Djamila Amrane-Minne

poeta eta historialaria, Aljeriako Independentzia Gerrako ekintzailea (1939-2017)

Djamila Amrane-Minne[1], Danièle Minne jaiotzean, (Neuilly-Sur-Seine (Hauts-de-Seine), 1939ko abuztuaren 13aAljer, 2017ko otsailaren 11)[2] idazle, poetisa, ekintzaile eta unibertsitateko irakaslea izan zen.[3]

Djamila Amrane-Minne

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDanièle Minne
JaiotzaNeuilly-sur-Seine1939ko abuztuaren 13a
Herrialdea Frantzia
 Aljeria
HeriotzaAljer2017ko otsailaren 11 (77 urte)
Familia
AmaJacqueline Guerroudj
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Reims (en) Itzuli
Tesi zuzendariaAnnie Rey-Goldzeiguer (en) Itzuli
Christian Bec (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, aktibista eta professeur des universités (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Aljerko Unibertsitatea
Tolosako Unbertsitatea II - Jean Jaures
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra

Ama Jacqueline Guerroudj zuen, Netter jaiotzez, eta amaren senarra Abdelkader Guerroudj, biak heriotzara kondenatutako ekintzaile komunistak. Djamila Aljeriako independentzia gerran Nazio Askatasunerako Fronteko kidea izan zen. Horrez gain, porteuse de valise ere izan zen, hau da, Jeanson sareetako kidea. Erakunde hori frantses ekintzaile ezkertiarrez osaturik zegoen, eta FLNren alde lan egiten zuen, batez ere, dirua eta dokumentazio faltsua fronteari batetik bestera helaraziz. Djamila Amrane-Minnek, Aljeriako gerran, bonba bat jarri zuen Aljerreko FLNren aginduz. Libre utzi zuten 1962ko amnistia orokorrari esker.[4]

Aljeriaren independentziaren ondoren, herrialde hartako lehen Historia irakasle aljeriarra izan zen. Gerra garaian, bakea heldu baino lehentxoago hilko zen Khellil Amrane-rekin ezkondu zen.[5] Geroago, berriz ere ezkondu zen Khellil-en anaia Rabah Amranerekin.[6] Gerra amaitutakoan, jaiotzean jarri zioten Danièle izenarekin batera borrokan zebilenean erabiltzen zuen Djamila gerlari-izena ere hartu zuen. 90eko hamarkadan, Aljerian hedatu zen indarkeriatik ihesi, Frantziara joan zen eta han deskolonizazioaren historia irakatsi zuen Toulouse-Jean-Jaurès unibertsitatean; bertan, Groupe de recherche sur l'histoire immédiate ikerketa-taldeko kidea izan zen.[1]

Biografia aldatu

Familia aldatu

 
Jacqueline Guerroudj, Djamila Amrane-Minneren ama.

Danièle Minne eta bere gurasoak —Jacqueline Netter, jatorriz Rouengoa, eta Pierre Minne filosofiako irakaslea— 1948an iritsi ziren Aljeriara.[7] Danièleren ama maistra izan zen Négrier-en (gaur egungo Chetouane) eta gero Tlemcen-dik gertu dagoen Ain Fezzan herrian. 1950ean, berriz ezkondu zen Abdelkader Guerroudj-ekin, Aljeriako Alderdi Komunistako (PCA) aktibistarekin, eta bera ere Aljeriako Alderdi Komunistaren kide egin zen. 1955eko apirilean, Jacqueline eta Abdelkader Guerroudj Aljeriatik kanporatu zituzten beren jarduerengatik. Zenbait hilabete Frantzian igaro ondoren, Aljerrera itzuli ziren, eta 1956ko urtarriletik aurrera parte hartu zuten PCAren Combattants de la libération taldearen antolaketan eta baita Yacef Saâdi-ren Réseau bombes taldearenean ere.[7] Atxilotu eta epaitu ondoren, heriotza-zigorra ezarri zieten Fernand Iveton-en, Aljeriako gerran parte hartzeagatik gillotinaturik hil zuten europar bakarraren, konplize izateaz akusaturik. 1962ko martxoaren 8an, baina, Djamila Bouazza eta Djamila Bouhiredekin batera indultatu zituzten.[7]

Otomatic tabernako atentatua aldatu

 
'Les poseuses de bombes'. 'Réseau bombes' sarearen zenbait kide (Samia Lakhdari, Zohra Drif, Djamila Bouhired eta Hassiba Ben Bouali)

