Yang Zhu

filosofo txinatarra

Yang Zhu edo Yang Tzu (txinera tradizionalez: 楊朱/杨朱; pinyinez: Yáng Zhū; Wade–Giles: Yang Chu; K.a. 440K.a. 360) txinatar filosofoa izan zen. Antzinako Txinako pentsalari indibidualista eta hedonista izan zen. Bizitzaren betetasuna (quansheng), nork bere premiak ase eta ahalik eta hobekien bizitzen saiatzea, da bere pentsamoldearen ardatza. Erabateko zoriona iristeko nork bere gorputza eta adimena zaindu eta horretan lehiatu behar du (yangsheng). Taoismoaren aitzindarietako bat izan zen. Haren idazlanak galdu egin ziren, baina zati batzuk gorde dira Liezi liburuan. Mentzio filosofoak egoista izatea egotzi zion, eta aurkari izan zuen.

Yang Zhu
Bizitza
JaiotzaK.a. 369
HerrialdeaWei
HeriotzaK.a. 318 (50/51 urte)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Txinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.