Anna Gréki

poeta aljeriarra

Colette Anna Grégoire, Anna Greki gaitzizenaz ezaguna, (Batna, Aljeria, 1931ko martxoaren 14aAljer, 1966ko urtarrilaren 6a) jatorri frantseseko poeta aljeriar bat izan zen.

Anna Gréki
Bizitza
JaiotzaBatna1931ko martxoaren 14a
Herrialdea Aljeria
HeriotzaAljer1966ko urtarrilaren 6a (34 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, irakaslea eta idazlea

Biografia aldatu

Colette Anna Grégoire Aurès eskualdeko Menaa herri txikian igaro zuen haurtzaroa, bere gurasoak bertako irakasleak baitziren:

«Gaur egun maite dudan eta egiten dudan guztiak

Han behean ditu erroak

Guerzako lepoaren bestaldean, Menaân(...)».[1]

Lehen mailako ikasketak Skikdako probintziako Collo herrian egin zituen; eta bigarren mailakoak, Skikda hirian (Philippeville, garai hartan) eta Annaban (Bona). Hamasei urterekin batxilergoa amaitu zuen. Gero, literatura modernoa ikasi zuen Parisko Sorbona Unibertsitatean. Han Jean-Claude Melki ezagutu zuen, eta Sid Ahmed Inal-ekin adiskidetu zen. Inal, 1931n jaioa, Tlemcen-eko historia eta filosofiako ikasle aljeriarra zen, eta Aljeriako Alderdi Komunistako kidea. Grékik, 1955ean, ikasketak utzi eta Aljeriara itzuli zen Inalekin, independentziaren aldeko borrokan parte hartzeko. Han irakasle gisa aritu zen urtebetez Annaban eta gero Aljerren.[2]

 
Sid Ahmed Inal makian ( 1956).[3]

Aljerren, Anna Gréki irakasle-eskolan ikasten hasi zen; hantxe hasi zuen bere ekintzaile ibilbidea. Claudine Lacascade lagunarekin batera, Aljerreko Belouizdad auzoko (Belcourt) Villa Mireille-ko geletan hartu zuen ostatu. Bertan, PCAko buruzagiak ere izaten ziren eta beren batzarrak egiten zituzten. Sid Ahmed Inal irakasle izendatu zuten Tlemen-eko Slane ikastetxean. Geroago, 25 urte zituela, klandestinitatean sartu zen, 1956ko apirilean, eta V. wilayako (Oranie eskualdea) makiekin bat egin zuen. Han, Sebdou sektoreko komandantearen idazkari bihurtu zen. Armada frantsesak 1956ko urriaren 20an hil zuen. Hauek Anna Grékiren hitzak dira, bere oroimenez idatziriko poema batean:[4][oh 1]

«Bizi baino biziago


Nire oroimenaren eta nire bihotzaren bihotzean...»

Anna Grékik, 1957ko urtarrilean, Villa Mireille-ko jarduera klandestinoak ezagun izan zirenean, gurasoen Annaba-ko (Bône) etxera alde egin zuen. Gero, Aljerrera itzuli zen, eta 1957ko martxoaren 21ean, paraxutista frantsesek tren-geltokian atxilotu zuten. Villa Sésini eraikinean galdekatu zuten eta, astebetez torturatua izan ondoren,[5] Aljerreko Barberousse (Serkadji) espetxean sartu zuten, non Claudine Lacascade izan zuen ziegako kide.[oh 2][6] Han idatzi zituen bere lehen poemak. Ondoren, 1958ko azaroan, Beni Messous-eko kanpamendura eraman zuten, eta abenduan Aljeriatik kanporatu zuten. 1959tik 1961 arte irakasle jardun zuen Avignonen. 1960an, Jean-Claude Melkirekin ezkondu zen, eta gero, Tunisiara joan zen FLNren zerbitzura jartzeko.

1962an, independentzia lortu ondoren, Aljeriara itzuli zen. Orduan hasi zen bere poemak Anna Gréki' ezizenarekin sinatzen: Gré'goire bere izenaren eta Melki bere senarraren abizenaren kontrakzioa.[7] 1963ko urriaren 28an sortu zen lehen Union des écrivains algériens elkarteko kidea izan zen. Harekin batera, bertako kide izan ziren, beste batzuen artean, Mouloud Mammeri, Jean Sénac, Kaddour M'Hamsadji, Mourad Bourboune, Malek Haddad, Assia Djebar eta Kateb Yacine.[8] Gréki, hasieran, gogotsu agertu zen Aljeria "demokratiko, herrikoi eta sozialista" eraikitzeko proiektuaren alde; baina laster, etsia harturik, erregimenaren aldaketa autoritarioa deitoratu behar izan zuen.[9] 1963ko uztailean Algérie, Capitale Alger poema bilduma argitaratu zuen Tunisian eta Parisen, Mostefa Lacheraf-en hitzaurrearekin. Bilduma horretako poema batzuk —Le camp, El amal, Menaa des Aurès, Avec la rage au cœur, El Houria, L'avenir est pour demain— urte bereko ekainean agertu ziren Espoir et Parole-n, Aljeriako idazle guztien olerkiak biltzen zituen antologian.[10][oh 3] Grékiren zenbait testu 1963an eta 1964an argitaratu ziren Novembre aldizkarian eta Mohammed Harbik zuzentzen zuen Révolution africaine-n.

1965ean, lizentziatura amaitutakoan, Gréki lanean hasi zen frantseseko irakasle gisa Aljerreko Abdelkader institutuan. Garai hartan, jarrera argia agertu zuen literaturak hartu beharreko norabide iraultzaileari buruz izaten ziren eztabaidetan. Hauxe idatzi zuen 1965eko udaberrian:

«Literatura erraza sortzea nahi izan dute, herriaren eskura egon dadin. Horren ondorioz, herriak patroiaren jaietan eta hemeretzigarren mendeko Frantziako suprefeturetan entzuteko olerkiak besterik ez du jaso. (...) Herriarekiko kezka berehala bihurtzen da populismo, eta populismoak herri-literaturarekin zerikusirik ez duen mespretxuz beteriko literatura bat sortzen du, adin txikikotzat jotzen dituen horientzat obra txikiak sortzen dituen literatura.»[11]

Aldi berean, Lamartine-k, Flaubert-ek eta Nerval-ek Ekialdera eginiko bidaiei buruzko ikerketa lan bat prestatzen ari zen eta nobela bat idazten hasi zen.[12]

Anna Gréki ustekabean hil zen, 1966ko urtarrilaren 6an, erditzean.[13] Claudine Lacascadek 'Colette mon amie' poeman «amaren gorputzean betiko hilda dagoen bizi-itxaropena» aipatzen du.[14] Gréki hil ondoren, Edmond Charlot-ek zuzentzen zuen Galerie Pilotek olerkari zenduaren 'Éléments pour un art nouveau' izeneko liburuxka argitaratu zuen Aljerren, martxoaren 25etik apirilaren 12ra egin zen Mohammed Khadda margolariaren erakusketa bat zela eta. Liburuxkak bi testu biltzen zituen: Un acte de foi', Anna Grékik 1965eko urtarrilean idatzia, erakusketa baten sarrera gisa,[oh 4] eta Pour un dialogue', Khaddak 1964ko ekainean Révolution africaine aldizkarian argitaratua. Ekainaren 24an, Union des écrivains algériens elkarteak ekitaldi bat antolatu zuen Anna Grékiren omenez Aljerreko Unibertsitatean. Omenaldian liburuxka bat argitaratu zuten, zeinean Mouloud Mammeri, Jamel Eddine Bencheikh, Claudine Lacascade, Mohammed Khadda eta Jean Sénac-ek parte hartu zuten.[15] Urte berean, Présence africaine aldizkari panafrikarrak Temps forts, Anna Grékiren bigarren olerki-bilduma, argitaratu zuen.

Juste au-dessus du silence liburuan[16] Algérie, Capitale Alger bildumaren hogeita hamabi olerkietako zazpi poema eta Temps forts-eko hamabi poema berrargitaratu ziren, Lamis Saïdi poetak arabierara itzuliak, eta, haien ondoren, Anna Grékiren argitaratu gabeko hainbat artikulu eta testu jaso ziren.[oh 5]

Obra aldatu

1945etik 1962ra, Aljeriako poesia frankofonoa "zorigaitza eta esperientzia tematia irudikatzen zituen fresko bat" zen, Jean Sénac poeta aljeriarrak 1971n idatzi zuenez: "hobi komunen aurrean makurturik, bere arnasa eta bere bisaia harturik, 1954tik aurrera, hitza lurraldearen askapenaren zerbitzura jarriko zuen zenbait urtez. Garai hartan, espirituaren matxinada bat izan zen poesia, gure borrokaren irudi”.[17]

Belaunaldi honetako idazleak gogora ekartzean, Senac-ek Anna Gréki ere aipatu zuen «Jean Amrouche, Mohammed Dib, Kateb Yacine, Mostefa Lacheraf, Henri Kréa, Nordine Tidafi, Bachir Hadj Ali, Ismaël Aït Djafer, Messaour Boulanouar, Nourredine Aba, Boualem Khalfa, Malek Haddad, Djamel Amrani», eta Senac-ek berak, beste batzuen artean, osatzen zuten taldearen barruan.[17] Beren olerkien bitartez, gaineratu zuen, «herri oso batek salatu zuen, izua zerrendatu zuen, errebindikatu zuen, eta, gau ilunean, gure ziurtasunen linterna altxatu zuen»: poeta haiek «gure historiaren aldi tragiko eta loriatsu baten lekukotasunik onena eman zuten».[17]

1984an, Tahar Djaout-ek Les Mots migrateurs liburuan Aljeriako poesia frankofonoaren bilakaera historikoaren azaleko azalpena eman zuen. Djaouten ustez, Jean Amrouchek, berak bakarrik, lehen "belaunaldia" osatu zuen. Bigarren belaunaldian, berriz, goiko paragrafoan aipaturiko «hogeiko edo hogeita hamarreko hamarkadan jaiotako poetak berak», Anna Gréki barne, zerrendatu zituen.[18]

Anna Grékik bere bizialdi laburrean idatzitako bi bildumen garrantzia aho batez onartua izan da. Mostefa Lacheraf-ek hasiera-hasieratik nabarmendu zuen Grékiren idazkeraren originaltasuna Algérie, Capitale Alger liburuaren lehen argitalpenean idatzi zuen hitzaurrean, 1962ko abuztuaren 10ekoa,.[19]

Honela deskribatzen du Lacherafek Anna Grékiren obra: «Oroitzapenaren poesia, baina ez nostalgia melengarena, baizik eta samurtasun sendo eta osasuntsuaz, amorru bizigarriaz betea»; hau da, «tortura eta kartzela jasan dituen eta, hala ere, adiskidetasunak eta itxaropenak oraindik ere hunkitzen duten» norbaiten oroitzapena. Bere ustez, Grékirena "militanteek, abertzaleek idatzitako poesiaren barruan kokatzen da, non kontrapuntu melodikoak neurri berean adierazten dituen, batetik, sorterriari eta anai-arreben arteko munduari lotutako sentiberatasuna eta, bestetik, borrokaren kezkak, hau da, partekatutako sufrimenduaren, iraultzaren eta garaipenaren sinonimo den borrokak sorturiko kezkak".[19]

 
“Aurès-en izan zen / Menaâ-n / Arris udalerri mistoan / Prentsan esaten duten bezala / Ene haurtzaroa eta gozamenak... » (Anna Gréki).

Lacheraf-en aburuz, hauek dira haren adierazpenean biltzen diren kategoriak: “Aurès-en bizi izandako haurtzaroa”, “Bône-n eta beste leku batzuetan izan zuen lehen esnatze politikoaren” eta “lagun militanteen” oroitzapena, eta azkenik, “borroka politikoa, atxiloketa eta, batez ere, sumindura aseezina, bizi-egarriz, exijentziaz egina”. "Boteretsua da, masiboa, solemnea edo anpulosoa izan gabe", ez da "grina negatiboa", baizik eta "itxaropenaren eramailea", "bizitzeko eta mundua eraldatzeko arrazoiak" bultzatuta.[20] “Harrabotsa bezalakoa”, "maitatzeko amorruak" lagunduta. Horrela bada, Anna Grékiren poesian, «sentsualismo garbi eta osasuntsu baten» oroitzapen askotan agertzen dira «bizitzaz gozatzeko gogoa eta adin goiztiarreko desioak, familiaren mundua edo lortu nahi den mundua tonu justuarekin koloreztatzen dutenak».[21]

Bibliografia aldatu

Lanak aldatu

Poesia aldatu

  • Algérie, Capitale Alger. Jatorrizko testua eta Tahar Cheriaa-ren arabierazko itzulpena, Mostefa Lacheraf-en hitzaurrea,Edgar Naccache-ren azala. Tuniseko Société nationale d'éditions et de diffusion eta Pierre Jean Oswald-en argitalpena, Paris, 1963 [98 orrialde frantsesez eta 146 arabieraz].
  • Temps forts, Présence africaine, Paris, 1966, 110 or. (hil osteko argitalpena)
  • The streets of Algiers and other poems, Souheila Haïmiche-k eta Cristina Viti-k itzulitako Anna Grékiren poemak, Smokestack Books, Ripon, North Yorkshire, 2020.
  • Juste au-dessus du silence, Lamis Saïdiren arabierazko itzulpenarekin, Lamis Saïdiren hitzaurrea, Marseille, Terrasses éditions, 2020, 196 or.

Saiakera aldatu

  • Anna Gréki, «Un acte de foi», in Anna Gréki eta Mohammed Khadda, Éléments pour un art nouveau, Galerie Pilote (Edmond Charlot), Alger, 1966, 1-8. or. Exposition rétrospective Mohammed Khadda erakusketan ikusgai (azken hamabost lerroak izan ezik) [Anna Gréki (1965), Malek Alloula (1967), M. I. Abdoun (1971), Michel-Georges Bernard (1980), Jean Sénac (1964), Bachir Hadj Ali (1983), Naget Belkaïd (1974) eta Rachid Boudjedra-ren (1983) testuak], 6-11. or.
  • Anna Gréki eta Mohammed Khadda, Souvenirs dans le vertige, Naget Khaddaren aurkezpena, El kalima éditions, Petits inédits maghrébins bilduma, Alger, 2018.

