Zezenketako ezpata (gaztelaniaz: estoque de toreo) zezenketa baten amaieran zezena hiltzeko erabiltzen den ezpata da, estokeen familiako arma bat (euskaraz gerren eta puntzet ere deituak).[1]

Zezenketako ezpata
ezpata eta bullfighting weapon (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dimentsioak88 (luzera) cm

Ezaugarriak aldatu

Ezpata eta estoke ohikoekin desberdintzen da xaflaren ertzekin ez duelako mozten, baina puntarekin zula dezake. Hori dela eta, xafla ohiko ezpata batena baino estuagoa eta luzeagoa izaten da. Altzairuzkoa izaten da ezpata mota hau, estua eta zorrotza bere azken bi herenetan, punta sendokoa. Xafla ez da guztiz zuzena bere luzeran, puntaren altueran, toreroek heriotza (muerte) deitzen duten kurbadura izaten baitu. Espainian indarrean dagoen zezenketen araudiaren arabera, "ezpatako 88 zentimetroko gehienezko altzairuzko luzera izango dute heldulekutik puntaraino"[2].

XVIII. mendearen amaieran hartu zuen gaur egungo forma, Pepe Hillo toreatzailearen garaian, oinezko zezenketa finkatu eta hedatu zenean.

XX. mendearen erdialdera arte, Manoleteren garaia arte, erabiltzen zen ezpata ez bakarrik zezena hiltzeko, baita makila lagungarri gisa muleta edo zapiari eusteko; baina ohitura hori aldatu zen orduan, eta harrezkero, laguntzako ezpata bat erabiltzen da muletarekin, simulaziokoa, zeinak ez du istripuzko ebaketarik eragiten eta arinagoa den.

Erreferentziak aldatu

  1. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-06).
  2. (Gaztelaniaz) Solicitud a la Real Academia Española para que cambie el término «descabellar». 2015-12-02 (Noiz kontsultatua: 2022-12-06).

Kanpo estekak aldatu