Yu Myeong-Hee

mikrobiologo korearra

Yu Myeong-Hee (Seul, Hego Korea, 1954ko irailaren 5a - ) mikrobiologo hegokorearra da, Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen aurreneko asiarra[1].

Yu Myeong-Hee
Bizitza
JaiotzaSeul1954ko irailaren 5a (69 urte)
Herrialdea Hego Korea
Lehen hizkuntzakoreera
Hezkuntza
HeziketaSeoul National University (en) Itzuli
Massachusetts Institute of Technology
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakmikrobiologoa
Enplegatzailea(k)Yonsei University (en) Itzuli
Jasotako sariak

Koreako Emakumezkoen Zientzia eta Teknologia Elkarteko presidentea da eta Koreako Zientzia eta Teknologia Institutuko irakaslea. 2010an Lee Myung-bak presidenteak Etorkizuneko Estrategia Antolakuntzarako Bulegoko zuzendari izendatu zuen eta hiru urte bete zituen karguan[2].

Biografia aldatu

Yu Myeong-Hee Seul hiriburuan jaio zen eta gaztetatik izan zuen zientzietarako joera. Seulgo Unibertsitate Nazionalean graduatu zen 1977an eta Kaliforniako Unibertsitatean mikrobiologia doktoretza egin zuen 1982an[3]. Doktoretza ostekoa Massachusetts Institute of Technology (MIT) institutuan egin zuen 1985ean[4].

Koreara itzuli eta Koreako Biozientzia eta Bioteknologia Ikerketa Zentruan egin zuen lan 2000 artean. Ordutik aurrera Koreako Zientzia eta Teknologia Institutuko irakaslea eta ikertzailea izan da.

Yu Myeong-Heeren ikerketa alfa-1 antitripsina proteinaren egitura eta tolestura aztertzea izan da. Aminoazido batzuek mutazio mota batzuk ezabatu ditzaketela aurkitu dute, esate baterako proteinan tolestura akatsa eragiten duen tsf mutazioa. Horretaz gain disulfuro zubia duen alfa-1 antitripsina muteina patentatu du, bai eta berau prestatzeko metodoa ere[5][6].

Sari nagusiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Wayback Machine» web.archive.org 2013-01-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  2. (Ingelesez) «Journalist named Lee’s public relations chief» koreatimes 2010-07-15 (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  3. «Myeong-Hee Yu - Gender Summit» gender-summit.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  4. kast.or.kr (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  5. Applications of enzyme biotechnology. 1991 ISBN 978-1-4757-9235-5. PMC 883381838. (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  6. «Myeong-Hee Yu Inventions, Patents and Patent Applications - Justia Patents Search» patents.justia.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).

Kanpo estekak aldatu