Danièle Minnek 1956ko ikasleen greban parte hartu zuen, eta bat egin zuen Aljeriako independentziaren aldeko matxinadarekin, Djamila izenarekin. Aljerreko guduan, FLNko réseau bombes sareko kidea izan zen. Emakume gaztez osaturiko talde horrek hainbat hildako eragin zituen Aljerreko leku publikoetan lehergailuak jarririk.[8]

1957ko urtarrilaren 26an, larunbata, Danièlek, artean adingabea (17 urte), FLNren atentatu hirukoitz batean parte hartu zuen Aljerreko auzune europarreko Michelet kaleko hiru tabernatan. Berak Otomatic tabernan jarri zuen bonba, eta haren kideek beste lehergailu batzuk utzi zituzten Coq-Hardi-n eta La Cafétéria-n.[8]

Le Journal d'Arger egunkariaren arabera, hauek izan ziren atentatu horien ondorioak: “lau emakume hilik eta 37 zauritu ospitaleraturik; haietatik, 21 emakume egoera kezkagarrian”.[8]

1957ko abenduaren 4an, zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Aljerreko Barberousse kartzelan hasi zen kondena betetzen, eta gero, Frantziara eraman zuten. 1962ko apirilean, Rennes-eko emakumeentzako espetxetik askatu zuten, Aljeriako Independentzia Gerrari amaiera eman zion Eviango Akordioan adosturiko amnistia aplikaturik.[8]

Unibertsitateko irakasle eta poeta aldatu

Aljeriaren independentziaren ondoren, Danièle Minnek Aljeriako nazionalitatea hartzea erabaki zuen, eta 1964an, ezkondu zenean, Djamila Amrane izen-abizenak hartu zituen. Aljerreko Unibertsitatean hasi zen lanean eta 1988an doktoretza lortu zuen. 1999an, Toulouseko Unibertsitatean hasi zen irakasle emakumeari buruzko historia eta ikerketa arloan.[9]

Olerkiez gain, hainbat lan idatzi zituen. Haietako bat 'Les femmes algériennes et la guerre de libération nationale en Algérie, 1954-1962' (1988) izan zen. 1978 eta 1986 urteen artean egindako 88 elkarrizketatan oinarriturik zegoen, eta emakume aljeriarrek beren herrialdearen "Askapen Gerran" izan zuten parte hartzea aztertzen zuen.[10]

Lanak aldatu

Olerkia aldatu

Djamila Amraneren poemak Espoir et parole, poèmes algériens antologian jasota daude, beste hogeita bost idazleren olerkien artean. Bildumako poemak, gehienak Independentzia Gerran idatziak, Denise Barrat-ek bildu zituen, eta 1963an Pierre Seghersek argitaratu zituen, Abdallah Benanteur-en ilustrazioekin.[11][oh 1]

Poema horietako hiru Paueko kartzelan idatzi zituen: 1959an, Vous m'avez appelée, fenêtres de prison eta Pourquoi?; eta 1961eko maiatzean, Sept années de guerre.[8] Djamila Amranek Jeune Afrique saria jaso zuen 1962ko urrian.[4]

1962ko apirilean askatu zutenean, Tlemcen-era itzuli zen. Han, abuztuan, "Boqala" poema hunkigarria idatzi zuen. Poema horretan makisean izan zituen bizipenak deskribatu zituen, hiltzen ikusi zituen neba-arreben oroimenez. Oso gazterik bizi izan zuen esperientzia horrek trauma sakonak utziko zizkion bizitza osorako.[4] 1967n, Espoir et parole antologian berriro argitaratu zuten.[12] Boqala-ri Aljeriako gerrari buruz idatzi izan den poema ederrenetariko bat iritzi izan diote.[13] 1963an, Le Couscous du rêve argitaratu zuen Alger-républicain-en.[14]

Saiakera aldatu

  • Les femmes algériennes et la guerre de libération nationale, 1954-1962, 1989 [tesia]
  • Les femmes algériennes dans la guerre, Pierre Vidal-Naquet-en hitzaurrea, Paris, Plon, 1991, 298 or. ISBN 2-259-02295-2
  • Femmes au combat, André Mandouze-ren hitzaurrea, Alger, Éditions Rahma, 1993, 298 or.
  • Des femmes dans la guerre d'Algérie, elkarrizketak, Michelle Perrot-en hitzaurrea, Paris, Éditions Karthala, 1994, 218 or. (ISBN 2865375102 eta 978-2865375103)[8]

Oharrak aldatu

  1. Hauek dira, Danièle Amranerekin batera, antologian jaso izan diren poemen egileak: Djamel Amrani, Jean Amrouche, M'hamed Aoune, Abdelhamid Baitar, Mourad Bourboune, Hocine Bouzaher, Mohammed Dib, Leila Djabali, Assia Djebar, Tewfik Farès, Lâadi Flici, Anna Gréki, Nadia Guendouz, Malek Haddad, Bachir Hadj Ali, Kateb Yacine, Henri Krea, Kaddour M'Hamsadji, Malika O'Lahsen, Jean Sénac, Boualem Taibi, Ahmed Taleb, Nordine Tidafi, Moufdi Zakaria, Zehor Zerari.

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Djamila Amrane-Minne» artikulutik itzulia izan da, 2023-04-16 data duen 203382443 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-04-16 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b (Frantsesez) Publications « L'Histoire Immédiate sur le Web. Université de Toulouse Mirail (Noiz kontsultatua: 2023-09-06).
  2. (Frantsesez) Amrane, Djamila (1939-2017) forme internationale. BnF - Catalogue général (Noiz kontsultatua: 2023-09-06).
  3. (Frantsesez) Journaliste 2. (2017-02-12). «Moudjahida, fille de Moudjahida, Danielle Minne nous a quittés à l'âge de 77 ans (vidéo)» www.algerie360.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-06).
  4. a b c (Frantsesez) Martin, Jacqueline. (2017-12-01). «Danièle-Djamila Amrane-Minne (1939-2017), Moudjahida et historienne des moudjahidates» Clio. Femmes, Genre, Histoire (46): 215–219.  doi:10.4000/clio.13782. ISSN 1252-7017. (Noiz kontsultatua: 2023-09-06).
  5. (Frantsesez) Abderrezak, Belkheir. (2018-12-26). «Appel pour baptiser une résidence universitaire au nom de Djamila Amrane» Le Jeune Indépendant (Noiz kontsultatua: 2023-09-06).
  6. « La moudjahida Djamila Amrane n'est plus », El Watan, 12 février 2017.
  7. a b c (Frantsesez) Gallissot, René. (2013-12-24). GUERROUDJ Jacqueline, née Jacqueline NETTER, divorcée de Pierre MINNE. Maitron/Editions de l'Atelier (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
  8. a b c d e f (Frantsesez) «Biographie Djamila Amrane-Minne» vitaminedz.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
  9. (Frantsesez) Membres « L'Histoire Immédiate sur le Web. (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
  10. «Catalogue SUDOC» www.sudoc.abes.fr (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
  11. (Frantsesez) Barrat, Denise. (1991-01-01). Espoir et Parole : Poèmes algériens. FeniXX réédition numérique ISBN 978-2-402-04023-5. (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
  12. Algérie-Actualité, n° 106, Alger, 29 octobre 1967. (Référence donnée par Jean Déjeux, Bibliographie méthodique et critique de la littérature algérienne de langue française, 1945-1977, Alger, SNED, 1979, p. 218.
  13. (Frantsesez) Achour, Christiane. (1990). Anthologie de la littérature algérienne de langue française. Entreprise algérienne de presse, 283 or..
  14. Alger-républicain, Alger, 19 février 1963. Référence donnée par Jean Déjeux, Bibliographie méthodique et critique de la littérature algérienne de langue française, 1945-1977, Alger, SNED, 1979, p. 189.

Bibliografia aldatu

  • Jacqueline Lévi-Valensi et Jamel Eddine Bencheikh, Diwan algérien : la poésie algérienne d'expression française de 1945 à 1965, Centre pédagogique maghrébin, 1967 (214 or.)
  • Jean Déjeux, Bibliographie méthodique et critique de la littérature algérienne de langue française, 1945-1977, Alger, SNED, 1979
  • Jean Déjeux, Littérature maghrébine de langue française, 3. argitalpen berrikusi eta zuzendua, Sherbrooke, Éditions Naaman, 1980 ISBN 2-89040-122-7 (247 or.)
  • Christiane Achour, Anthologie de la littérature algérienne de langue française, Alger, Entreprise algérienne de presse; Paris, Bordas, 1990 ISBN 2-04-019906-3 (Djamila Amrane: 283 or.)
  • Moudjahidate, des engagements de femmes dans la guerre d'Algérie, d'Alexandra Dols, avec Djamila Amrane. Dokumentala

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu