Zaō mendia

Zaō mendia (japonieraz: 蔵王山 Zaō-san?) Japoniako Honshu uhartearen erdi-iparraldeko sumendia da, 1.841 metrotako garaiera duena. Yamagata hiriaren ondoan dago, Yamagata eta Miyagi prefeturen arteko mugan.

Zaō mendia
Okama lake zao.JPG
Datu orokorrak
Garaiera 1.841 m
Geografia
Koordenatuak 38° 08′ 28″ N, 140° 26′ 35″ E / 38.141°N,140.443°E / 38.141; 140.443Koordenatuak: 38° 08′ 28″ N, 140° 26′ 35″ E / 38.141°N,140.443°E / 38.141; 140.443
Mendikatea Ōu Mountains (en) Itzuli
Estatu burujabea Japonia
Lurraldea Miyagi prefektura

Kraterreko aintziraAldatu

Estratosumendien multzoa da izatez. Kraterrean Okama aintzira dauka, "bost koloreen putzua" (五色沼, goshiki numa) izenaz ezagutzen dena, eguraldiaren arabera kolorea aldatzen baitu. Aintzirak 360 metrotako diametroa eta 30 metrotako sakonera dauka.

Aintziraren uz azidotan Rotaria rotatoria eta Pinnularia spp. organismo txikiak aurkitzen dira.

EruzpioaAldatu

Honshu uhartearen iparraldeko sumendien artean aktiboena da, azken erupzioa 1940 urtean izan zuen. Gaur egun dakusagun kraterra 1720 urtean izandako erupzio batek sortu zuen.

AisialdiaAldatu

Eski estazio ezagunak daude bertan, aipagarriena "elurretako munstroak" (樹氷 Juhyō) izenekoa da.

IruditegiaAldatu


Kanpo estekakAldatu