Arrazubiko Andre Maria baseliza

XII. mendeko kristiau baseliza, Arrazubin kokatua

Arrazubiko Andre Maria baseliza XII. mendeko eliza kristaua da, gotiko estilokoa, Nafarroa Garaiko Arrazubi herri hustuan dagoena, Orbaibarko Oloritz udalerrian.

Arrazubiko Andre Maria baseliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaOloritz
Koordenatuak42°37′20″N 1°37′00″W / 42.6223174°N 1.6165548°W / 42.6223174; -1.6165548
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
arkitektura erromanikoa

Historia aldatu

Eraikin soil hori dagoen lekuan, izen bereko herrixka zegoen. 1366an su bat besterik ez zeukan, eta 1534 baino lehen jendegabetu zen.[1] 1786an, Eristaingo jauregiarena zen, eta zazpi biztanle zituen. XX. mende hasieran hustu zen.[2] Elezaharrak dioenez, XIII. mendeko hilobian atseden hartzen zuen «leizeko andreak», eta haurdun geratu nahi zuten emakumeek kanpoko hormako hilarriaren gainean lo egiten omen zuten.[3]

Eraikina aldatu

Eraikin protogotikoa da, XII. mende amaieran egindakoa. Oinarri laukizuzeneko nabe bakarra du, burualde zuzena eta arku zorrotz sendoz hornitutako zenbait tarte. Teilatua, bi isurkikoa, behera etorria zen, eta berriki berreraiki zuten. Harlanduxkaz egindako murruak dauzka, hutsarte gutxirekin, prisma formako kontrahormak, eta harburu lerro bat goialdean. Sarrerako atea arku-zorrotza da, eta arkibolta eta inposta leunak. Atearen ondoan XIII. mendeko hilobi gotiko bat dago, arku zorrotz eder baten azpian; hilarria bi isurkikoa da. Kanpai-hormak ermitaren ondorengo garai batean egindakoa dirudi.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Perez Ollo, Fernando. Ermitas de Navarra. fundacioncajanavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  2. Arrazubi. enciclopedianavarra.com 2020-02-13.
  3. Arrizabalaga, Mikel. «Orbaibarko ermitak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-30) CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  4. Arrazubi. Atlas del patrimonio histórico cultural navarro, lebrelblanco.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu