Zikloalkano hidrokarburo zikliko aseen izen generikoa da. CnH2n formula orokorra dute[1]. Izendatzeko alkano parekidearen izenari ziklo aurrizkia eransten zaio, adibidez, ziklopropanoa edo ziklohexanoa.

2-ziklopropil-4-etil-1-metilziklohexanoa

Zikloalkanoen erreaktibitatea pareko alkanoen antzekoa da ziklo txikienetan izan ezik, non, loturaren tentsioak erreaktiboagoak egiten dituen. Alkanoek baino fusio- eta irakite-puntu altuagoak izaten dituzte beren kristal-egitura konpaktuagoa eta trinkoagoa delako.

Naturan petrolioan aurkitzen dira eta karbono-kopuru handiko batzuk (14 – 18 atomo) perfumegintzan baliatzen den musketaren jariakinaren osagai dira.

Erreferentziak aldatu

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).