Yona (txamorroz: Yoña, [d͡zoˈɲa] ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuen esku dagoen Guam uharteko herri bat da.

Yona
herrixka
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Insular area of the United States Guam
Geografia
Koordenatuak13°24′35″N 144°46′24″E / 13.4097°N 144.7733°E / 13.4097; 144.7733
Map
Azalera51.799762 km²
Demografia
Biztanleria6.480 (2010)
Dentsitatea125,1 bizt/km²

Historia aldatu

Antzina nekazaritza-jarduerak ziren nagusi, gaur egun, aldiz, bizitegi-gunea da. Bigarren Mundu Gerran zehar, Japoniako armadak bertako txamorroak preso hartu zituen eta presoentzako esparru batera eraman zituen Ameriketako Estatu Batuetako armadak uhartea askatu baino lehen. Segua River ondoan dauden tanke japoniarrak gerraren oroigarri bihurtu dira.

Geografia aldatu

Yonak 52 km²ko azalera du. Herria Guam uhartearen ekialdean kokatuta dago, Pago eta Togcha ibaien artean. Herriaren erdigunea Pago eta Yligeko badien itsas-labarren gainean dago.

Interesguneak aldatu

Yonako politika aldatu

Mandatariak aldatu

  • Jose B. Sudo (1952–1973)

Alkateak aldatu

  • Vicente C. Bernardo (1973–2001)
  • Jose "Pedo" T. Terlaje (2001–2013)
  • Ken Joe M. Ada (2013–2017)
  • Jesse M. Blas (2017tik)

Kanpo estekak aldatu