Geometrian, zeharkako zuzena plano berean dauden bi zuzenetako bi puntu desberdinetan zeharkatzen duen lerro zuena da. Zeharkako zuzenak Euklidear planoko bi lerro zuzen noiz diren paraleloak egiaztatzeko balio du. Zeharkako zuzenaren eta bi lerro zuzenen arteko ebakidura hainbat motako angelu bikote sortzen ditu: ondoz ondoko barne-angeluak, angelu korrespondenteak, eta txandakako angeluak. Euklidesen zuzen paraleloei buruzko postulatuaren arabera, bi lerro zuzenak paraleloak badira, ondoz ondoko barne-angeluak betegarriak dira, angelu korrespondenteak berdinak dira, eta txandakako angeluak berdinak dira.

Transverzala 8.svg     Transverzala nonparallel.svg Transverzala parallel.svg
Zeharkako zuzenaren zortzi angeluak.   Bi zuzen ez-paraleloekiko zeharkako zuzena.
Ondoz ondoko angeluak ez dira betegarriak.
Bi zuzen paraleloekiko zeharkako zuzena.
Ondoz ondoko angeluak betegarriak dira.

Angelu korrespondenteakAldatu

 
1. irudia: m eta n zuzen paraleloak, t zeharkako zuzena.

Angeluen bikoteak: <1 eta <5; <2 eta <6; <4 eta <8; <3 eta <7 angelu korrespondenteak deitzen dira, eta kongruenteak dira (1. irudia).

Txandakako angeluakAldatu

Paraleloen "kanpo" egonda haien alde desberdinetan kokatzen dira eta zeharkako zuzenaren alde desberdinetan. Haien artean berdinak dira; hau da, neurri berekoak dira.

Txandakako kanpo-angeluakAldatu

Angeluen bikoteak: <1 eta <7; <2 eta <8 txandakako kanpo-angeluak deitzen dira, eta kongruenteak dira (1. irudia).

Txandakako barne-angeluakAldatu

Angeluen bikoteak: <4 eta <6; <3 eta <5 txandakako barne-angeluakdeitzen dira, eta kongruenteak dira (1. irudia).

Kanpo estekakAldatu