Zanga

Sulidoen familiako itsas hegazti pelekaniformea, 175 cm-ko hego-zabalera eta antzararen antzeko tamaina duena. Zuria da heldutan, eta hegoen muturrak beltzak ditu. Gaztetan arre iluna da. Itsasoan bizi dira eta ugaltzeko soilik lehorreratzen dira

Zanga (Morus bassanus) euskal kostaldeko hegaztirik eder eta handienetakoa da. Pelikanoen talde berekoa (Pelecaniformes). Ipar Atlantikoan dago hedatua, bai eta Mediterraneo itsasoan ere. Euskal Herrian migrazio garaietan ikusten da.

Zanga
Morus bassanus adu.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaSuliformes
FamiliaSulidae
GeneroaMorus
Espeziea Morus bassanus
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Basstölpel (Sula bassana) world.png
Datu orokorrak
Masa 2,999 kg (helduen pisua)
Zabalera 172 cm
Zanga kolonia erraldoia Quebec-en.

DeskribapenaAldatu

Zangak 87-100 cm arteko luzera eta 165-180 cm arteko hegozabalera ditu eta helduek 3 edo 4 kilogramo pisatu dezakete[1]. Ez du sexu dimorfismorik baina arrak emeak baino pixkat handiagoak izan ohi dira. Hegazti helduak lumaia zuria dauka baina buruak tono horixkak izaten ditu. Hegoen muturrak beltzak dira. Mokoak 9-11 cm-ko luzera dauka eta marra beltzez definiturik dago. Marra beltzak begi argia ere inguratzen du[2]. Hanka beltzak ditu eta lau hatzak mintz batez elkarturik daude. Marra hori fin batzuk ere badituzte[3].

Deskribaturiko koloreak bosgarren urtean hartzen ditu, aurrez hainbat fase izaten ditu; habia utzi berritan bizkarralde arre-grisa eta sabelalde argia ditu, urteak pasa ahala zati zuriak azaltzen zaizkio, xake taularen itxuran, eta poliki poliki lumaia zuria nagusitzen zaio[2].

Habitata eta migrazioakAldatu

Hegazti itsastar petoa da. Labarretan kumatzen du eta itsasoan barrena sartzen da arrantzatzera, betiere plataforma kontinentaletik haratago joan gabe. Negu partean Britainiar uharteetan eta Eskandinabian kumatzen du eta udan Gineako golkoraino iristen da[2].

ElikaduraAldatu

Tamaina ertaineko arrainak harrapatzen ditu. Ur gainean planeatzen du, 40 metro arterainoko altueran, eta arraina ikusi duenean hegoak tolestu eta bere burua botaz eraso azkarra egiten du. Hartzen duen itxura aerodinamikoari esker 100km/h-ko abiadura ere hartu dezake. Erasoan huts egin badu ur azpian jarraitzen du arrainaren atzetik[2].

UgalketaAldatu

Kolonia erraldoiak eratzen ditu ugalketa eremuetan. Uharte txikietako arroka zabaletan jartzen ditzute habiak, metro koadro bakoitzean bi edo hiru izaten dira. Bikote bakoitza toki berera itzultzen da urtero kumatzera. Habiak adar eta gainerako landare atalez, lumaz eta posible bada lurrez eraikitzen dituzte eta 30-60 cm-tako altuera hartzen dute. Sarritan beren zirina erabiltzen dute habia trinkotzeko.

Emeak arrautza urdinxka bakarra jartzen du. Egun gutxitan arrautza kaltetua izaten bada bigarren bat jartzen du emeak. Arrak zein emeak txandaka txitatzen dute 44 egunetan zehar. Txitak gurasoek berrahoraturiko elikagaia jaten du eta 90 egun pasatakoan uzten du habia. Bost edo sei urte dituenean izango da ugaltzeko gai[2].

KoloniakAldatu

 
Bass Rock uhartea, zangaz erabat estalia.

2004 urtean 45 kolonia zenbatu ziren, 361.000 habi guztira. Zangen %60ak Eskozian kumatzen du[3].

TaxonomiaAldatu

Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean, Systema naturae liburuan, eta Pelecanus bassanus izena eman zion[4]. 1816 urtean Morus generoa sortu zuen Louis Jean Pierre Vieillot ornitologo frantsesak. Sulidae familian dagoenez Sula bassana izena ere izan zuen[1]. Ez da zangaren azpiespezierik ezagutzen.

Euskal Herrian dituen izenakAldatu

Kostaldean, hainbat izen[5] ditu euskaraz:

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c Hans Heinrich Reinsch. (1969). Der Basstölpel, Sula bassana (Linné 1758). Ziemsen Verlag.
  2. a b c d e «Alcatraz atlántico» SEO/BirdLife.
  3. a b J. Bryan Nelson. (2005). Pelicans, Cormorants and their relatives. Oxford University Press ISBN 0-19-857727-3..
  4. Linnaeus, Carl. (1758). Systema naturæ per regna tria naturae, secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis. Tomus I. Editio decima, reformata. Estocolomo: Laurentius Salvius, 133 or..
  5. Asier Sarasua, Eibartik bloga, 2006, Creative Commons by-sa.