Zabarre Joseba Aurkenerena idazleak Lezoko ipuin inoizkoak liburuan asmatutako fikziozko pertsonaia dugu. Ondoren Lezoko Zabarre Gazte Taldeak bere egin eta herriko jaietan txertatu zuen pertsonai hau. Zabarre pertsonaiaren benetazko izena Joxe Zabala da Aurkenerenaren liburuan eta Itsal-lapur da.

Zabarre eta Maria Labaien

Horrela, 1993ko Santakruz jaietan Zabarre gazte taldeak , “Zabarre itsas lapurraren itzulera”, “Itsas lapurren bilkura afaria Lezo Handi zuhaizpean” eta “Zabarreren agurra” ekimenak antolatu zituzten, hauek ere arrakasta handierekin.

Urte batzuk pasa ondoren taldeak indarra galdu eta Zabarren etorrera bertan behera geratu zen. 2007. urtean “Zabarre haserre jaia” ( herriko elkarteak udalarekin izan zituzten arazoak medio) antolatu zen. Ordutik Zabarre Taldeak antolatzen du jaia eta Mendekostetako jaietan ekitaldi jendetsuenetako bat da. Herritarrak portura urtean sartzen diren egun bakarra da.

Pertsonaiaren inguruak aldatu

Lezoko Ipuin inoizkoak liburuan arabere XVIII. Mendean Lezon bizi zen Joxe Zabala Zabarre leinuko azken semea, Bizkaiko Itsasoko pirata beldurgarria, euskal itsasoko itsas-lapur adoretsu eta famatuaren istorioa. Zabarre tximista baino azkarragoa eta enbata bezain beldurgarria zen eta ziotenez 3 itsasontzi zituen eta bere leinuko bandera beltza eta zuria zen zortzi buru gorri batekin.

Zabarreren aita Joanok Zabala zen eta Joxe haur zela aita, hau ere itsas lapur ospetsua itsasoan ekaitz gau batean itsasoan galdutakoa. Ama Anttoni. Bere familia Lezoko kale nagusiko Zabarre jauregian bizi zen. Zabarrek itsasoan lapurtutakoak Lezoko famili askoren artean banatzen ziren.

Zabarrek itsasoan denbora luze pasatutako batean, etxerako bueltan Perutxo Lazon erregearen ordezkaria soldaduekin bera atxilotzeko zain zeukan. Perutxo eta soldaduekin izandako borrokaldi baten ondoren Zabarrek ihes egiterik izan zuen.

Azken hau izan da herriko jaietan antzeztu den pasartea.

Erreferentziak aldatu

Lezoko ipuin inoizkoak

Zabarre pirataren itzulera[1]

Zabarre, Joxe Zabalaren kondaira [2]

  1. Zurutuza, Lander. (1993). Zabarre pirataren itzulera. Lezoko Udala, Gipuzkoako Diputazioa.
  2. Esnaola-Artola, Imanol-Gentzane. (1996). Zabarre, Joxe Zabalaren kondaira. Lezoko Udala ISBN SS-858/96..