Yes Cymru alderdi politikoetatik kanpoko erakunde galestar bat da,[1] Gales independente bat aldarrikatu nahi duena.[2] Izena ingelesezko eta galesezko termino banak osatzen du, Bai (ingelesez) Gales (galesez).

2014an sortu zen[3] baina formalki Cardiffen aurkeztu zen 2016ko otsailean.[4] Eskoziako independentzia erreferendumaren prozesuaren itzalean sortutako mugimendua da, neurri handi batean. Eskozian egitasmo hori aurrera eramateak berplanteamenduak ekarri ditu ezinbestean galestar nazionalismoan.

2.500 kide zituen 2020ko hasieran eta Galesko geografia ia osoan hedatuta dago [5]. Erakundeko presidentea Siôn Jobbins da [6]

Honako inkestak burutu zen Yes Cymruren izenean 2017an:

Data Independentziaren alde Independentziaren aurka Ez daki / ez du erantzun Lagina Esteka Oharrak
2017ko maiatza %26 %47 %27 1.000 Yes Cymru/ YouGov Posizioa galdetu zen 0-10 eskalan.

0-4 Aurka, 5 axolagabe, 6-10 alde

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu