Alphonse de Lamartine

Alphonse de Lamartine (Mâcon, Borgoina, 1790eko urriaren 21a - Paris, 1869ko otsailaren 28a ) frantses poeta, idazlea eta politikaria izan zen. Frantziako mugimendu erromantikoko idazle nagusietako bat izan zen.

Alphonse de Lamartine


Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1849ko uztailaren 8a - 1851ko abenduaren 2a
Barrutia: Loiret

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1848ko apirilaren 23a - 1849ko maiatzaren 26a
Barrutia: Seine (en) Itzuli
Q123222122 Itzuli

1848 - 1851
Charles Dariot (en) Itzuli - Eugène Schneider
Q123222122 Itzuli

1846 - 1846
Charles Dariot (en) Itzuli - Charles Dariot (en) Itzuli
Q123222122 Itzuli

1839 - 1843
Arnould Humblot-Conté - Charles Dariot (en) Itzuli

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1837ko azaroaren 4a - 1848ko otsailaren 24a
Claude-Louis Mathieu (en) Itzuli
Q123222122 Itzuli

1836 - 1837
Arnould Humblot-Conté - Arnould Humblot-Conté
Q61315181 Itzuli

1833ko azaroaren 17a - 1851ko maiatzaren 12a

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1833ko urtarrilaren 7a - 1837ko urriaren 3a
Paul André Louis Lemaire (en) Itzuli - Louis de Hau de Staplande (en) Itzuli
11. seat 7 of the Académie française (en) Itzuli

1829ko azaroaren 5a - 1869ko otsailaren 28a
Pierre Daru - Émile Ollivier
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlphonse Marie Louis de Prat de Lamartine
JaiotzaMâcon1790eko urriaren 21a
Herrialdea Frantzia
Bizilekuarue de l'Université (en) Itzuli
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis eta Q2874197 Itzuli1869ko otsailaren 28a (78 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Point
Familia
AmaAlix de Lamartine
Ezkontidea(k)Elisa de Lamartine (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, poeta, diplomazialaria, idazlea, historialaria, autobiografialaria, Kanpo Harremanetarako ministroa eta prosalaria
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
Académie de Mâcon (en) Itzuli
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoaolerkigintza
eleberria

IMDB: nm0482870 Musicbrainz: c699b762-8609-4775-99dd-ecaf85bb5966 Discogs: 943738 IMSLP: Category:Lamartine,_Alphonse_de Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Familia aristokratiko batean sortu zen, eta erlijio-giro estuan hezi zuten. 1814an Luis XVIII.aren zerbitzuan jarri zen guardia gisa, baina hurrengo urtean, Suitzara joan behar izan zuen, Napoleonek Frantziako aginpidea eskuratu zuenean. Napoleonen Inperioak hondoa jo zuenean, militar karrera utzi zuen.

Literaturaz arduratu zen gaztetik, eta 1816tik aurrera hasi zen idazten. 1820an Les Méditations poétiques («Poesia-gogoetak») obra argitara eman zuen, eta berebiziko arrakasta izan zuen haren lirismo sakonak gazte erromantikoen artean. Hurrengo urteetan, Frantziako ordezkari egon zen Toskanan, eta han idatzi zuen Les harmonies poétiques et religieuses (1830, «Poesia- eta erlijio-harmoniak»), Jainkoaren laudorioz onduriko salmo-bilduma moderno gisa jaso zen obra.

Ekialdera eta Lur Santura joan zen erromes, baina alaba baten heriotzak sakonean aldarazi zion fedea, kristautasun liberal eta sozial baten aldera. Aldaketa horren lekuko utzi zituen Jocelyn (1836) eta La Chute d´un ange (1838, «Aingeru baten gainbehera»). Gizarte-arazoez gero eta axola handiagoa erakutsi zuen aurrerantzean, eta Les Recueillements (1839, «Barnerako biltzeak») obraren ondoan, Luis Filipe Frantziakoaren aurka hasi zen politikan, eta Histoire des Girondins (1847, «Girondarren historia») obra didaktikoa plazaratu zuen. Harrera ona izan zuen liburu hark, eta 1848an Frantziako kanpo ministro izendatu zuten.

1851n, Frantziako Bigarren Inperioa etortzearekin, amaitu zen politika-aldi hura eta, diru askorik gabe, historia-obrak, eleberri sozialak eta autobiografia-idazkiak (Confidences, 1849-1852) prestatu zituen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu