You and Me Fritz Langek 1938an egindako filma da. Sylvia Sidney, George Raft, eta Robert Cummings izan ziren antzezle nagusiak. Langek berak aldez aurretik diseinatutako lana ez bada ere, bere ekarpenak egin egin zizkion. Langek Bertold Brecht artista handitzat zeukan, eta antzerkigile honek asmatutako Lehrstück ildoko eskemari jarraitu nahi zion; aipatu Lehrstück hori antzezpen didaktikoa da: ikusleak antzerki lanaren bidez irakaspena jasoko du. Istorioak kantak tartekatzen ditu, eta horretarako Langek Kurt Weillen ekarpena izan zuen, nahiz eta filma amaitu baino lehenago alde egin zuen.[1]

You and Me
Jatorria
Argitaratze-data1938
IzenburuaYou and Me
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoamusika-filma, film erromantikoa, film komikoa eta film dramatikoa
Iraupena90 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Fritz Lang
Gidoigilea(k)Norman Krasna
Virginia Van Upp (en) Itzuli
Curt Johannes Braun (en) Itzuli

[[Kategoria:Virginia Van Upp (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Curt Johannes Braun (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaFritz Lang
Konpainia ekoizleaParamount Pictures
EdizioaPaul Weatherwax (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaKurt Weill
W. Franke Harling (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaCharles Lang

IMDB: tt0030996 Filmaffinity: 371553 Allocine: 586 Allmovie: v117952 TCM: 96435 Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Morris enpresari jaunak kartzelatik ateratakoei lana eskaintzen die. Joe Dennis preso ohiak gizarteratu baino, lantokian zelan ostu pentsatuko du eta horretan saiatuko da. Berorren emazteak, Helenek, horrela ez jokatzeko eskatuko dio.

Aktoreak aldatu

  Sylvia Sidney Helen Dennis   George Raft Joe Dennis
  Robert Cummings Jim   Barton MacLane Mickey Bain

Erreferentzia aldatu

  1. Casas, Quim. Fritz Lang. Ediciones Cátedra, 1998. Bigarren argitaraldia. 140-143 orr.

Kanpo estekak aldatu