Atarrabia

Nafarroa Garaiko udalerria

Atarrabia[3] ([ataraβia]) Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Iruñerrikoa. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 10.496 biztanle zituen. 1960ko hamarkadatik aurrera garatutako herria da, Iruñerriko gune metropolitarraren iparraldean. Itsasoaren mailatik 434 metrora kokaturik dago.

Atarrabia
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Atarrabiako karrika.
Atarrabiako bandera
Bandera

Atarrabiako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Villava/Atarrabia
AlkateaMikel Oteiza (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea31610
INE kodea31258
Herritarraatarrabiar
Geografia
Koordenatuak42°49′51″N 1°36′31″W / 42.830833333333°N 1.6086111111111°W / 42.830833333333; -1.6086111111111
Azalera1,1 km²
Garaiera434 metro
Distantzia4 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria10.067 (2023:  45)
alt_left 5.239 (%52)(2019) (%49,3) 4.965 alt_right
Dentsitatea9.151,82 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 38,75
Ugalkortasuna[1]‰ 23,79
Ekonomia
Jarduera[1]% 81,22 (2011)
Desberdintasuna[1]% 1,06 (2011)
Langabezia[1]% 12,95 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 18,70 (2018: %4,59)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.atarrabia.es/eu

Euskarazko izena Atarrabia izan arren, gaur egungo izen arautua Villava/Atarrabia da, gaztelaniaz eta euskaraz.

Iruñerriko Mankomunitatea zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Atarrabiak azalera nahiko txikia dauka, 1,1 kilometro karratukoa, eta, Iruñetik lau kilometrora dago, Iruñeko merindadearen hegoaldean eta Iruñerriko gune metropolitarrean. Herrira Iruñetik heltzeko, Vianako Printzearen plazatik abiatuta, Beloso aldapatik behera eginez, Atarrabiara heltzen da Serapio Uitzi etorbidetik.

Mugak aldatu

 
1184ean sortutako hiribildua.

Mugakide honako udalerri hauek ditu: Iparraldean Ezkabarte, ekialdean Uharte, hegoaldean Burlata eta mendebaldean Iruñea.

Klima eta landaredia aldatu

Atarrabiako klima azpimediterraneo epela da, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar, baina uztaila eta abuztuan nahiko urriak dira, aldaketa termikoa ertaina da. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa eta prezipitazioak 1.100 eta 1.200mm artekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-120 dira.

Udaberrian eta udazkenean ohikoak izaten dira ekaitzak. Oro har, Iruñean baino euri apur bat gehiago egiten du, Iruñerriko gune metropolitarraren iparraldean baitago.

Historia aldatu

1184. urtean Villava edo "Villa noua" izeneko hiribildua sortu zuen Antso VI.a Nafarroakoak, Atarrabia herrixkaren ondoan. Bertako biztanleei Iruñeko San Nikolas burgu berriko biztanleen foru bera eman zitzaien. Foru horiek 1256an berretsiak izan ziren. 1405. urtean Karlos III.a Nafarroakoari eman zitzaion San Andres eliza babestearen ardura. Errege hark Orreagako Monasterioari eman zion.

Atarrabia Frantziara edo Nafarroako Erresumaren iparraldera joaten ziren merkatari eta bidaiarien ezinbesteko igarobidea izan zen Erdi Aro osoan. Betidanik Zangozako merindadearen zati izan eta gero, XVII. mendean Iruñeko merindadearen zati bihurtu zen herria. Atarrabia batzar batek aukeraturiko alkate batek eta bi epaimahaikidek gobernatzen zuten. Gaztelak Nafarroa indarrez konkistatu eta gero, erregeorde batek izendatu zituen kargudunok.

 
Atarrabiako udaletxea, Kale Nagusitik ikusia.

XIV. mende eta XV. mendeak izurri eta pobreziaz beteriko mendeak izan ziren Atarrabiarrentzat. Hauek gaindituta, egoerak hobera egin eta biztanleria hazten joan zen. 1545ean udaletxea, eliza berria eta errota nagusia eraiki ziren. Nekazaritza eta abeltzaintzarekin loturiko jarduerak nagusi zirelarik XVIII. mendearen amaieran, irina egiteko errotak eraiki ziren.

