Yorkeko Dukearen uharteak
Yorkeko Dukearen uharteak (ingelesez: Duke of York Islands), lehenago Lauenburgo Berria (alemanez: Neu Lauenburg), Bismarck uhartediko uharte multzoa da, Papua Ginea Berrian. Saint George kanalean daude, Britainia Berria eta Irlanda Berria uharteen artean, Mendebaldeko Bretainia Berria probintzian. Philip Carteretek eman zien izena 1767an, Yorkeko Dukearen omenez[1].
Yorkeko Dukearen uharteak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte multzoa |
Azalera | 58 km² |
Eponimoa | Yorkeko Dukea Prince Edward, Duke of York and Albany (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 4°10′S 152°27′E / 4.17°S 152.45°E |
Honen parte da | Bismarck uhartedia |
Estatua | Papua Ginea Berria |
Region of Papua New Guinea | Islands Region |
Papua Ginea Berriko probintziak | Ekialdeko Britainia Berria |
Ur-gorputza | Saint George's Channel (en) |
Leku geografikoa | Bismarck uhartedia |
Geografia
aldatuHamairu uharte dira, 58 kilometro koadroko hedadura hartzen dutenak. Yorkeko Dukearen uhartea da handiena. Beste batzuk, Makada, Kabakon, Kerawara, Ulu eta Mioko dira.
Uharte multzoa, bi plaka tektoniko elkar bultzatzen duten aktibitate sismikoko gune batean dagoenez, lurrikara eta tsunami franko izaten da. Horrezaz gainera, garaiera txikikoak baitira, arriskuan jar ditzake itsaso-mailaren igoerak. 2000an iragarri zen garaiera handiagoko beste leku batzuetara ebakuatu behar zutela biztanle ugari[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Duke of York Group. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-10-16).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ 1,000 flee as sea begins to swallow up Pacific islands. heatisonline.org (Noiz kontsultatua: 2016-10-16).
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yorkeko Dukearen uharteak |