulu baliagarriagoak egiteko asmoz, informazio hori kentzen ari naiz. Eutsi egiten ari zaren lan onari, eta wikipediagintzazko urte berri on! --Xabier Armendaritz   2021-01-03, 19:43 (UTC)

Bieloerrusieraren transliterazioa aldatu

Kaixo! Minskeko metroko geltokien artikuluak sortzen ari zara eta duda daukat erabiltzen ari zaren transliterazioarekin. Oker ez banago, Awtazavodskaya beharrean Avtazavodskaia izan beharko litzateke. Gehiago dakien Draza Mihailovitx inbokatzen dut. -Theklan (eztabaida) 12:19, 4 urtarrila 2021 (CET)Reply

Kaixo! Izen eta transkripzio guztiak ingelesezko wikipediatik ateratzen ari naiz (:en:Awtazavodskaya line). Hala ere, ikusten dudanez, transkripzioak aldatu egiten dira wikipedia batzuetatik besteetara (:it:Linea Aŭtazavodskaja / :hu:Avtazavodszkaja metróvonal). Hala ere, baliteke ingelesezko wikipediak ere akatsak izatea eta, beraz, ona litzateke guk horiek ez egitea. Transkripziorik egokiena Avtazavodskaia dela uste baduzu, ez dut arazorik aldatzeko. Eskerrik asko zure abisuagatik! Enekorga (eztabaida) 13:13, 4 urtarrila 2021 (CET)Reply
Alfabeto zirilikoaren transkribatzeko sistema Euskaltzaindiaren 156. arauan dago ezarria: https://www.euskaltzaindia.eus/es/3037-156-araua-alfabeto-zirilikoaren-transkripzio-sistema Theklan (eztabaida) 19:22, 4 urtarrila 2021 (CET)Reply
Hori da, baina aldatu egiten da errusieratik edo bielorrusieratik transliteratzen ote den. "я" letrarekin ez dago dudarik, hitzaren hasieran "ja" da, baina bokalen artean bada "ia" da (soinu hori euksaraz idazten de moduan, "jan" eta "Jagoba", baina "anaia"). Hala ere, "в" horrekin zalantzak daude. Ez v edo w ote izatearekin, kasu horrekin zalantarik gabe v baita, baizik eta bielorrusieraz в/v gutxi daudelako, askotan horiek (batez ere bokal-atzeetan) "ў", hau da, "u" egiten direlako. Hau da, "Avtozavodskaia" ondo dago errusieraz (Автозаводская), baina bielorrusierako Аўтазаводская erreferentzia gisa hartuz gero, "Autazavodskaia" litzateke (ez Avtazavodskaia, ez Autozavodskaia, bielorrusierak "o"-ak "a" bihurteko joera handia baitu).--Draza Mihailovitx (eztabaida) 19:45, 4 urtarrila 2021 (CET)Reply

Donibane Garazikoak aldatu

Zorionak @Enekorga: Donibane Garazin egindako ekarpenengatik. Iradokizuna: aizu, horiekin Wikibidea lehiaketako etapa baterako lanak behintzat egin dituzu! apuntatu han, eta segi beste etapa batzuetan lanak osatuz induljentzia xakobearraren bila :-) -Luistxo (eztabaida) 08:59, 13 uztaila 2021 (CEST)Reply

Done Saturdiko eliza aldatu

Aupa Enekorga:

Done Saturdiko eliza, zerrenda honetako Iglesia parroquial de San Saturnino da, ala beste bat? (berbera bada, wikidata elementuak lotzeko). Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:24, 2 iraila 2021 (CEST)Reply

Bai, berdina da. Ez naiz konturatu. Barkatu. Zuk edo nik fusionatzen dituzu? Eskerrik asko. Enekorga (eztabaida) 10:56, 3 iraila 2021 (CEST)Reply
@Enekorga:   Egina eskerrikasko :) -Lainobeltz (eztabaida) 11:08, 3 iraila 2021 (CEST)Reply

Espainiako herrien datu zaharrak mantendu. aldatu

Arratsalde on Enekorgaǃ Ikusi dut Espainiako herrietan datu berriak sartzen zaudela. Primeran, baina ez da hobeago zaharrak mantentzea? Proba bat egingo dut eta zure iritzia eman, nahi baduzu. Ondo izan. -Oraina (eztabaida) 18:54, 28 iraila 2021 (CEST)Reply

Toponimo asmatuak OSMn aldatu

Kaixo. Urdialaitz (bi aldiz zuzendu dut), Ozka, Samianigo, Exea, Alaun... izenak jartzen dituzu OSMn eta, gero, Wikipediako mapan horrela agertzen dira. Izen horiek ez dute oinarririk, eta ez dira Euskaltzaindiak onartutakoak. Eskertuko nizuke OSMko mapan ez jartzea ere, gero horiek banaka joan behar delako aldatzen. Theklan (eztabaida) 19:45, 1 urria 2021 (CEST)Reply

Nafarroako industria eta industrialdeak aldatu

Kaixo! Gaiarekin hasi zarenez, akaso Nafarroa_Garaia#Industria atala hobetu dezakezu. Ez dakit mapa orokorrik duzun, bestela zerbait egin daiteke ere horrekin. Theklan (eztabaida) 23:24, 5 urria 2021 (CEST)Reply

Bai, noski. Lehenik Iruñerrikoarekin hasiko naiz eta gero herrialde osora zabalduko dut. Mapa, oraingoz, Iruñerriko industrialdetarako bat besterik ez daukat, baina gehiago egin litezke. Enekorga (eztabaida) 19:43, 6 urria 2021 (CEST)Reply

Toponimo asmaturik ez aldatu

Kaixo, Eneko. Lehenik eta behin, zorionak Wikipedia osatzen egiten duzun lan bikainagatik. Lan ederra egiten ari zara Nafarroari buruzko edukia aberasten.

Bigarrenik, eta azkenik, ohartarazpen bat: behin baino gehiagotan adierazi zaizu Wikipedian ez ditugula onartzen Euskaltzaindiaren onespenik ez duten toponimo tradiziogabe eta asmatuak (Urdialaitz, Ilurzis, Argetas...). Bazterrekoak eta baztertzekoak diren toponimo horiek Wikipedian eta OSMn sartzen tematzen bazara, tamalez, azkenean zure editatzeko ahalmenari blokeoren bat ezarri beharrean izango gara, ezin garelako izen xelebre horiek behin eta berriz, behin eta berriz, behin eta berriz zuzentzen ibili.

Arren, utz itzazu behingoz alde batera toponimo xelebre horiek, eta segi ezazu ekarpen baliotsuak egiten. Xabier Armendaritz   2021-10-21, 07:40 (UTC)

Artículo Los Nietos aldatu

Kaixo! No sé euskera y lo siento. He editado el artículo Los Nietos (Cartagena) en castellano. He visto que tú lo has hecho en euskera al igual que sus estaciones de tren. Ya no lo lleva Renfe FEVE. Cambió el nombre a RENFE Cercanías AM. Eskerrik asko! B.N.Sanchez. (eztabaida) 17:56, 20 martxoa 2022 (CET)Reply

Udalerrietako alkateen taulak aldatu

Arratsalde on Enekorga,

Tafallako alkateen taula aldatu berri duzula ikusi dut. Aurretik Iruñeakoa aldatu zenuela uste dut.

Momentuz Araba osoko, Gipuzkoako udal populatuenen, Goierri, Urola Garaia eta Bidasoaldeako udal guztien eta Donostialdea eta Debagoiena udal gehienen alkateen taulak eginak ditut. Gauza bera gertatzen da Bizkaiko udal populatuenen eta Nafarroako udal populatuenen, Iruñerria, Lizarraldea, Vianaldea eta Erribera Garaiko udal guztiekin ere.

Ikusten duzunez, bidaia luzea izan da eta dagoeneko bukatu gabe.

Azken urte hauetan @Gandalf Grisa eta @Theklan wikipedialariekin tauletan erabilitako koloreen gaia landu dut eta naiz eta azken erabaki batera ez ailegatu, lan egiteko modu bat finkatu zen ([https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Alderdi_politikoen_kolore_txantiloiak).

Mesedez alkateen taulak aldatzen ez jarraitu, gutxienez lan hori aurrera eramaten ari diren horiekin hitzegin gabe. Guztion lana amankomuna da Wikipedia eta are gehiago gure Wikipedia euskalduna.

Egia esanda, erabakiak izan behar diren koloreak zeintzuk izango diren berdin zaizkit, baina taula guztietan berdinak izatea guztiz beharrezkoa dela uste dut. Era berean, kolore horiek guztion artean hautatu behar ditugula oinarrizkoa dela ikusten dut.

Zure erantzunaren zain, ondo izan

--EnekoPanamá (eztabaida) 17:18, 29 apirila 2022 (CEST)Reply

Kaixo,
Lehenik eta behin, barkamena eskatzen dizut zerbait gaizki egin badut, ez bainekien arau batzuk zeudela alkateen tauletarako. Beharrezkoa bada, nik egingo ditut behar diren aldaketak. Nik ez dut inolako kolorerik erabili ezein alderdi politikorentzat, grisa zuriarekin txandakatzeko besterik ez da, zerikusirik ez duten beste taula batzuetan bezala. Esadazu zer egin behar dudan konpontzeko. Enekorga (eztabaida) 20:39, 29 apirila 2022 (CEST)Reply
Kaixo Enekorga,
Lasai, esan nizun bezala, guztiz finkatutako taulak ez daude. Lan egiteko modu bat bai finkatu zen ordea, bereziki taulen formatoaren eta koloreen txantiloiak erabilpenaren inguruan.
Ze nolako informazioa eta haren ordena (zutabeetan ezkerretik eskubira Alkatea / Agintaldi hasiera / Agintaldo amaiera / Alderdia) nik ez nuen hautatu lan honekin hasi nintzenean, baizik aurretik zeuden taula gehienen formatoarekin jarritu nuen.
Koloreei buruz, taula gehienak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako taula guztiak eta Nafarroako udalerri populatuenen taulak) irizpide bera jarraitzen dute: zutabe estu bat kolorea sartzeko eta beste guztia kolorerik gabe (grisak). Esate baterako: Tutera, Barañain, Burlata, Atarrabia... eta lehen Iruñea eta Tafalla ere, formato hori jarraitzen zuten.
Kolorea zutabe estu baten sartzea eta ez lerro osoa koloreztatzea, hori bai, Theklan, Gandalf Grisa eta hirurok hitzegin genuen zerbait izan zen. Nik aurretik egindako taulak oro (ez soilik Nafarroakoak, baita beste guztiak ere) ilarak kolorez margotutak zituzten. Kolore gehiago zegoen...
Gaur egun oraindik ere, ez dut adoztu-zen-aldaketa horrekin bukatu. Horretan nago. Nafarroako udal pila koloredun zutabe bat izateari moldatzea falta zaizkit. Besteak beste: San Adrian, Uharte, Berriobeiti edo Noain Elortzibar.
Koloreei buruz gehiago jakiteko, bereziki txantiloiei buruz, nire lankide orrialdeko eztabaidan sartu zaitezke.
Bestalde, erreferentzien zutabe kopurua eta ezkerraldean zuriunea ezin dela jarri ere finkaturiko beste bi puntu dira. Horrela azaldu zidan @Xabier Armendaritzek.
Nire eztabaida orrian ere horri buruzko gehiago dago.
Bukatzeko, baliagarriak ziren erreferentziak ezabatu izana ez da batere ideia hona izan, erreferentziak oso baliagarriak dira beti.
Tafallako taula, zegoen bezala utziko dut, erreferentzia eta guzti. Iruñea ez dut aldatuko, bere momentuan aldatu ez nuelako.
Aurrekoa baliagarria izatea espero dut. Edozei buruz hitzegiteko hemen nago, baita edozer adoztatzeko ere.
Ondo izan, EnekoPanamá (eztabaida) 18:10, 2 maiatza 2022 (CEST)Reply
Oso ondo, kontuan hartuko dut.
Duela gutxi, Nafarroa Garaiko udalerrietako artikulu batzuk hobetzen aritu naiz (Pirinioak, Pirinioaurrea eta Zangozerria, batez ere); beraz, alkateen taulak formatu honekin jarriko ditut. Enekorga (eztabaida) 14:31, 3 maiatza 2022 (CEST)Reply

Nafarroa osatzeko saiakera dela eta aldatu

 

Tori hemen, Enekorga, izar gorri bat Nafarroari buruzko informazioa sistematikoki osatzeko egiten ari zaren lanaren omenez. Theklan (eztabaida) 14:46, 11 abuztua 2022 (CEST)Reply

Zure euskaldunen mapa (eztabaida ingelesez) aldatu

Kaixo,

Zure mapa oso interesgarria da, baina ezin ditugu zure datuak aurkitu (Iparraldeko datuak). Parte hartu al zenuke eztabaida honetan?

https://en.wikipedia.org/wiki/Talk:Basque_language#Map_not_supported_by_source? Milesker ainitz! Jeppiz (eztabaida) 22:32, 10 ekaina 2023 (CEST)Reply

Arrazubiko Andre Maria baseliza aldatu

Egunon, @Enekorga, he escrito en Wikipedia un artículo sobre esta ermita, para lo que he aprovechado la traducción de Arrazubiko Andre Maria baseliza.

He subido a Commons algunas fotos más de la ermita. Te lo digo por si te apetece incluir en el artículo en euskera una galería de fotos. JLVwiki (eztabaida) 12:11, 4 martxoa 2024 (CET)Reply

Udalerrien lehiaketa aldatu

Hau zuretzat interesgarria dela uste dut: Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/Harro_Herri Theklan (eztabaida) 11:05, 14 martxoa 2024 (CET)Reply