Egunkari eta aldizkarietan aldatu

  • « Poèmes des prisons », Les Temps modernes, 169-170. zk, Paris, 1960ko apirila-maiatza.
  • « Les damnés de la terre » (Frantz Fanon-en heriotza dela eta), Jeune Afrique, 13. zk.1961eko abenduaren 19a, 24-25. or. Juste au-dessus du silence-n berriz argitaratua, Lamis Saïdiren arabierazko itzulpenarekin eta hitzaurrearekin, Marseille, Terrasses éditions, 2020, 151-159. or.
  • « Mouloud Feraoun », in Jeune Afrique, 1962ko martxoaren 19a [Anna Grékiri eginiko elkarrizketa].
  • « Le neveu du cheikh », in Révolution africaine, 48. zk., Aljer, 1963ko abendua [kulturari buruzko testua]. Juste au-dessus du silence-n berriz argitaratua, Lamis Saïdiren arabierazko itzulpenarekin eta hitzaurrearekin, Marseille, Terrasses éditions, 2020, 135-148. or.
  • « À ceux qui se sentiront concernés », in Révolution africaine, 56. zk., Aljer, 1964ko otsailaren 22a.
  • « Pour un monde humain », in Révolution africaine, 63. zk., Aljer, 1964ko apirilaren 11.
  • « Les bons usages d'un bureaucrate », in Novembre, 1. zk., Aljer, 1964ko apirila-maiatza, 100-101. or.
  • « Menaa », in Alger républicain, Aljer, 1965eko maiatzaren 7a.
  • « Théories, prétextes et réalités », in Présence africaine, 58. zk, 1966, 194-203. or. [1965eko udaberrian idatzitako artikulua, frantsesez idatzitako aljeriar literaturari buruzko hausnarketa kritikoa]. Juste au-dessus du silence-n berriz argitaratua, Lamis Saïdiren arabierazko itzulpenarekin eta hitzaurrearekin, Marseille, Terrasses éditions, 2020, 90-120. or.
  • « La poésie remet les choses en place » eta « J'écris pour nous », in Hommage à Anna Gréki, Aljer, 1966, 11-14. or. Juste au-dessus du silence-n berriz argitaratua, Lamis Saïdiren arabierazko itzulpenarekin eta hitzaurrearekin, Marseille, Terrasses éditions, 2020, 161-186. or.
  • « Nationalité algérienne (Lucien Hanoun, Francine Serfati, André Bekkouche, Anna Gréki, Jean-Claude Melki eta Claude Sixouk, beste batzuen artean, sinaturiko dokumentua) », in Algérie, espoirs et réalités, Les Temps modernes, 432-433. zk., Paris, 1982ko uztaila-abuztua, 294-299. or. « Sur le code de nationalité » izenburuarekin berrargitaratua in Juste au-dessus du silence, Lamis Saïdiren arabierazko itzulpenarekin eta hitzaurrearekin, Marseille, Terrasses éditions, 2020, 122-123. or

Antologiak aldatu

  • Denise Barrat, Espoir et parole, Denise Barrat-ek jasotako aljeriar olerkiak, Abdallah Benanteur-en ilustrazioekin, Paris, Pierre Seghers, 1963 [Le camp (123-124. or.), El amal (136-137. or.), Menaa des Aurès (152-155. or.), Avec la rage au cœur (162-164. or.) et L'avenir est pour demain (205-207. or.), 1958an Barberousse espetxean idatziak; El Houria(198-199. or.), 1962ko uztailean idatzia]. Berrargitalpena : Paris, Le Lierre et Coudrier, 1992.
  • Albert Memmi, Anthologie des écrivains maghrébins d’expression française, Paris, Présence africaine, 1965, 299 or.
  • Jacqueline Lévi-Valensi eta Jamel Eddine Bencheikh, Diwan algérien, La poésie algérienne d'expression française de 1945 à 1965, Centre Pédagogique Maghribin, 1967, 86-101. or. [« Avec la rage au cœur », « L'avenir est pour demain », « Bonheurs interdits », « Tu es présent », « Ici et là », « Soleil de novembre », « Jamais seul » eta « Avant ton éveil », 92-101. or., Algérie, Capitale Alger liburutik ateratako olerkiak 1963].
  • Poésie résistance, Centre culturel du FLN, Blida, 1974ko apirila, mimeografiaturiko liburuxka.
  • Christiane Achour, Anthologie de la littérature algérienne de langue française, Entreprise Algérienne de Presse, Aljer eta Bordas, Paris, 1990 ISBN 2-04-019906-3.
  • Des Chèvres noires dans un champ de neige ? 30 poètes et 4 peintres algériens, Bacchanales 32. zk., Saint-Martin-d'Hères, Maison de la poésie Rhône-Alpes - Paris, Marsa éditions, 2003 ; Des chèvres noires dans un champ de neige ? (Anthologie de la poésie algérienne contemporaine), edizio osatua, Bacchanales, 52. zk., Saint-Martin-d'Hères, Maison de la poésie Rhône-Alpes, 2014.
  • Ali El Hadj Tahar, Encyclopédie de la poésie algérienne de langue française, 1930-2008 (bi liburuki), Alger, Éditions Dalimen, 2009, 956 or. ISBN 978-9961-759-79-0
  • Une anthologie des poésies arabes, Rachid Koraïchi-ren ilustrazioak, (Farouk Mardam-Bey eta Waciny Laredj-ek aukeraturiko olerkiak, Abdallah Akkar eta Ghani Alani-ren kaligrafia), Paris, Éditions Thierry Magnier, 2014 [poema: Les rues d'Alger] ISBN 978-2-36474-536-0