Karlistadaren eta Frantziako Iraultzaren ondorioz egondako gerrateen ondorioz Atarrabia herria erabat suntsiturik geratu zen. Horrez gain, Orreagako Monasterioaren ondasunen desamortizazioa egin zuen Espainiako gobernuak. Behin gerrateak gaindituta, industrializazio xume bat hasi zen. 1841. urtean papergintzaren sektoreko Papelera Española lantegia eraiki zen. Horrekin batera, beste hainbat sektoretako lantegiak eraiki ziren, likoregintzan, orgagintzan, ardogintzan, zurgintzan eta abarretan.

XX. mendearen hasieran azpiegiturek eta garraiobideek hobera egin zuten Zangozaraino zihoan Irati trenbide elektrikoa inauguratzean. Mendea igaro ahala, zenbait industria garatu zirenean, biztanleria haziz joan zen, sortutako lan aukera berriek erakarrita. Industria berriak agertu ziren horrela, plastikogintza eta lantegi mekanikoak. XX. mendearen erdialdetik hasita, Atarrabiako biztanleria hamar halako hazi zen.

Gaur egun, Atarrabia Iruñerriko udalerria da, Nafarroako hiriburu Iruñeari erabat lotua.

Ekonomia aldatu

Atarrabiako jarduera ekonomiko nagusia zerbitzuak eta industria dira. XX. mendean zehar nekazaritza alde batera utzi eta industriak garrantzia hartu zuen. Gaur egun, herrian industrialde bat bada, eta etxebizitza guneekin nahasten diren enpresa bakan batzuk. Azken urteetako hazkunde demografikoak eraikitzeko libre geratzen ziren orubeak agortzea ekarri du. Horrela, hurrengo hamarkadan herrian dauden enpresa gehienek beste kokaleku bat topatu beharko dute.

Atarrabiako industrialdeko enpresa gehienak altzariaren sektorekoak dira.

Industrialdea aldatu

N-121A errepidearen ondoan kokatua, industrialdeak 100.500 metro koadroko azalera dauka. Atarrabiako hirigintza-plangintza orokorrak dioenaren arabera, erabilera industrialekoa da gunea, merkataritza eta ostalaritza erabilera osagarriak direla. Eraikinek izan dezaketen altuera gehienekoa sei metro da. 1998ko iraileko datuen arabera, industrialdean 46 enpresa daude, eta 58 sailetatik bederatzi bakarrik zeuden betetzeke.

Industrialdea N-121A errepidearen kokatua egoteaz gain, Iruñerriko PA-30 ingurabide autobidearen hegoaldean dago.

Demografia aldatu

Atarrabiako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 969 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %9,48 (Nafarroa Garaiko batezbestekoaren azpitik).

Politika aldatu

Nahiz eta 1980ko hamarkadan Atarrabiako herritarrek erreferendum baten bidez Euskal Herriko ikurrina udaletxeko balkoi nagusian egotea onartu, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak egindako Zeinuen Legeak kentzera behartu zituen udaleko arduradunak. Ondoren, alkateak udaletxearen ondoan, masta jarri zuen ikurrina jarri ahal izateko, baina Gobernuak hura ere kentzera behartu zuen.

Udaletxea aldatu

Udaletxea Kale Nagusian dago, elizaren plazaren ondoan, eta herriaren erdigunean. Lau zatitan banatutako adreiluzko eraikina da. XX. mendearen amaieran, eraberritze lanak burutu ziren, eta 239 milioi pezeta gastatu zituen udalak, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak emandako diru laguntzari esker. Udala alkateak eta hamabi zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 22

Udal hauteskundeak aldatu

2007an Atarrabiako alkate kargurako Pello Gurbindo Jiménez aukeratu zuten. Hauteskunde haietan Nafarroa Bai izan zen boto gehien jaso zituen alderdia, guztira sei zinegotzi eskuratu zituen. UPNk bost zinegotzi lortu zituen, Eusko Abertzale Ekintzak hiru zinegotzi, PSNk bi, eta Ezker Batuak zinegotzi bakarra. Baliogabeko botoak 37 izan ziren (emandako guztien %0,68) eta 83 boto zuri izan ziren (botoen %1,52). Abstentzioa %28,47koa izan zen.

2011ko udal eta foru hauteskundeen ondoren Pedro Gaztearena izendatu zuten Atarrabiako alkate. Bildu izan zen boto gehien jaso zituen alderdia, guztira bost zinegotzi eskuratu baitzituen. Bigarren alderdia Atarrabia Bai izan zen (5 zinegotzi), UPNk lau zinegotzi lortu zituen, eta PSN, Nafarroa Bai 2011 eta Nafarroako Ezker Batuak (I-Eko zerrendarik ez zen egon) zinegotzi bana lortu zituzten. Baliogabeko botoak 50 izan ziren (emandako guztien %0,97) eta 170 boto zuri izan ziren (botoen %3,32). Abstentzioa %32,49koa izan zen.

2015eko udal eta foru hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bilduko Mikel Oteiza hautatu zuten alkate.

Atarrabiako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
8 / 17
2.222 (% 39,25)
5 / 17
1.266 (% 24,75)
Geroa Bai (2015) / Nafarroa Bai (NaBai) (2011)
3 / 17
1.052 (% 18,58)
1 / 17
322 (% 6,29)
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
3 / 17
1.036 (% 18,30)
4 / 17
1.144 (% 22,36)
Izquierda-Ezkerra**
2 / 17
592 (% 10,46)
1 / 17
272 (% 5,32)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
1 / 17
543 (% 9,59)
1 / 17
460 (% 8,99)
Atarrabia Bai
5 / 17
1.255 (% 24,53)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
**2011ko hauteskundeetan Nafarroako Ezker Batua aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Atarrabiako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[4]
Jose Maria Arrasate Oloriz[5] 1979 1983 Agrupacion Electoral Atarrabia
Emilio Carrasco Maya[5] 1983 1987 Nafarroako Alderdi Sozialista
Vicente Sabalza Martinez 1987 1991 Independientes de Villava
Vicente Sabalza Martinez[5] 1991 1995 Independientes de Villava
Hilario Eransus Olleta[5] 1995 1996 a Nafar Herriaren Batasuna
Alfonso Ucar Zaratiegui 1996 1999 Nafar Herriaren Batasuna
Peio Joseba Monteano Sorbet[5] 1999 1999 b Eusko Alkartasuna (Atarrabia Hautesle-Elkarte)
Alfonso Ucar Zaratiegui[6] 1999 2003 Nafar Herriaren Batasuna
Alfonso Ucar Zaratiegui[6] 2003 2007 Nafar Herriaren Batasuna
Peio Gurbindo Jimenez[7] 2007 2011 Nafarroa Bai
Pedro Gastearena Garcia[7] 2011 2015 Bildu
Mikel Oteiza Iza[4] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Mikel Oteiza Iza[4] 2019 Jardunean Euskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Azpiegiturak aldatu

Iruñerriko PA-30 ingurabide autobideak udalerria iparraldetik zeharkatzen du, Atarrabia gune-metropolitarreko gainontzeko udalerriekin batuz. Horrez gain, N-121A errepideak ere inguruko Arre, Burlata eta Uharterekin elkartzen ditu Atarrabia.

Garraioa aldatu

Udalerri honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 3 linea daude:

Horrez gain, Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko hainbat herri Iruñearekin batzen dituen Autobus Artieda konpainiaren linea batek geltokia dauka Atarrabian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Konpainia beraren bigarren lineak (Eugi eta Iruñea bitartekoa), geltokia dauka herrian. Ibilbidea honakoa da.

Gainera, Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia beraren beste linea batek Irunberri eta Iruñea batzen ditu, Irunberritik aurrera aurreko lineak duen ibilbide berarekin.

Orbaizeta eta Iruñea batzen dituen lineak ere Agoitz zeharkatzen du, eta honako ibilbidea egiten du:

Hirugarren linea batek Agoitz eta Iruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu eguneko eta Agoitz eta Iruñea batzen ditu Eguesibar, Urrotz eta Lizoainibar zeharkatuz.

Kultura aldatu

Hezkuntza aldatu

  • Pedro de Atarrabia B.H.I
  • Paz de Ziganda Ikastola
  • Atargi Ikastetxe Publikoa
  • Lorenzo Goikoa Ikastetxe Publikoa
  • La Presentacion

Aretoak aldatu

  • Totem musika aretoa.

Jaiak eta ospakizunak aldatu

  • Herriko jaiak Ama Birjina Arrosariokoaren omenez ospatzen dira. Urriko lehen igandearen bezperan jaurtitako suziriarekin hasten dira, eta astebete irauten dute. Iruñerriko udalerrietako azken jaiak dira.
  • Nafarroako Foru Erkidegoaren Eguna abenduaren 3an ospatzen da, Frantzisko Xabierkoaren egunean alegia.
  • Zuhaitzaren eguna martxoko bigarren larunbatean antolatzen da. Egun horretan, herriko ikasleek zuhaitzak landatzen dituzte eta hormirudi berde bat margotzen dute. Oro har, haur eta gazteei zuzenduriko ekitaldia da.
  • Atarrabiaren eguna iraileko lehen igandean ospatzen da.
  • San Andres eguna azaroaren 30ean ospatzen da. Herriko patroiaren omenezko hainbat ekitaldi antolatzen dira: besteak beste, santuaren omenezko meza nagusia. Mezan udalbatza osorik izaten da.

Ondasun nabarmenak eta toki ikusgarriak aldatu

Donibanetik    Donejakue bidea
Nafar bidea
Donejakuera
Irotz
(4,6 km)
    Atarrabia     Burlata
(1,7 km)
(Baionatik) Arre
(2,0 km)
   

San Andres eliza aldatu

Sakontzeko, irakurri: «San Andres eliza (Atarrabia)»
 
San Andres elizaren ikuspegia.

Antzinako San Andres eliza XVI. mendearen bigarren erdian hasi ziren eraikitzen, zehazki 1563. urtean. Eraikuntza lanak XVII. mendera arte ez zituzten amaitu. Gaur egun, eraikina kokatzen zen toki berean eliza moderno bat ageri da, 1960ko hamarkadan jatorrizko elizaren arrastoen gainean eraikia. Historialarien ustetan, Erdi Aroan eliza erromaniko bat izan zen herrian, San Andres zubiaren ondoan, eta Ultzama kalea gurutzatzen den tokian.

Antso VI. jakitunaren monumentua aldatu

Atarrabiako kale nagusian dago, udaletxearen ondoan. Egitura 1984an jarri zen, herriak Antso VI.a erregearengandik forua jaso zuela 800 urte bete zirela ospatzeko. Aezkoako eskulturgile batek egin zuen eta bloke baten gainean dagoen Antso VI.aren gorputza irudikatzen du. Harrian, latinez, gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako testua ageri da.

Bestelako eraikinak aldatu

 
Atarrabiako San Andres Errota

Kale Nagusiaren 51. zenbakian Motza etxea dago.

Serapio Uitzi kalea eta Atarrabiako Kale Nagusian, XX. mende hasierako eraikin eta jauregiak daude. 1911. urtean "Besta Jira Bello" izeneko eraikina altxatu zen Iruñeko familia burgesen ekimenez, bertan kasino eta jatetxe moderno bat ezartzeko asmoarekin. 1915ean Domingotarrek eraikina erosi zuten, gaur egungo Ama Arrosariokoaren eliza dena.

Argaren Ibai Parkea aldatu

Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean Iruñerriko Mankomunitateak 12 kilometro inguruko natur pasealekua antolatu zuen Argaren Ibai Parkean. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak. Ibaiko landarediaz gain beste elementu asko ikus daitezke ibilbidean: zubi historikoak, presak, errotak, zaldainak, lorategiak, parkeak, ontziralekuak, askaldegiak, arrantza lekuak, haztegiak, baratzeak, zaldiak eta behiak belar-soroetan, iturriak, pilotaleku bat, bai eta Ingurumen Heziketarako Museo bat ere.[8] Atarrabian aipagarriak dira zubia eta San Andres errota, Arga eta Ultzama ibaiek bat egiten duten tokian dagoena. San Andres Errotan gora bi adarretan banatzen da bidea, Arga ibaiarekin Uharte eta Zabaldikara doa eta Ultzama ibaiarekin Arre eta Soraureneraino.

Jakingarriak aldatu

Iruñerriko biztanleek "Atarrabiarra" (gaztelaniaz La Villavesa) deitzen diete Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren autobusei.

Atarrabiar ospetsuak aldatu

 
Miguel Indurain txirrindularia 2009an, atarrabiarrik ospetsuena.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  5. a b c d e «VILLAVA/ATARRABIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
  6. a b (Gaztelaniaz) «UPN comparte con EA y Aralar el Ayuntamiento navarro de Villava» El País 2003-07-03 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Bildu logra la alcaldía con mayoría simple tras el apoyo de NaBai» Diario de Navarra 2011-06-12 (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).
  8. «Argaren Ibai Parkea» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa