Zaurbek Sidakov
errusiar borrokalaria
Zaurbek Kazbekovitx Sidakov,[1] zirilikoz Заурбек Казбекович Сидаков,[2] (Beslan, Ipar Osetia-Alania, Errusia, 1996ko martxoaren 14a), 74 kiloko borroka librean lehiatzen den kirolari errusiarra da.
Zaurbek Sidakov | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Beslan, 1996ko martxoaren 14a (28 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | borrokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Entrenatzailea | Q112055539 ![]() |
Pisua | 72±2 kilogramo |
Altuera | 175 zentimetro |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() |
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu zuen, eta urrezko domina eskuratu zuen borroka librean ROC ordezkatuz, Mahamedkhabib Kadzimahamedau bielorrusiarraren, Kyle Dake estatubatuarraren eta Bekzod Abdurakhmonov uzbekistandarraren aurretik. Kontuan izan behar da Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen izenean (Russian Olympic Committee) eta banderapean lehiatu zirela.[3]
Nazioarteko emaitzak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | Gizonezkoa, borroka librea 74 kg. |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Zaurbek Sidakov» olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- ↑ "International Wrestling Database" www.iat.uni-leipzig.de Noiz kontsultatua: 2021-08-09. (Ingelesez)