Anna Grékiri buruz aldatu

Monografia aldatu

  • Abderrahmane Djelfaoui, Anna Gréki, Les mots d’amour, les mots de guerre, Denis Martínez-en azala, Argel, Casbah-Editions, 2016.

Unibertsitateko ikerlana aldatu

  • Aziza Lounis, La poésie d'Anna Gréki d'après "Algérie, Capitale Alger", memoria, Faculté des lettres, Bordele, 1971.

Omenaldiak aldatu

  • Hommage à Anna Gréki, (honako hauen parte-hartzearekin: Mouloud Mammeri, Jamel Eddine Bencheikh, Claudine Lacascade, Mohammed Khadda, Jean Senac) Aljer, SNED, 1966, 39 orrialde, 30 frantsesezko testuekin eta 9 arabieraz idatzitako testuekin. Juste au-dessus du silence-n berrargitaratua, Lamis Saïdik arabierara itzulita, Lamis Saïdiren hitzaurrea, Terrasses éditions, 2020, 161-186 or.
  • Tahar Cheria, L'Action, Tunis, 1966ko urtarrilaren 13a.
  • Nadia Guendouz, “Poème”, Révolution africaine, 155. zk., Aljer, 1966ko urtarrilaren 15a.
  • Djamel Amrani, “Midi le noir”, Révolution africaine, 155. zk., Aljer, 1966ko urtarrilaren 15a.
  • Jamel Eddine Bencheikh, “Anna Gréki n'est plus”, Révolution africaine, 155. zk., Aljer, 1966ko urtarrilaren 15a.
  • Jacqueline Arnaud, “Anna Gréki, poète révolutionnaire”, in L'Algérien en Europe, 7. zk., Paris, 1966ko urtarrilaren 16a.
  • Denise Barrat, France-Algérie buletinean, 9. zk., Paris, 1966ko otsail-martxoa.
  • Djamel Amrani, in Révolution africaine, 204. zk., Aljer, 1967ko urtarrilaren 6a.
  • Djamel Amrani, “Il y a quatre ans Anna Gréki nous quittait”, in Révolution africaine, 307. zk., Aljer, 1970eko urtarrilaren 10a. Berriro argitaratua République-n, Aljerren, 1970eko urtarrilaren 17an
  • K. Behidji, "En souvenir d'Anna Gréki", in Aljia Actualidad, 325. zk., Aljer, 1972ko urtarrilaren 9a.
  • Djamel Amrani, “En souvenir d'Anna Gréki”, Algérie-Actualité, 377. zk., Aljer, 1973ko urtarrilaren 7a.
  • “Hommage à Anna Gréki” (El Mouggar aretoan, 1977ko urtarrilaren 11n, Djamel Amranik antolatuta), El Moudjahid culturel, 226. zk., 1977ko ekainaren 19a.

Obra orokorrak aldatu

  • Jean Déjeux, La littérature algérienne contemporaine, Que sais-je? bilduma, Paris, Presses universitaires de France, 1975, 80-81. or.
  • Ghani Merad, La littérature algérienne d'expression française, Paris, Pierre Jean Oswald, 1976.
  • Jean Déjeux, Littérature maghrébine de langue française, Sherbrooke (Kanada), Éditions Naaman, 1973. Berrargitalpena: 1978; berrikusitako eta zuzendutako argitalpena, 1980.
  • Jean Déjeux, Bibliographie méthodique et critique de la littérature algérienne de langue française 1945-1977, Aljer, SNED, 1979.
  • Jean Déjeux, Situation de la littérature maghrébine de langue française, Approche historique, Approche critique, Bibliographie méthodique des œuvres maghrébines de fiction, 1920-1978, Aljer, Office des Publications Universitaires (OCU), 1982.
  • Jean Déjeux, Dictionnaire des auteurs maghrébins de langue française, Karthala, Paris, 1984, 117. or. (ISBN 2-86537-085-2)
  • Assia Djebar, Le blanc de l'Algérie, A. Michel, 1995. (Sakelako argitalpeneko 173-179. orrialdeak)
  • Ali El Hadj Tahar, Encyclopédie de la poésie algérienne de langue Française (1930-2008), Aljer, Diwan, 2009.
  • Nadia Bouseloua, Azeddine Guerfi, Rachid Mokhtari, Philippe Thiéri, Aurès, Vivre La Terre Chaouie, Chihab Éditions, Aljer, 2011, 233. or. ( ISBN 978-9961-63-839-2).

Oharrak aldatu

  1. Liburu berean, « À cause de la couleur du ciel », « Enracinement », « Chaque jour », « Avant ton éveil » poemak ere Inali dedikaturik daude (47-56. or.).
  2. 1959an, Claudine Lacascade Mohammed Khadda margolariarekin ezkondu zen.
  3. Espoir et parole Denise Barrat jasotako poema aljeriarren bilduma bat da. Liburuaren oharretan azaltzen denez, Anna Grékiren poema guztiak, azken-aurrekoa izan ezik (1962), 1958an idatzita daude. Bildumak 26 idazleren olerkiak jasotzen ditu: Danièle Amrane, Djamel Amrani, Jean Amrouche, M'hamed Aoune, Abdelhamid Baitar, Mourad Bourboune, Hocine Bouzaher, Mohammed Dib, Leila Djabali, Assia Djebar, Tewfik Farès, Lâadi Flici, Anna Gréki, Nadia Guendouz, Malek Haddad, Bachir Hadj Ali, Kateb Yacine, Henri Kréa, Kaddour M'Hamsadji, Malika O'Lahsen, Jean Sénac, Boualem Taibi, Ahmed Taleb, Nordine Tidafi, Moufdi Zakaria, Zehor Zerari.
  4. Liburuxkak (1. or.) azaltzen du sarrera hau ezin izan zela argitaratu bere garaian "arrazoi materialengatik". Khaddak Aljerren egin zuen bere erakusketa otsailaren 13tik martxoaren 8ra Union nationale des arts plastiques galerian.
  5. Liburu honek Temps forts bildumako (1966) poema baten izenburu bera du. Honela dio haren lehen bertsoak: «Ahapeka mintzatzen naiz, ixilaren gainetik, ozta-ozta.»

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Anna Gréki» artikulutik itzulia izan da, 2023-05-15 data duen 204276786 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-05-15 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez)(Arabieraz) Gréki, Anna. (1963). Algérie, Capitale Alger. Société nationale d'éditions et de diffusion (Tunis), eta Pierre Jean Oswald (Paris). 28. or. Arabierazko itzulpena: Tahar Cheriaa; hitzaurrea: Mostefa Lacheraf; azala: Edgar Naccache.
  2. (Frantsesez)(Arabieraz) Jamel Eddine Bencheikh. (2020). «Vie et œuvre d'Anna Gréki» in Anna Gréki, Juste au-dessus du silence (Marseille: Terrasses éditions). 167. or. Arabierazko itzulpena: Lamis Saïdi; hitzaurrea: Lamis Saïdi
  3. Djelfaoui, Abderrahmane. (2016-06-21). «Le sel de la terre: Tragédies d’Amour, Résistance et Poésie» Le sel de la terre (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).
  4. (Frantsesez)(Arabieraz) Gréki, Anna. (1963). Algérie, Capitale Alger. Société nationale d'éditions et de diffusion (Tunis), eta Pierre Jean Oswald (Paris). 53. or. Arabierazko itzulpena: Tahar Cheriaa; hitzaurrea: Mostefa Lacheraf; azala: Edgar Naccache.
  5. (Frantsesez) Pironet, Olivier. (2020-04-01). «Écorcher les ténèbres» Le Monde diplomatique (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).
  6. (Frantsesez)(Arabieraz) Gréki, Anna. (2020). Juste au-dessus du silence. Terrasses éditions. 16. or. Arabierazko itzulpena eta hitzaurrea: Lamis Saïdi.
  7. (Frantsesez) Déjeux, Jean. (1978). Littérature maghrébine de langue française. Sherbrooke, Québec : Éditions Naaman, 430 or. (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).
  8. (Frantsesez)(Arabieraz) Gréki, Anna. (2020). Juste au-dessus du silence. Terrasses éditions. 9. or. Arabierazko itzulpena eta hitzaurrea: Lamis Saïdi.
  9. Pironet, Olivier. (2020-04-01). Écorcher les ténèbres. .
  10. (Frantsesez) Barrat, Denise. (1963). Espoir et parole: poèmes algériens. Seghers (Noiz kontsultatua: 2023-09-16). Orrialdeak: 123-124, 136-137, 152-155, 162-164, 198-199, 205-207. Ilustrazioak: Abdallah Benanteur.
  11. (Frantsesez)(Arabieraz) Gréki, Anna. (2020). Juste au-dessus du silence. Terrasses éditions. 17 eta 114. orrialdeetan. Arabierazko itzulpena eta hitzaurrea: Lamis Saïdi.
  12. (Frantsesez)(Arabieraz) Bencheikh, Jamel Eddine. Vie et œuvre d'Anna Gréki in Gréki, Anna, Juste au-dessus du silence. Marseille: Terrasses éditions, 167-168 or.. Hitzaurrea eta arabierazko itzulpena: Lamis Saïdi
  13. Déjeux, Jean. (1984). Dictionnaire des auteurs maghrébins de langue française. Paris: Karthala, 117 or..
  14. (Frantsesez)(Arabieraz) Gréki, Anna. (2020). Juste au-dessus du silence. Terrasses éditions, 178 or.. Arabierazko itzulpena eta hitzaurrea: Lamis Saïdi.
  15. (Frantsesez)(Arabieraz) Gréki, Anna. (2020). Juste au-dessus du silence. Terrasses éditions. 161-186. or. Arabierazko itzulpena eta hitzaurrea: Lamis Saïdi.
  16. (Frantsesez) Gréki, Anna. (2018-12-19). Juste au-dessus du silence. Terrasses éditions ISBN 9782490887002. (Noiz kontsultatua: 2023-09-14).
  17. a b c (Frantsesez) Senac, Jean. (1971). «Anthologie de la nouvelle poésie algérienne» www.limag.com in: Poésie 1. (Paris: Saint Germain des Prés) 14: 5. (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).
  18. (Frantsesez) Djaout, Tahar. (1984). Les Mots migrateurs: une anthologie poétique algérienne. Aljer: Office des publications universitaires, 5 or. (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  19. a b (Frantsesez)(Arabieraz) Gréki, Anna. (1963). Algérie, Capitale Alger. Société nationale d'éditions et de diffusion (Tunis), eta Pierre Jean Oswald (Paris). 9. or. Arabierazko itzulpena: Tahar Cheriaa; hitzaurrea: Mostefa Lacheraf; azala: Edgar Naccache.
  20. (Frantsesez)(Arabieraz) Gréki, Anna. (1963). Algérie, Capitale Alger. Société nationale d'éditions et de diffusion (Tunis), eta Pierre Jean Oswald (Paris). 9-11. or. Arabierazko itzulpena: Tahar Cheriaa; hitzaurrea: Mostefa Lacheraf; azala: Edgar Naccache.
  21. (Frantsesez)(Arabieraz) Gréki, Anna. (1963). Algérie, Capitale Alger. Société nationale d'éditions et de diffusion (Tunis), eta Pierre Jean Oswald (Paris). 15. or. Arabierazko itzulpena: Tahar Cheriaa; hitzaurrea: Mostefa Lacheraf; azala: Edgar Naccache.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu