Zerra mozteko erabiltzen den altzairuzko tresna da. Zerraren ahoa horzduna edo urratzailea izan daiteke. Zerra eskuz erabili daiteke, edo lurruna, ura, elektrizitatea edo beste sistema batzuez.

Esku-zerra
Zerra elektrikoa.

Motak aldatu

Arkuzko zerra aldatu

Arkuzko zerra zura, metalezko edo PVCzko hodia eta horien antzeko beste hainbat gauza mozteko esku-zerra bat da. Kontu izan zein motatako zerra-orria erabiltzen duzun. Izan ere, zerra-orri bakoitza material-mota batekin erabiltzeko eginda dago.

Zerra elektrikoa aldatu

Atzera-aurrerako zerra elektrikoak hainbat erabilera ditu, hala nola zurezko piezak, PVCzko hodiak, eta abar moztea. Zenbait zerra-orri berariaz zura edo metala mozteko eginda daude. Zerra hau erabilera askokoa da, eta oso baliagarria kurbak dituzten mozketak egiteko (esaterako, zurezko puzzleak). Angelu desberdinetara mozteko ere doitu daiteke.

Muxarratzeko zerra aldatu

Muxarratzeko zerra zura mozteko esku-zerra bat da. Ez da egokia metalezko hodiak eta PVCzko hodi lodi gehienak mozteko. Duen zerra-orria hain fina izanik (erraz eteten dena zabarkeriaz erabiliz gero), eta arkua oso zabala (arkuzko zerrarena baino sakonagoa), kurba zorrotzeko ebakidurak errazago egin daitezke muxarratzeko zerrarekin beste edozein zerrarekin baino.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu