Zedekiasen haitzuloa Jerusalemgo Hiri Zaharrean dago, zehazki Damaskoko atearen ekialdean, eta 300 metroko sakonera du, Hiri Zaharraren inguruko harresiaren iparraldeko zatiaren azpian.

Zedekiasen haitzuloa XX. mendearen hasieran.
Haitzuloaren barrualdea.

Elezaharraren arabera, Zedekias, Babiloniarrek garaitua izan ondoren, Jerusalemgo Bibliako azken erregea izan zen, Jerusalemetik Jerikora ihes egin nahi izan zuen haitzulo honen bidez. Ez zuen arrakasta izan, eta harrapatu eta Nabukodonosor Babiloniako erregearen aurrera eraman zuten. Horrek haren seme-alabak hil egin zituen bere aurrean eta berehala begiak atera zizkion. [1]

Haitzuloan iturri txiki bat dago azken zatian, eta argi dago irteerarik ez duen, "Zedekiasen malkoak" izenekoa. Adituen arabera, harrobi bat izan zitekeen, nondik Herodes Handiaren garaian harria atera zuten Tenplua eraikitzeko.

Haitzuloa publikoarentzako irekita dago, ostiral eta larunbatetan izan ezik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu