Zerrenda eztabaida:Euskal Herriko mendiak

2006an proposatu eta egindako aldaketa aldatu

Zer deritzozue Munduko mendiei buruzko atal bat sortu eta hau Euskal Herriko mendiei mugatzea? —Aurreko iruzkin sinatugabea Etxeorratz (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2006-05-28, 22:09).

Mendien ordena aldatzea eta mila metro baino gutxiagokoen atala osatu edo kentzea aldatu

Oraingo ordenari ez diot logika handirik ikusten: oro har, handiena izaten dugu aipagarriena. Beraz, uste dut logikoagoa litzatekeela altuenetik baxuenera aipatzea, eta ez orain dagoen bezala alderantziz.

Bestetik, mila metro baino gutxiagokoen atala oso-oso luzea izan beharko litzateke (amaiezina ere izan liteke, beheko mugarik jartzen ez badugu...). Ez dakit merezi duen atal hori mantentzea. Agian, nahiz eta atal hori ere oso luzea izango litzatekeen, 500-1000 metro bitartekoen atal bat sortu eta hortik beherakorik ez aipatu? --Xabier Armendaritz   2021-03-15, 11:48 (UTC)

"Euskal Herriko mendiak" orrira bueltatu.