Yogi marrazki bizidunetako hartz bat da, Jellystone parke naturalean bizi dena (fikzioan Yellowstone parkearen baliokide da parke hori). Ile marroia du eta buruan txapel berde bat darama beti. Alkandora txuri bat darama eta kapelaren koloreko gorbata bat ere bai. Ibiltzean danbor soinua egiten du. Ey Ey Ey esatea pila bat gustatzen zaio. Bere buruarengan konfiantza ikaragarria du eta umore onekoa da. Pertsonekin egotea gustatzen zaio eta baita jatea ere, horregatik turistak eta hauen jakiak gustuko ditu. Turista hauei otarra lapurtzen ez badie, eguna galdutzat jotzen du. Tristura egoerara iritsi daiteke janaririk topatzen ez badu, bere herritik irtetea pentsatzeraino. Horrela itsutzen den momentu horietan laguntzen dion lagun bat du ondoan: Bubu.[1]

Yogi Hartza
Jatorria
Sortzailea(k)William Hanna eta Joseph Barbera
IzenburuaThe Yogi Bear Show
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua3
Atalak52 eta 35
Ezaugarriak
Genero artistikoaSitcoma eta umorezko telesaila
Iraupena30 minutu
Ekoizpena
EkoizleaWilliam Hanna
Joseph Barbera

Konpainia ekoizleaWilliam Hanna
Joseph Barbera

Bestelako lanak
MusikagileaHoyt Curtin (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea American Broadcasting Company
Hasiera-data1961eko urtarrilaren 30a
Amaiera-data1962ko urtarrilaren 6a
Fikzioa

IMDB: tt0255768 Allocine: 4951 TV.com: shows/the-yogi-bear-show Edit the value on Wikidata
kronologia
Yogi Hartza Yogi's Gang (en) Itzuli

Yogi Hartza (ingelesezko jatorrizko izenburua: The Yogi Bear Show) Hanna-Barberak ekoiztutako animazio telesaila da. Lehendabizikoz Huckleberry Hound saioan agertu zen pertsonaia honek bere telesaila lortu eta 1961ean Estatu Batuetako telebista kateek 27 atal igorri zituzten, Euskal Herrian ETB 1ean gero ikusi zirenak[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Oso Yogui. 2018-08-16 (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
  2. Yogi Hartza. 2016-06-02 (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).

Kanpo estekak

aldatu