Zenbat gera?
"Zenbat gera?" abestia Benito Lertxundik sortu eta Orioko gipuzkeraz kantatzen zuen abestiaren izenburua da, Ez Dok Amairu garaietakoa. 1971. urtean argitara emandako abestia da, Ez Dok Amairu diskoan.
Zenbat gera? | |
---|---|
Benito Lertxundi(r)en abestia | |
Musika mota | Folk |
Hizkuntza | Euskara |
1965 eta 1972 bitartean jardun zuen Euskal Herriko kultura mugimendu abangoardista izan zen, lau urte lehenago abiatutako Euskal Kantagintza Berriaren barruan sortua. Hainbat artistek osatu zuten; abeslariek eta idazleek nagusiki. Ez Dok Amairu taldeak une hartan hain azpiratua zegoen euskal kultura suspertu eta berritu zuen. Batez ere kultura arlokoa izan zen arren, eragin handia izan zuen politikan, Francoren diktaduraren amaierako aldi hartan. Sekulako lan berritzailea egin zuten: euskaraz ordu arte egindako aipagarrienetakoa izan zen, eta mugarri bihurtu zen. Besteak beste, Nova Cançó Catalana mugimenduko Setze Jutges taldearen eragina jaso zuten.
Izena, San Martinen estutasuna ipuin herrikoitik hartu zuten[1], amaiera aldera ageri den esalditik zehazki: [...] Martintxo: esaik hamahiru, eta Martintxok: eztok amairu[2], «Ez dok amairu» (ez dago malefiziorik). Jorge Oteizak proposatu zuen izena. "Apur dezagun euskal kulturaren kontra dagoen malefizioa" adierazteko-edo.
1971an, Benito Lertxundik Ez Dok Amairu (Elkar) izeneko diskoa argitara eman zuen; besteak beste, Zenbat gera eta Urak dakarrena abesti ezagunak zekartzan.
1972an desegin zuten Ez Dok Amairu taldea, artean diktadura amaitu ez zela. Ordutik, hainbat partaidek euren ibilbidea segitu dute, eta erreferentzia bihurtu dira euskal musika eta kulturaren arloan.
Hitzak
aldatu- Zenbat gera?, lau, bat,
- hiru, bost, zazpi,
- Zer egin degu? Ezerrez.
- Zer egiten degu? Alkar jo.
- Zer egingo degu? Alkar hil.
- Zer egingo degu? Alkar hil.
- Gure asmoak, esperantzak:
- Herria, Askatasuna,
- Justizia, Pakea
- Egia, Maitasuna...
- Mitoak. Hitz hutsak.
- Zenbat gera...
- Hori ez, hori ez, hori ez,
- hori ez, hori ez, hori ez...
(Oharra: hemen erabili diren puntuazio markak zalantzazkoak dira).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Azkue, Resurrección María de. Cancionero popular vasco. , 150 (ikus 7. or.) or..
- ↑ «hamahiru - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-11).
Ikus, gainera
aldatu- Zenbat Gara elkartea.
- Ez dok amairu (diskoa).
- Ez Dok Amairu kultura taldea.
- Cancionero Popular Vasco